ogibideak: petrikiloa, hezur konpontzailea [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
SD-004a | A03 | herri sendagintza | Ilarregin bazegoen beste emakume sendagile bat, Maria Ezkurra. Honek hezurrak konpontzen zituen. Gaztetan Ameriketara joan omen zen eta hango kurandero baten neskame egon zen. Nagusia falta zen egun batean gaixo bat joan zen eta neskari berak zekiena egiteko esan zion. Senarrarekin etorri zen eta hemen hasi zen bera. Jendea berarengana joaten zen. Medikuek juiziora eraman zuten baina medikuek jarritako azterketa gainditu eta beraz, epaiketa eta lanean aritzeko baimena ere irabazi zituen. José Castillo apaizari besoa gaizki sendatu zioten eta Ilarregiko petrikiloak ongi konpondu zion. |