Gaiak

Gaiak

feriak [10 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
SM-007b B06 Sanferminetan Valentziakoei saltzen zizkieten txamalkoak. Sanmigeletan ere bazegoen feria bat. Auritzen maiatzaren 3an beste bat eta beste bat irailak 20an. Tafalla eta Lizarrara eramaten dira orain. Lehen denak oinez eramaten ziren, autoen beldurrik gabe.
SM-011 A02 Uharteko feria. Auritzen maiatza eta urrian izaten ziren. Orreagako prozesioa Mendekosten.
EE-001a A01 errobotak Bruselasen egon zen feria batean bi lankiderekin. Bi urtetan behin egiten da, behi txapelketa, abeltzantza tresneria eta produkutuen erakusketa egiten dira. Horien artean robot jeztale bat zegoen. Nola funtzionatzen duen. Beste robot bat ere bazegoen, hau garbitzailea zen. Makina hauen arrakasta eta kostea. Akats bakarra bere prezio altua omen da. Aurrerapena abeltzantzaren munduan bide horretan doa. Espainian hamar bat makina jartzeko asmoa omen dago. Mantenimendurako teknikari bat izateko gutxiago izateak ez baitu merezi. Holandarrak zentzu horretan aurreratuago daude. Hemen kooperatibak egin izan dira azken hamar urtetan. Holandakoak berriz oso indibidualistak dira. Ukuiluak familia bakarrenak dira eta honek mota honetako konponbideak bilatzera eraman ditu. Ardiena beti joaten da atzeragotik baina, etorriko da ere aurrerapena arlo horretan. Makina hauek behintzat ordutegi aldetik askatasun handia ematen du.
I-005 B02 Herria polita da. Laurehun bat behi daude herrian. Etxeetan ikuiluak badaude ere, badira borda batzuk mendian bertan eduki ahal izateko. (3.00") Feriak. Oinez eramaten zituzten behiak eta txerriak. Bi egun kostatzen zitzaien ailegatzea eta bidean egiten zuten lo. Astero izaten ziren. Orain Irurtzunen astearteetan egiten da. Ezkontzak ere egiten ziren bertan.
IC-016a A03 Egun ez da feriarik egiten, lehenago Irurtzunen izaten zen. Orain etxetik egiten dira erosketak. Iruñean, Elizondon eta Auritzen oraindik egiten dira feriak.
IC-006b A02 Bi zaldi nahiko on izan ditu. Bat merke erosi zuen eta handik urte batzuetara garesti saldu. Frantziara kontrabandoz eraman zuten. Zaldi onen bila zebilena Aribeko feriara etortzen zen. Azienden kontrabandoan ibilia da. Behin guardiek tirokatu zituzten eta zaldi batzuk kendu. Beste behin Lizarran erositako mandoak eguraldi txarra zutela Frantziara eraman zituzten, eta gero berriro Lizarrako feriara eraman zituzten eta han saldu. Guardiek atxilotu zuten mando batentzako gidapaperik ez zuelako.
II-067b B12 gaztaroa - merkatua - ogibideak:harakina Gazte denbora. Gerra ondorengo denbora. Merkatuetan ibiltzen zen. Arrunt aldatu dira merkatuak, lehen askoz gehiago zegoen.
II-067b B14 merkatua - ogibideak:harakina

Asko aldatu da buxeria eta merkatuak. Tratuak, feriak. Heletako merkatua. Donibaneko merkatua ere izugarri aldatu da.

II-067b B16 merkatua - merkatua: Donibane Garazi Donibaneko merkatua. Merkatuz merkatu ibili da.
II-006b B08 gaztaroa - dantza - emakumeak Bizitza, Aintzilan sortua, inoiz ez da herritik mugitu. Gaztea zelarik igandetan bakarrik ateratzen ziren, pilotan jostatu, dantzan ikasi eta kartetan aritzen ziren. Ateraldi guztiak Lourdesera eta Baionara izan dira, baina eriak ikustera eta enterramenduetara joateko bakarrik. Beti etxean egon da, lan guztiak egiten, bai etxe barrukoak eta bai kanpokoak. Gaztea zelarik ezteietan, festetan eta ferietan bakarrik ateratzen ziren, baina etxera goiz itzuli beharra zuten. Feriak. Ez zuten autorik eta oinez ibiltzen ziren. Ferietan ez ziren ostatuetan sartzen pekatua zelako. Emakumeek dantzatzen bazuten, salatzen zituzten.