Gaiak

Gaiak

elikadura: sagarrak [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-123b A01 elikadura: sagardoa - kupelak Aurkezpena. Bere aita eta aitonarekin ikasi zuen sagardoa egiten. (02:00") Hasieran herriko eskolara joaten zen eta gero Hazparnekora. Hamahiru urte zituela hasi zen lanean. Lehen etxe guztietan zeuden sagarrak, mota askotakoak: gorri, madari-sagar, neguko sagarrak... Orain ia gehienak galdu egin dira bizimodua ere aldatu da eta. Urtean bi-lau kupel sagardo egin izan dituzte. Sei hilabeterako adina izaten zuten. (10:00") Lehen etxe gehienetan bi mutil zeuden. Makinak 1940 aldera sartu ziren. Makinen inguruan. Prentsa ardoarena bezalakoa zen. Sagardoa bi egunez uzten zen eta gero kupelera pasatzen zen. Barrika zaharretan gaitza sartzen bazen, ez zegoen garbitzerik. Barrikak batez ere, haritz egurrez egiten ziren. Sagardoa hilabete baten buruan has daiteke edaten. Udan, beroa egiten zuenean, edaten zen batez ere, baina egunero edan zitekeen. Hobe da sagardoa edatea ardoa baino, baina ez du inoiz bere lekua hartuko. Ez du sagardoa saltzen zenik entzun. (26:00") Sagardoa egiteko sagarrik onena anitza(?) sagarra da, sagardoak behar duen azukrea baitu. Lehen denek zituzten sagarrondoak. Gero eguraldiak eta bizimodu aldaketak desagertarazi zituzten. Berak duen barrika mota. Eguraldiaren gorabeherak eta sagarrondoetan duten eragina. (32:15") Sagardo ona egiteko sagar onak erabili eta sagardoa barrika onean ezarri behar da, besterik ez da behar. Animaliak bazkatzeko ere erabiltzen zituzten sagarrak, hala nola, gaztain, intxaur eta urrak ere. Oraingo gaztaina japonarria da eta ez da kontserbatzen. Lehen lekuko gaztaina zen eta bortitza zen. Aurten eguraldia oso txarra izan da eta ez da sagarrik jaso. Lehen han ardoa ere egiten zen, ez baitzegoen besterik edateko. Baina sagarrak ez du lanik, eta mahastiak berriz, bai, lan handia du gaitzak har ez dezan. Buztina eta behi kakaz egindako mortairua eman eta oihalaz bildu egiten zituzten zuhaitzak. Lehen sagar fin gehiago zeuden, arbola eta fruituak lekukoak baitziren. Beraien sagardoa famatua izan da bertan, Frantziatik joaten ziren. Baina sagardoa ez da beti edateko eta ardoa edonoiz edan daiteke. (45:25") Agurra.