Gaiak

Gaiak

erlijioa: Aste Santua [8 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-057 A23 karrakak Aste Santuan karrakak egiten ziren eta gazteak hiru egunez ibiltzen ziren bueltaka. (Karrakaren soinua) Mezan ere, mutilek bi minutuz karraka jotzen zuten.
D-057 A04 Aste Santuan mezara ura eta egurra eramaten da. Su handi bat egiten da elizatik kanpoan eta ura bedeinkatzen da. Bakoitzak su hauts eta ur pitxar bat eramaten du etxera. Su hautsa sura botatzen da eta ur bedeinkatuarekin arrosarioa errezatzen dute egunero. Egun batean gurutzeak harturik elizari bueltak ematen zaizkio errezatzen duten bitartean.
D-062 A07 Aste Santuan fraileek sermoiak ematen zituzten eta prozesioan kanposantura joaten ziren. Apaizak eta meza-laguntzaileak txuriz jazten ziren.
IR-003 A06 erlijioa: Garizuma Aste Santuan bizpahiru apaiz etortzen ziren eta konfesioak egiten ziren. Santuak tapatzen ziren aste bat lehenago. Garizumako ostiral guztietan kalbario edo Vía crucisa egiten zuten. Mantilak janzten zituzten emaztekiek eta beraiek, gazteagoak, beloak jartzen zituzten. "Hijas de Maria" izan ziren denbora batez. Bijilia egiten zuten eta arrautza, bakailao eta sardinak jaten zituzten. Prozesioan loreak eramaten zituzten eta bidean botatzen zituzten. Aste Santua bukatzean, gauerdian meza egiten zen. Larunbata Santuan ura bedeinkatu eta elizako atarian sua egiten da eta hautsa etxera eramaten da.
IR-007 B09 erlijioa: Garizuma Aste Santua gaur egun oso desberdina da, denbora batez errezatu besterik ez da egiten. Lehen belauniko kalbarioa egiten zuten pasabide zokotik hasita aldare ondoraino. Garizumako ostiral guztietan vía crucisa ere egin behar zuten. Aste Santuan gauero arrosariora joaten ziren. Ostegun Santuan goizean jendeak lan egiten zuen, eguerdian meza, ezkilak isiltzen ziren eta bazkaldu ondoren funtziora joaten ziren zutargiekin. Ostiral Santuan ere meza eta funtzioa zeuden. Larunbata gauean meza egoten zen. Gaur egun ez dago ohitura eta horrelako sinesmenik.
IR-008 B08 eguna: Erramu igandea Aste Santua: Erramu igandean plazan jende asko zegoen. Mezatara ordea, jende gutxi joan zen, zaharrak bakarrik. Aurreko egunean konfesioak ere izan zituzten. Baina lehen hiru apaiz hiru egunez egoten ziren eta orain oso denbora gutxian bukatzen dute.
II-095b A03 erlijioa: Hausterre-eguna (19:45") Astearte Inauteria pasatuta, asteazkena hausterre-eguna zetorren, Garizuma hasten den eguna. Su bazterreko hautsa elizara eramaten da bedeinkatzera. Denek hautsarekin egiten dute gurutzea kopetan. Hau egitean lehen hau esaten zen: "Hauts haiz eta hauts bilakatuko haiz", orain, berriz, "Jinkoaren jauzi da eta heda zazu begi ona" esaten da. Berak beti egin izan du eta orain ere egiten du.
N-001 A05 Txikia zelarik Aste Santuan karrakekin etxez etxe joaten ziren iskilinben bila elizan monumentua egiteko. Eliza-funtzioa bukatutakoan karrikara ateratzen ziren jolastera. Handitu zirelarik elizan beilatzen gelditzen ziren.