Gaiak

Gaiak

buketa [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-033a A04 Gerra - lana: emakumeen lana - ogibideak: sehi Non sortu, non bizi. Urepelen sortua, bederatzi haurride. Haurra zelarik neguan eskolara joaten zen, udan ez, lan egin behar baitzuen. Sei urtez joan zen eskolara, oinez joaten ziren, oren bat bide bazuten. Karrikan bazkaltzen zuten, kantinan. Gero etxeko lanetan aritzen zen, ardiak, ahuntzak bazituzten. Ttipia zelarik amari laguntzen zion etxeko lanetan, dena eskuz egiten zen. Aita gerran izan zen, eta bi gizon zaharrek laguntzen zuten kanpoko lanetan. Ama bakarrik gelditu zen hamalauko gerran bost haurrekin. Bigarren gerran bere lau anaiak eraman zituzten gerrara, hiru urte preso eta bi zerbitzuan egon ziren. Osorik itzuli ziren denak. Ez zen goxoa izan, gizon guztiak eraman zituzten, etxean ez zen sosik, ahal bezala egin behar ziren gauzak. Artoa eta ilarrak bazituzten, ogirik ez. Ogia beltza zen. Taloak egiten zituzten, arto irina baizik ez zen. Bigarren gerra heldu zenean, hemeretzi urte bazituen. Kanpoan ere lan egiten zuen, sehi izan zen zortzi urtez Bankan. Han gizonekin lanean zen, kanpoan. Buketa nola egiten zen.