ogibideak: ikazkina [8 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-055 | A01 | bizimodua - ogibideak: artzaina | Eguneroko bizitza: artzai bezala hasi zen baina baina horrek diru gutxi ematen zuenez, ikazkin bihurtu zen. Bateko eta beste ogibideko egunak. |
I-001 | A02 | Egur ikatza ikazkinek egin eta saltzen zuten herrian. Hauek herriko mutilak ziren. Martxo aldera joan eta azaroan bueltatzen ziren. Orduan ez zuten asko irabazten. Diru asko egin zuten batzuei buruz ari dira. | |
IR-006 | A01 | txondorra - omenaldia - zerrategia | Lorentzoren aurkezpena galdera pertsonalen bidez. Aurten omenaldia egin diote Abaurregainan zaharrenetarikoa izateagatik. Gaztea zenean ikazkin ibili zen urte batez. Bera mandoekin ibiltzen zen eta gero Iruñera eramaten zuten ikatza saltzeko. Txondorrak nola egiten ziren: lau-bost gizonen artean egiten zuten. Pila egin, ongi tapatu eta su eman. Betagarria hitzaren azalpena: txondorraren erdian egiten zen zulotik sartzen zen makila. Gero Frantziara joan zen, zerrategi batean trabesak egiten bi urtez. Bueltatu zenean ezkondu (bi etxe izenak) eta laborantzan eta abereekin aritu zen. |
SM-007a | A02 | txondorra | Ikatza: berak hartu zuen mendia. San Martin-Unxera eramaten zuten. Metro bateko txondorrak egiten zituzten. Txondorra nola egiten zuten: lehenengo egurra jarri, gainetik soilez eta lurrez tapatzen zuten. Erdian zulo bat uzten zen. Egosten hasi eta gero, kea ateratzeko zuloak goitik egiten hasten ziren. Egur asko sartu behar zen. Gainetik sartzen zaio. Dena egosteko, zortzitik hamabost egunetara joan litezke. Normalean pagoa erabiltzen zuten. Egurrik onena ezpela da. |
I-015 | A02 | Bere aitak kanpoan bizi zen nagusiarentzat egiten zuen ikatza. Berak soldata jasotzen zuen. Zakuak erre egiten ziren ikatzarekin eta amak josten zituen. | |
I-014 | A01 | Berak ere egiten zuen ikatza, Orokietako mendietan. Gerra garaian aitarentzat lanean ari zen jendea Gerrara joan zen eta bakarrik gelditu zenez, berak bederatzi eta anaiak zazpi urte zituela, han egon ziren hiru bat hilabetez, etxera joan gabe. Betagarria eta txondorra zer den. Orokietako jendea ezagutzen zuten baina ez ziren herrira joaten. | |
II-001a | A04 | Orbaitzetako olategia abestia. (38.25") Beharrik ez bazuen ere, eta nahiz eta diru aldetik laguntzen duen, benetan gustoko zuelako hasi zen berriz ere ikazkintzan. Egur biltzea erraz egiten du. Txondorra zaintzea da gehien kostatzen dena. Gauez joan behar da batez ere, luzea baita eta agian animaliren bat ingura daiteke eta zuloren bat egin. Dena erre daiteke. Gazte denboran ikatz egiten ari ziren lekuan txabolak egiten zituzten. Hurbil egon behar da. Orduko modu berean egiten du dena. Ikazkina izan zen gizon bati buruz. Hasieran berak lagundu egiten zuen, geroago hasi zen bera egosten. (44.50") Agurra. | |
II-001a | A03 | denetarik | Ikazkintzan aritzeaz gain, segatzen ere aritu zen. Gero berriz hasi zen ikatz egiten. Txondor txiki bat egin zuen haurrei erakusteko. |