Gaiak

Gaiak

ogibideak: jostuna [7 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-005 A02 ogibideak: ehungilea Haria egiten zuten: orraziekin ongi konpondu ilea. Muilo batzuk egiten ziren. Baziren makilatxoak bi borobilekin eta bi eskuak erabiliz luzatzen zuten haria. Artilea erabiltzen zen. Ama ikusiz ikasi zuen. Galtzerdiak, jertseak, tapeteak, atorrak eta galtzak ere egiten zituen. Joan den urtera arte aritu da egiten baina beti etxekoentzat.
IR-024a A01 Apaizaren etxean bizi zen andreak erakusten zien josten hamabi neskari. Neguan izaten zen eta dena eskuz josi behar zuten ikasteko. Horietako bat, bera baino modista hobea atera zen eta berarekin egon zen beste bi hilabetez. Etxekoa eta kanpokoa josten zuen berak. Orduan ehunak erosten ziren eta etxean egiten ziren arropak. Sastrea zegoen herrian eta gero komertzio handi bat jarri zuten. Bertan edo Iruñean erosten zuten oihala.
IR-024b A05 Neskak eskulanetan ibiltzen ziren: etxean egindako oihalaz egindako soineko eta arropak. Oraindik badaki iruten eta egiten duen haria, zakuen eta galtzerdien zuloak tapatzeko, maindireak egiteko balio du. Muilo txikiak egiten zituzten eta gero tornuan pasatzen zuten dena leun-leun gelditzeko. Kapelerak ere egiten zituzten elizara joateko. Koltxak egiteko hari azkarra erabiltzen zuten. Koltxa bat nola egin azaltzen du. Zortzi egun kostatu zitzaion berea egitea.
II-116a A01 ogibideak: dendaria Aurkezpena. Dendariek nola egiten zuten lan lehen eta beraien josteko makinak. (02:00") Josten ikasi bezain laster lana zuten. Erabiltzen zuten tresna ez zen mekanikoa, esku eta oinak erabiliz funtzionatzen zuen. Berari asko gustatzen zitzaion jostea. Oihala metroka saltzen zen. Etxe-sartzetako oihalak prestatzen. Gauez ere lan egiten zuten petroleozko lanparekin. Norbait ezkontzen zenean gau osoa ematen zuen lanean soinekoa prest edukitzeko. Orduan bai gizonak eta baita emakumeak ere, beltzez janzten ziren. Gainetik zeramatzaten fantasiak eta burukoak ere, beraiek egiten zituzten. Hauek egiten ama eta beste dendariekin ikasi zuen.
II-116a A05 ehunak - ogibideak: dendaria Oihalak, saltzen joaten zen jendeari edo Baionan erosten zituzten. Oihal motak lehen eta orain. Mihiseak lehen harizkoak ziren. Liho berezia erabiltzen zen galtza finak egiteko. Bera ez da inoiz ibili etxez-etxe josten. Goizeko seietan altzatu eta gaueko hamaika t´erdiak arte egoten ziren josten.
II-116a A07 josi: josteko makina Oihala norberak eramaten zuen eta arropa egiteko lana bakarrik ordaintzen zieten. Bera hasi zenean bere pedalezko makina mekanikoa erosi zuen. Makina nola erosi zuen. Berak bizitzeko adina atera du bere jostun lanarekin, kasu eginez. (41:30") Agurra.
IC-004a A01 Apaizaren amarekin ikasi zuen josten. Hamabi neska biltzen ziren ikasteko. Eskuak bakarrik erabiltzen zituzten, ez baitzieten josteko makinarik erabiltzen uzten. Neska horietako bat modista ona izan zen. Hiztunak etxeko gauzak eta kanpoko batzuk josten zituen. Denbora hartan ez zen arroparik erosten, oihalak erosten ziren etxean josteko, edo ibar osoan zegoen sastre bakarrak josten zituen. Gero herrian denda bat ezarri zuten eta bertan zegoen sastreak josten zuen. Iruñean denbora hartan denda gutxi zegoen.