sorginak [12 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
I-095a | A06 | Bazeuden sorgintzat hartzen ziren emakumeak. Esaten zen Bilbaon zutela bilgune zehatz bat. | |
SA-003 | A22 | sinesmenak: Aizkorriko Dama | Aizkorriko Damaren kontuak. Ez lurretik ez zerutik ibiltzen zena. |
SM-002 | A15 | Sorginek begiak desberdinak dituzte. | |
SM-002 | A21 | sorginkeria: begikoak | Sorginek begikorik ez egiteko zer egin behar zen. Lixonxe lore asko erretzen zen: azienda eta jendea sendatzeko erabiltzen zen. Nonbait aizkora eta igitaiak leihoan jartzen zituzten sorginetaz babesteko. Sorginak ziren jakiteko seinaleak. |
IR-014b | A01 | kontakizuna | Lehen Iturburu etxean bizi ziren eta orain Mendia etxean bizi dira. Lorenza Emilio Arreserekin ezkondu zenean Mendia etxera joan ziren. Bere aita oso txistezalea zen. Bere aitak kontatzen zituen sorgin kontuak kontatzen dituzte. Hango Pettiriberro mendian elkartzen ziren sorginak. Neska bat apaizari sorginik ote zegoen eta nolakoak ziren galdetzera joan zitzaion eta apaizak, berau (neska) bezalakoa zirela esan. Beste behin aitak sorginek erreka bazterrean utzia eta laguntza eskatzen ari zen neska bat lagundu zuen, baina etxera eraman zuenean txantxa bat zela ikusi zuen. |
IR-004 | A01 | Hemeretzi urte zituen arte sorginak bazirela sinetsi zuen. Orbaitzetako olako etxe batean sorginak omen ziren eta ez zioten lo egiten uzten hango jendeari. Beste herrietako gizonak joan ziren hara, eskopetekin, hori zer zen ikustera. Hiztunaren aitaginarreba sukaldean gelditu zen eta bat-batean ateak sorbaldan jo zuen. Zintzo zintzo itzuli zen etxera. Agirre etxeko ganbaran zituzten ardiek edo ahuntzek zarata ateratzen zuten, eta hori omen zen zioa. Hura lehenagoko atso zahar baten magia zela esaten zuten gero. Bazen emakume zahar bat eta "sorgina, sorgina" esaten zioten. Egun batean makila batekin etorri zitzaien eta atari bateko belarren artean ezkutatu behar izan zuten. Beldur ziren, sorgina omen zenez gero, aurkituko ote zituen, baina ez zituen aurkitu. Harrez geroztik ez ziren berriz haren beldur izan. Etxe batean joareek berez jotzen zuten baina ez omen zen sorginen kontua. Petriberron sorginak omen ziren, eta horregatik beldurrez joan zen behin hara zaldien bila korrika, baina ez zitzaion ezer gertatu. Etxe bat zegoen Donibane Garaziko bidean sorginen beldurrarengatik itxi zena, gero erori egin zen. | |
IR-004 | A05 | sinesmenak: magia | Beldurra sartzeko, elizako dorrean neskato guztiak harrapatzen zituen "Arrepagorri" bazela esaten zuten. Baina hura ez zen sorgina. Amatxiek esaten zuten Petriberron sorginek akelarreak egiten zituztela: inguruetako sorgin guztiak biltzen omen ziren eta jaia egiten zuten, dantzatzen ziren, kantatzen zuten eta sua egiten zuten. Gizon argiek hori magia zela esaten zuten, beste batzuek sorginak bazirela sinestarazten nahi ziotela jendeari. |
IR-020 | A03 | Sorginak ateratzen zirela entzun dute. Antzinakoen gauza ziren. Gizonak ez du sinesten sorginik dagoenik, emakumeak bai eta ez. | |
SN-002a | A15 | Amari aditu dio sorginak bazirela. Arizkungo etxe batean tximiniatik sartzen ziren gauero. Etxekoandrea gelditzen omen zen supazterrean haien esperoan, eta zartagin bat xingar prestatzen omen zien eta jaten zuten; gero denak ase tximiniatik goiti joaten ziren. Etxean aspertu omen ziren xingarra ematen, eta andreak pena ematen zion senarrari. Gau batean senarra gelditu zen supazterrean andrearen jantziarekin eta xingarra prestatu zuen. Sorginak tximiniatik sartzen hasi zirenean zartagina ipurdira bota zien eta ez ziren berriz agertu. Gero bideetara zaldi gainean azaltzen omen ziren. | |
II-016a | A04 | laminak | Sorgin istorioak, lamin istorioak. Arizkungo sorginen inguruko istorioa. |
II-016a | A08 | Sorgin istorioa. | |
II-016a | A10 | Ez ditu sorgin istorioak sinesten, berak ez ditu ikusi. Auzoko emazte batek sorgin fama zuen. Urrezko orrazioa omen zuten sorginek. Lurretik urrea ateratzen zuen artzain baten istorioa. |