Gaiak

Gaiak

ogibideak: zurgintza [2 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-023e A03 altzariak Oihaneko lanetan hiruzpalau lagun egoten ziren. Etxe ondora eraman eta pilatzeko orduan, oholen artean haize bidea utzi behar zen ez urdintzeko eta ez usteltzeko. Ohol horiekin, egiten ziren eskailerak, zoruak, armairuak, oheak, denetarik. Gauza guztietarako oholak zeuden. Altzariak mota guztietakoak ziren, bai normalak eta baita finagoak ere.
II-169c A01 (Grabaketak mozketa txikiak ditu, eta horrenbestez hitzen bat galtzen da). Makilak, bastoiak eta beste gauza batzuk egiten ditu. Egur klase asko erabiltzen ditu, baina batez ere gaztainondoa. Berak ez du arbolarik botatzen, adarrak moztu baizik. Ilargiaren arabera mozten da egurra: pagoa, hurritza eta haltza ilargi-berriarekin mozten dira, baina gaztainondoa ilbeherarekin. Egurra urte pare batez uzten du lehortzen, oso egur lehorra behar baitu lanerako. Sekulan ez da kobratzen lanak balio duen adina, bestela ez litzateke salduko. Bizpahiru egun behar ditu makila bat zizelkatzeko. Makila beti eskuan eraman behar da, bastoia berriz besotik edo lepotik zintzilika daiteke. Feria askotara joaten da erakustera eta saltzera.