Gaiak

Gaiak

gaixotasuna: begikomina [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
X-032 B01 Begietara jotzen duen eritasun kutsakorra. Azienden artean kontaktuaren bidez kutsatzen da eta euliek zabaltzen dute. Aziendak barruan zein kanpoan egonda berdin jotzen du. Eguzkiak jotzen duenean ultrabioleta izpiek kornean kalte egiten dute eta errazago du mikrobioak sartzeko. Behietan garrantzi handia du eguzkiak. Udan izaten da gehienbat, leku lehorragoak, euli gehiago eta eguzkia indarrean baitago. Hasieran badirudi zerbait begian duela baina laster azienda gehiagotan agertuko da. Behi, ardi eta ahuntzetan jotzen du batez ere. Hasieran begia gorritua, betazalak haziak, begia itxia egoten da. Min ematen du eta argi gutxiko lekuak nahiago dituzte. Negarra darie, ura poliki-poliki loditzen doa. Gehienetan etorri bezala bakarrik sendatzen da. Baina kornea mindurik egonik, begia galdu egin dezakete. Klamidia eta mikroplasmen kontrako antibiotikoak behar dira sendatzeko. Injekzio bidez sar daitezke, pomada edo espraiak, edo, begi barruan injekzioa jarriz. Leku ilun batera eraman behar da animalia. Partxe bat jartzea ona da. Begiko mina sahiestea ez da erraza. Badago behientzat txerto bat baina ez du arrakastarik eduki. Eulien kontra jo beharko da ere. Prebentzio bakarra antibiotikoa da. Azienda berriari injekzio bat jartzea komeni da, gaitzik ekar ez dezan.