etxea: etxegintza [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
IR-023e | A04 | ogibideak: zurgina | Etxeak ere egiten zituzten. Asko aldatu da egiteko modua. Lehenengo karea eta kare labea egiten zen. Harria biltzen zen eta abereekin eramaten zuten etxea egin behar zen lekura. Berdin arearekin ere bai. Zurginek lehenik etxearen armazoia egiten zuten: aterpea, petralak, solibak eta eskailerak. Behar zutena kalkulatu eta oihanak markatzen zituzten. Beraiek egiten zuten dena orduan. Lehenengo zimenduak jartzen ziren eta gero hormatzen hasten ziren. Ordurako leiho markoek eginak behar zuten egon eta ongi finkatu behar. Harginek egiten zuten horma. Zorura ailegatzerakoan, erdian pilareak jarri behar ziren. Horma batetik bestera petralak eta harien gainean solibak jartzen ziren. Gero zorua jartzen zen. Hurrengo solairua berdin egingo zen eta hurrengoa ere berdin. Bi pisu zuten etxeetan aterpea zegoen. Aterpeak zurezko armadura bat du. Zubia egiten duten bi zura, gainean frontala, kapironak, etab. Apaingarriren bat egitekotan teilatu hegala egiten zen. Zurgina zen aitzindari etxegintzan. Agurra eta eskerrak. |