Gaiak

Gaiak

ermita: Iragi [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
SM-011 A24 Sanjoanak - sinesmenak Sanjoanak: gauaz animaliak jetzi eta neska eta mutikoak bildu eta bezko bat esne zopekin egiten zuten. Gainerako esnearekin gazta bat egiten zuten eta San Joan egunean jaten zen. Dibertitzeko bere moduan abesten zuten eta Zubiriko iturrira joaten ziren ura edatera. Burdindogira ere joaten ziren, Iragiko ermitara, bera minez beteta zegoen eta hark sendatu zuen. Bertan Gurutze Sainduko bedeinkazioa ematen zuten. Erromerian joaten ziren ingurutik. Gazteek buelta bat ematen zioten ermitari. San Joan bezperan mendira joaten ziren, sua egiten zuten, lasterka ibiltzen ziren eta eguzkia atera baino lehen lurrean inbuluzketan ibiltzen ziren sarna kentzeko. San Joan egunean lizarra eta iratzea biltzen zen eta elizan bedeinkatzen ziren. Gero atarietan jartzen ziren aire gaiztoentzako. Koroiak: Ezpela, "lisunzi".