Iparralde [2 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
IR-010 | A03 | ogibideak: artzantza | Artzain moduan joan zen Iparraldera. Bizpahiru artzain berrehun bat ardirekin joaten ziren. Orbaitzetatik atera eta Berrobin, Donazaharren, Heletan eta azkenik Hazparnen egiten zuten lo etxe partikularretan. Etxean egindako galtzerdi eta jertseak janzten zituzten. Gazta, ogia, txingarra eta ardoa eramaten zuten jateko. Ardiekin bentetan ibiltzen ziren eta han erditu eta bildotsak izaten zituzten ardiek. Udaberrian bueltatzen ziren. Lau hilabete irauten zuen bidaiak. Bidaia egiteko hiru egun behar zituzten. Kontakizuna. Urteberri gauean lagunari esan zion oso egun ona izango zela hurrengoa, baina egun hartan elurra egin zuen. (11.24" - 13.27") Maiatzaren hasieran egiten zuten buelta. Bueltatzeko behar zuten denbora eta egiten zuten bidaia. Orion etxolara joaten ziren, ez etxera. Ardiak erditu, gazta egin eta jatekoa prestatu. Ekainaren 20.an ilea mozten zieten. Egun horietan bazkari ona zuten. Hamabi urtez artzain egon eta gero, ardiak saldu zituen eta etxeko lanak egiten aritu zen. Abereak erosi zituen, hazi eta saldu egiten zuen. |
IR-012 | B04 | Lehen ez zegoen autorik dena oinez egiten zuten. Bera ez zen joan, baina neska gazteak joaten ziren Iparraldera lanera, etxeetan zerbitzatzera eta iratzetara. |