erlijioa: San Joan [7 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
SN-007a | A08 | ohiturak | San Joan egunean belarrak eramaten ziren elizara bedeinkatzera. Eta gero atean jartzen ziren tximisten babesean egoteko. Iturri batera ere joaten ziren eta urak etxean egon behar zuen eguzkia atera baino lehen. Iturria Anotz eta Anozibarren artean dago eta "Angiriturri" du izena. Bezpera gauean etxe bakoitzean sua egiten zen eta saltatu egiten zen "Ogi (e)ta ardo Nafarrora, giri-giri martxo, egun dela San Juan bezpera". Santa Luzia egunean ermitara joan eta meza entzuten zen. |
SM-001b | A04 | ohiturak | San Joan bezperan sua egiten zen ondar San Joanetan bedeinkatutako belarrekin. Jendeak jauzi egiten zuen bitartean, "sarna fuera", "alkatea kanpora", edo antzeko gauzak esaten ziren. San Joan bezperan ura hartzen zuten iturrian. Ihintzarekin, gorputz erdia biluztu eta bueltak ematen zituzten belarretan. Mutil bat kebratua jaio zen eta haritz batean arraila bat egin zuten. San Joan gauean mutil hori hara eramaten zuten. Bi Juan joan ziren eta hiru aldiz "Don Juan, karrak Juan, Biba San Juan" esanez, arrailaren erditik pasatzen zuten. Orain sei seme ditu mutil horrek. |
SM-005a | A08 | kontakizuna | Bera behin San Joan goizean biluzik ihintzean bueltaka ibili zen. Hori sarna zutenek egiten zuten. |
I-041 | B04 | San Joan egunean bedeinkatutako belarrekin hurrengo urtean sua egiten zuten eta saltatu egiten zen "sarna fuera" esanez. | |
I-048 | B15 | Haurrak zirenean otaka biltzen zuten. Arratsean suak egiten ziren eta gainetik jauzi egiten zuten. Ura eramaten zuten iturritik etxera. | |
S-014b | A05 | sinesmenak - erlijioa: Larunbata Santua | Larunbat Santuan sua egiten zen elizaren atarian. Etxera joan eta "su berria" egiten zuten. Ur bedeinkatua etxera botila batean eramaten zuten. Bere ama hil zenean aitak ur bedeinkatuko botila kanposantura eraman eta amari eskeinita han utzi zuen. Ur harekin etxe guztia bedeinkatzen zen. Hiru belar mota desberdin jasotzen zituzten eta ezkilak jotzen hasten zirenean urte guztian zehar sorginengandik libre egoteko, koltxonaren azpian sartzen zituzten. San Migelen etorrerarekin emakumeak soroak bedeinkatzera ateratzen ziren. Santa Agataren ezkilak jotzean Santa Barbarara joaten ziren. Su egiten zen han. San Joan gauean ere sua egiten zen. Osasuneko iturrira joaten ziren eta han txokolatea egiten zuten. San Pedro eta San Joan santu alegreak ziren. |
X-021a | A01 | inauteriak - animaliak: hartza - erlijioa: San Juan | Bera antropologoa da eta hauek Inauterien inguruan ari dira ikertzen. Lan zaila da herri bakoitzak bere pertsonaia bereziak baititu. Euskal Herriko hirietan ohiturak asko galdu dira. Baina Inauteria Europako herrialdeetan orokorra izan dela esan beharra dago. Garizumaren aintzindari baino, lurrarekin lotuta dagoen ohitura gisa ulertzen du berak Inauteria. "inauteri" eta "aratuste" hitz bikote bat da. Garai honetako berezitasuna inaustea da. Bestalde, mozorro eta zomorro hitz parea, disfraza ez ezik "intsektizatu" ere bada. Gazteak mozorrotuta joaten dira baserriz-baserri gabonsaria jasotzera eta kasu honetan, gabonsaria "diezmo" edo hamarra da. Honekin arao bat egiten dute: udan ez da zomorrorik etorriko otsailean bere gabonsaria jaso dute eta. Gizarteak ardurak plazaratu zituen. Gaur egun festa izugarria bezala ikusten bada ere, ardoak eta alkoholak zentzu konjuratorioa zuten. Mozorroak beti hiltzen ziren alkoholaren barruan eta, beraz, izurriteak ekiditzeko asmoz ardoa edaten zuten. Eltxoak eta matxinsaltoak Europa osoan zehar intsektu arketipoak izan dira. Batetik, matxinsaltoen izurriteak oso txarrak zirelako eta bestetik, eltxoek malaria ekartzen zutelako. Gaur egun Alemanian ere badago "tribunal de la peste" delakoa. Erraldoiak gosearen irudia dira, bere sabela betezina baita. Zenbait dantza ere badira, inausi zentzua dutenak, hala nola, jorrai dantza. Beraz, garai batean lanarekin lotura zuten ohiturak ziren. Esan beharra dago bestalde, sinesmenekin nahastu egiten zirela gero. Ituren eta Zubietako pertsonaiek eskuetan zaldi-isats eta joareak eramaten dituzte. Tresna hauek animaliek intsektuen kontra erabiltzen dituzte. Kristautasunean, Belzebuk duen esanahi etimologikoa "eulien nagusia" (señor de las moscas) da, hau da, Deabrua euliekin lotuta dago. (13:16") Hartza: beti ateratzen da otsailean, neguaren bukaera eta udaberriaren hasieraren irudia da. Bere inguruan beti datoz ijitoak. Hau ere, oso elementu zaharra da. Kontzilioek Inauterien kontra egin bazuten ere, herriek bere ohiturak mantendu zituzten. Gauzak aldatu baziren ere, ideia batzuk oso argi mantendu zituzten: maskarak, errain behar, zaldikoak (Europa osoan), mairuak, judutar edo ijitoak. Hauek lirateke Inauterietako mozorrorik garrantzitsuenak. Otsaileko Inauteriekin simetrikoki Donibaneko jaiak daude. Gizartea Inauterietan mozorrotu (intsektizatu) egiten da eta Donibane bezperan suan intsektuak erretzen dira. Bi festa hauek konplementatu egiten dira. inauteriak ilberriarekin batera mugitzen dira egutegian. Liburuki bat plazaratuko du. (19:10") Agurra. |