- Jarduera produktiboak
- Sinesmenak
- Ahozko tradizioa
- Jolas eta kirolak
- Musika
- Elikatzea
- Gizarte harremanak
Jarduera produktiboen, prozesuen eta tekniken gaineko ezagutza tradizionalak
Hemen jaso dira inguruneari egokitzeko taldeko jarduerekin (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza, meatzaritza), produktuak ekoitzi, eraldatu eta egitearekin, bai eta truke eta dohaintza sistemekin loturiko ezagutzak, teknikak, trebetasunak, abileziak, sinboloak, usadioak eta prozesuak. Hortaz, hemen sartzen dira artisau ogibideak eta horien teknologiak, trebetasunak eta ekoizpen prozesuekin loturiko ezagutzak. Baita bizileku mota desberdinak eta bestelako eraikin osagarriak eraikitzeko sistemen gaineko ezagutzak eta, orobat, espazioen antolaketa, lurraldearekin eta paisaien esanahiarekin lotura duten heinean.
Sinesmenak, jai erritualak eta beste praktika zeremonial batzuk
Naturarekin eta ingurunearekin (flora, fauna, ingurumena, eguraldia) loturiko sinesmenak eta, orobat, norbanakoak edo komunitatea naturarengandik babestearekin lotuak. Gaitzak eta gaixotasunak sortzen dituzten faktore edo gizakiei buruzko sinesmenak, prebentzio eta profilaxi moduak, diagnostiko prozedurak, eta osasunerako eta sendatzeko tratamenduak. Bizitza zikloaren errituak: gorteiatzea, ezkongai-aldia, ezkontza, ezteiak, kontzepzioa, haurdunaldia, erditzea, jaiotza, heriotza eta dolu erak. Beren konplexutasunagatik eta elementu kulturalak bateratzeko ahalmenagatik, bereziki garrantzitsuak dira parte-hartze errituak, lanarekin eta jarduerekin lotuak zein berez jai izaera dutenak, profanoak, erlijiozkoak edo hibridoak izan.
Ahozko tradizioa eta berezitasun linguistikoak
Ahozko tradizioak eta adierazpenak, hizkuntza barne (hizkuntzak eta haien dialektoak, jargoi-hizkuntzak, lexikoak eta toponimiak) eta, orobat, komunikazio kolektiborako balio duten kodifikatutako soinu ekoizpen guztiak: ezkila-jotzeak, txistuak, etab. Atal honetan ere sartzen dira herri literatura (kordel-literatura, erromantzeak, ipuinak, kondairak, kontakizun mitikoak, abestiak, errefrauak, atsotitzak, esaerak, otoizlaburrak, otoitzak, lekuekin loturiko esamoldeak, umorea, metaforak, elkarrizketa formulak), ahozko historia eta bizitza kontakizunak.
Antzezpen, eszenaratze, jolas eta kirol tradizionalak
Antzerki edo sasi-antzerki emanaldiak, hau da, aktoreak eta ikusleak bereizten dituzten ikuskizunak. Koreografiak, dantzak eta makil-dantzak, etab. Jolas eta kirol tradizionalak. Aisialdiko forma tradizionalak, haur eta helduen jolasak dagozkien tresnekin, etab.
Musika eta soinu agerraldiak
Musika konposizioak eta instrumentuak jotzea. Banaka, binaka edo musika talde tradizionaletan abestea. Orfeoiak eta abesbatzak. Kolektibitatean errotutako bestelako soinuak (perkusioa, laneko jarduerekin loturiko soinuak, suziriak, danborradak, soinu-mapak, etab.).
Gaia | Fitxategi kopurua |
abestia | 248 |
abestia | 0 |
abestia: erronda | 1 |
abestia: gabon kanta | 2 |
abestia: gabon-kanta | 11 |
abestia: Gernikako arbola | 1 |
abestia: koplak | 1 |
abestia: Urgoiena | 2 |
abestia: Urgoiena urbarrena | 1 |
abestia: urtetxak | 1 |
abestia: zubitik zubira | 1 |
canción | 1 |
Kanta | 4 |
Kanta: eztei kanta | 1 |
musika | 24 |
musika | 0 |
musika: akordeoia | 1 |
musika: fanfarrea | 1 |
musika: gaita | 1 |
Musika: txistu | 3 |
Musika: txistua | 3 |
sintonía de radio | 2 |
Elikatze moduak
Sukaldaritzako ezagutzak eta dietak. Elikagaiak kontserbatzeko, ontzeko eta prestatzeko formak, urteko zikloaren arabera. Platerak eta beren kontsumoa eguneroko zikloan. Elikadurako lehentasunak eta tabuak. Jankidetzako espazioak, zergatiak eta errituak.
Gizarte harremanak eta antolaketa
Tradizioz talde edo komunitateek baliatu dituzten gizarte ohiturak, jokabide arauak eta abegikortasun arauak, talde eta komunitate horien nortasunaren ezaugarri izan direnak baina orain masa-komunikabideek, garapen ekonomikoak eta turismoaren inpaktuak zabaldutako bizimoduen mehatxupean daudenak. Ohiturazko zuzenbideak eta instituzio tradizionalek arauturiko gizarte antolaketa moduak (ondasun komunalak banatzeko era kolektiboak, ur auzitegiak, lan kofradiak, ureztatze arauak, kontzeju irekia, zozketak, etab.). Jai dinamikak antolatzen eta arautzen dituzten erakunde formalak eta informalak (ermandadeak, batzordeak, elkarteak, peñak, etab.). Ahaidetasun sistemak eta familia. Ahaidetasun egiturak, familiaren antolakuntza arauak, egoitza eta filiazio arauak eta, orobat, oinordetza modu tradizionalak