ogibideak: kanpero [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
IR-011b | A01 | Amerika - ogibideak: artzaina | Aurkezpena. Galdera pertsonalak: noiz eta non jaio, familiari buruz, oraingo eta gaztetako lanak. Ameriketara mila bederatziehun eta hirurogeian joan zen. Bere anaia ere han zegoen. Gogorra izan zen, ez baitzekien ingelerarik. Nevadara joan zen lehenengo aldiz eta bi urte eta erdiz egon zen Kaliforniara joan baino lehen. Artzain lehenengo eta gero kanpero egon zen. Bi lekuetako egoera alderatzen du. Artzainen egun bat nolakoa zen bi mila ardi zainduz. Kanperoaren lana oso bestelakoa da: ogia egin behar dute, bazkaria prestatu eta arratsaldez afaria. Hemen baino gehiago kobratzen zen. Udan dendatan bizi ziren eta neguan karabanatan. Beste artzain eta kanperoak nafar, bizkaitar, giputz eta Iparraldekoak ziren eta beraien artean beti euskaraz hitz egiten zuten. Beraien artean solasean eta kartetan ibiltzen ziren. Ez ziren amerikarrekin elkartzen. Zortzi urte baino gehiago eman zituen han eta zalantzaz etorri zen. |