Gaiak

Gaiak

elikadura: patata [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IC-012 A02 Patata anitz ereiten da, gainera etxe guztietan behiak daude. Zeregina aretxeak haztea da. Donostian hiltzen dituzte. Patata OPPOSAren biltegira eramaten dute. Patatak lan handia du: maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran erein behar dute; azaroan eta lehen abenduan biltzen dute. Horretarako kanpoko jendea etortzen da, batez ere Salamancatik. Bi mila pezeta eguneko ordaintzen dizkiete eta jaten ematen diete. Ereiteko patata da. Erein baino lehen lurra irauli behar da. Ez dute patata ureztatu beharrik euria egiten duelako. Patatak atera ondoren oloa ereiten da. Urte batez patata eta bestean oloa ereiten da. Hemengo laborariek ez dute inora joateko denborarik, beti lanen bat egin behar dutelako. Hala ere, lehenago gogorragoa zen ez baitzen traktorerik, behiekin ibiltzen ziren. Orain bi traktore dituzte.