Gaiak

Gaiak

gaixotasuna [16 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
I-001 B01 kontakizuna Aita nola hil zen. Gripea zuela zioten baina beste gaixotasun bat izan zuen, pleura, eta asmatu zutenerako berandu zen. Bere anaiak, Gerran zegoela, izugarrizko sukarra zuen eta gripea zuela esaten zuen medikuak. Baina berak esan zion aitarena eta ospitalera eraman zuten. Bertan egon zen hilabete askoz eta azkenean bi sahiets kendu zizkioten.
IR-021 A05 Bere bizitzaren laburpena. (12.15") Lehenengo gurdia, belarra mozteko lehenengo makina eta lehenengo labana ere berak izan zituen herrian. Arotza izateagatik ideia gehiago zuen. Duela zazpi urte hanka moztu zioten arte, lanean aritu zen. Eritasun asko izan ditu: herniaz operatua dago, zortzi aldiz operatua dago, hanka gangrenatu zitzaion eta moztu egin zioten. Lehenengo eritasunean lau hilabetez egon zen ospitalean, minbizia ote zuen.
PP-001 A04 Familiako gaixotasuna. Oso arraroa da, probintzia bakoitzean hiru-lau familiek bakarrik izaten dute eta genetikoa da.
SH-003 A05 Erreuma hasi zitzaion eta hori sendatzeko asmotan ikusitako medikua. Korrienteak eta injekzioak.
SM-011 A28 Tifusa tokatu zitzaien bitartean, eta etorri zen apezak zigor bat zela esaten zien. Nabarreria ere izan zuten eta andre bat hil zen, abandonaturik. Bere adina eta gertaera haien data.
SR-009 A09 negua Neguan izotza egonik ere arbien bila joaten ziren. Esku suminduak. Izugarrizko hotzaldia hartu zuen eta Iruñera joan behar izan zuen korronteak hartzera.
SU-005 A27 Berak duen gaixotasunari buruz hitz egiten dute. Jitoekin ibiltzen zen lagun batek kutsatu zion.
I-014 A04 eskola - ogibideak: neskame Bere ama Arraraskoa zen, Mara etxekoa. Familiako zenbait. Hamabi urte izan arte bizi izan zen Beuntzan, orduan Iruñera joan zen zerbitzatzera. Iruñean zegoela, igandeetan monja batzuengana joaten ziren ikastera; hori izan zen bere eskola guztia. Iruñean zerbitzuan zegoela hankako arazoekin hasi zen, lurra zepiluz garbitzearen ondorio. Ospitalean igeltsatuta denbora luzez egon zen. Sendatu zenean, herrira joan zen. Gero Almandozen egon zen zerbitzatzen.
I-026 B05 denetarik Ez dakite ongi irakurtzen eta zenbatzen eta zaila egiten zaizkie gauza batzuk. Baina horrek ez du esan nahi burua gaizki dutenik. Behin egon zen urte bat burua galdurik: azken alaba izan eta gero bederatzi hilabete eta erdi egon zen etzanda.
SM-009 A12 kontakizuna Hilabete batez egon zen itsu. Gero begi-operazioa izan zuen. Ez zen ausartzen baina azkenean egin zuen. Oso ongi gelditu da. Birritan egon da bakarrik medikuarenean. Bi kasuak kontatzen ditu. Lehenengo aldia infekzio bat izan zuenean eta bigarren aldian suge batek kosk egin zion. Medikuak pozoia nola kendu zion.
I-090a A03 Denbora gogorrak ziren haiek. Karbunko; behiak handitu egiten ziren. Horrelakoetan nola sendatzen zituzten. Ardi asko lehertzen ziren. "Baboxa" belarrak egiten zien min. Alfalfa oso ona zen.
I-092 A10 natura - medikuntza: erremedioak Ardien infekzioak zumarraren azala egosiz sendatzen ziren. Begiak, infekzioa zela eta, zuri jartzen zitzaizkienean, belar izpia neurrian moztu eta hura sartuz, bi egunetan hasten zen sendatzen, zikinkeria ateratzen zelarik. Legena kentzeko azufrea irinarekin jartzen zieten ardiei. Gizakien infartua izainekin (basitxaina) sendatzen zen. Zainean sartzen zuten eta hau lehertzeko zorian jartzen zen. "Punta"(?) bat izanda, sendatzeko baso baten barruan txanpon bat eta alkoholaz bustitako kotoia sartzen da eta hari sua emanez surgatu egiten du basoak. Albaitariak baziren kumeak jaiotzen laguntzeko. Jaiotzeko zeuden txerriak ileagatik itotzen ziren barruan. Nola salbatzen zituzten. Behiek satarra (karbunko) zutelarik bizkar gainean ebaki bat egin eta bertan gatza sartzen zieten. Behi batek infartua izan zuen. Albaitari batek hiltzeko esan zion eta beste batek sendatu egin zuen. Naturatik hurbil bizi zirenak hobeki ezagutzen zuten natura, baina jadanik joanak dira haiek.
I-092 A11 kontakizuna - ilargia Ilargiaren eragina euria, egurra, eraikuntzarako zura... etab.en gainean. Semeak letaginak atera gabe zituela, zizareak atakatua zegoen eta ezin zuen ahoa ere ireki. Letaginen zuloan olioa eman zioten eta ireki egin zuen.
IR-014b A06 ogibideak: medikua Tripako minarentzat kamomila hartzen zuten. Lehen jendeak gehiago aguantatzen zuen, orain jendea gehiegi joaten da medikuarengana. Herrian beti izan dute mediku ona. Berak kolikoa izan zuen.
II-013a A02 abeltzantza: ardiak Ardien eritasun maizena "trilua" zen. Zizareak ere izaten zituzten. Baziren pipulak. "Eskaria" zen beste gaixotasun bat. Konponbidea oliba olioa zen. (32:24") Beste gaixotasuna bat. Zaldietan ikusia zuten. (35:00") Mingaiztoa, satarra. "Zimurra" deituriko gaixotasuna. Begiko gaixotasuna zen. Belar pozointsua. (46:40") Agurra.
SC-007a A02 Amerika - ogibideak: artzaina Juan Kruz aurreko urtean Euskal Herrian egon zen. Aldaturik aurkitu zuen eta euskara leku askotan galdurik zegoela ikusi ere. 1925ean joan zen Kaliforniara. Ordurako hiru anaia zituen Californian eta asko ziren etxean. Bestalde, bazegoen ohitura Espainiako zerbitzu militarra ekiditzeko. Bi arrazoi hauek zirela eta joan zen Kaliforniara. Lehenengo New Yorkera joan zen eta handik Kaliforniara. Bi anaiak ez zeuden urruti eta bere lehengusuak eraman zuen haiengana. Oso gogorrak izan ziren lehenengo urteak hizkuntza hura ere ez baitzekien. 1950eko abenduan izan zuen lehenengo osasun arazoa. Bihotzekoak jo zuen. Denbora luze eman zuen erabat sendatu arte. 1952an berriro erosi zituen ardiak eta lau urtez jarraitu zuen, baina lan bortitza egitean min sentitzen zuen. Hala ere, medikuak ardiak ez saltzeko esan zion, baina norbait hartzeko lan bortitzak egiteko. Gero artile-erosle bezala aritu zen lanean.