Gaiak

Gaiak

sinesmenak: arima erratua [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
SN-008a A01 Gizon bati, artzainari janaria eramaten ari zela, gertatua: axuri zuri antzeko bat saltoka bezala joan zen bere ondoan bidea erakutsiz argia agertu zen arte. Orduan axuria desagertu egin zen. Hilen egunean meza entzun gabe, bere behor gainean zihoan, eta Mamuxilon argi bat gurutzatu egin zen, zaldiak irrintzi egin zuelarik. Mamuxilon batzuetan argi bat agertzen zen. Urtxeleko norbait hil zen eta goiz-goizean Luzaidera dendariren bat zihoala agertzen zen. (04:55") Berak beldurra izan zuen aldi bakarra: etxean bakarrik zegoela, eskulan bat bukatu eta gelara joateko eskaratzera irten zenean, urrats batzuk entzun zituen. Begira hasi eta dena miakatu zuen, baina ezer ez zuen ikusi. Hurrengo egunean mezatara joateko jaikitzean, katu handi bat ikusi zuen, aurreko gaueko zaraten egile izango zena. Gertatutakoa kontatu zuenean, bere izebarengatik otoitz egiten ote zuen galdetu zioten.