nekazaritza: mahastia [5 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
II-086a | A02 | nekazaritza: xedera | (09:50") Morroi egon zen lekuan mahastiak zeuden eta bertan ikasi zuen mahastia lantzen. Txoriak harrapatzeko zepoak jartzen zituzten. Bere anaia batek egiten zituen herrietan jartzeko eta horrela ikasi zuen berak. Ziri bezala urra jartzen zuen. Nola egiten zituen xederak. Orain saldu egiten ditu. (21:10") Xederak mahastian abuztuan jartzen dira. Egunero joan beharra dago hauek ikustera, txoriak kendu behar baitira. Bere mahastia zuenean ere jartzen zituen zepoak. Hori txoriak harrapatzeko modurik onena da eta. |
II-086a | A03 | elikadura: ardoa | Mahastiak izateaz gain ardoa ere egiten zuen. Mahatsa zapaldu eta zukua barriketan sartzen zuten. Urtean zortziehun edo bederatziehun pinta egiten zituen. Saldu egiten zuen: jendea bidoiekin joaten zen. (30:25") Mahastiak gaixotasunik har ez zezan erremedioak jarri behar ziren. Behin mahatsa ontzen ari zenean zerbait gertatu zitzaion. Bazen pinpilinpauxa bat hostoen azpian jartzen zena eta zaina zupatu egiten zuena. Ardo ona egin izan du. Mahastiak arreta behar du eta egunero zaindu behar da. (41:17") Agurra. |
II-145a | A01 | Aurkezpena. (02:25") Txikitanik ezagutzen du mahastia, bere herrian etxe guztietan baitzegoen. Ez zen saltzeko ardorik egiten, etxerako baizik. Haur denboran "noa" mahatxa eta beste asko baziren baina ez da oroitzen. Noak ale zuria ematen zuen eta jateko ez zen ona, baina ardoa egiteko, berriz, bai. | |
II-145a | A03 | Orduan lana behiekin eta eskuz egiten zuten. Martxoan edo apirilean landatzen zuten. Lana nola egiten zuten. (12:40") Txertaketak nola egiten zituzten. Mahasti batek ehun urte irauten du. Bere etxekoa 1914ean landatu zuten eta 1980 arte erabili dute. Pikatu, neguan egiten da. Egin beharreko beste lanak eta kontutan izan beharrekoak. (17:35") Lehen, mahastia lilian zegoenean, ez zela estekatu behar esaten zen. Etxe batean morroi egon zen. Bertako nagusiak mahastia lilian zegoela bidali zuen estekatzera. Kontakizuna. Ez zuen ezberdintasunik sumatu. Jendeak ilbeheran pikatu behar dela esaten du. Berak ez du horretan sinesten, bere sistema du. | |
II-145a | A07 | Eguraldi ona badago mahastiak ez du eritasunik hartzen. Garai hartan ez zegoen oraingo eritasunik, beraz, urte onak egon ziren. Mahasti lanetan ari zirela abestu ere egiten zuten. Arto zuriketako arratsaldeetan ere, solasaldi luzeak eta gozoak izaten zituzten. Orain dena presaka egiten da. (45:30") Agurra. |