Gaiak

Gaiak

gramatika: tratamenduak [22 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
I-019c B04 Hiketan egiten dute gazteei errieta egin behar dietenean. Senarrari beti zuketan eta haur txikiei ere bai. Hazten direnean egiten zaie hiketan. Aiton-amonari lehen beroriketan egiten zieten, hala nola apaizari eta medikuari.
I-021 B05 Hiketan senide eta lagunei egiten zieten. Senarrari zuketa egiten zitzaion. Hiru kategoria zeuden: berorika, zuketa eta hiketa. Berorika apaizari, aita-amari, aiton-amonari, zaharragoei zuzentzeko tratamendua zen. Baztanen lehenago hasi ziren gurasoei zuketan hitz egiten.
I-028 A08 euskara Ultzamako euskarari buruz. Euskara desberdinak dira handik kanpokoak. Ameriketetan euskara. Euskal irrati saioak, Idaho-n. Arrebarekin bizi denak, berarekin dena euskaraz egiten du. Zuketa eta hiketa noiz erabiltzen duten. Batek, ez du hiketan egiteko ohiturarik eta ez du zuketarik besterik egiten. Lehenago apeza eta aitari beroriketan egiten zieten. Amari zuketan egiten zion. Amona-aitona nola esaten duten eta zein tratamendu erabiltzen zuten.
I-034 A06 Senideei hiketan egiten diete. Senar-emazteak zuketan. Baina seme-alabei hiketan. Guraso eta aiton-amonei beroriketan. Baita apeza eta maisuari ere. Adibideak.
I-038 B09 Txakurrei hiketan egiten zieten. Batek zuketan egiten zien. Besteak erdaraz. Katuei erdaraz. Hiketan anaiak eta lagunak aritzen ziren. Senar-emazteek zuketan egiten badute ere normalean, zenbaitek hiketan egiten dute. Gizon batek gehienetan neskei zuketan egin die. Badirudi bertan hiketa mutilen artekoa dela gehienbat.
I-090b B03 gramatika: hiketa - gramatika: xuketa - gramatika: zuketa Gizonen eta emakumeen jokabidea euskararekiko. Emakumeek erdararako joera dute. Hiketa, zuketa eta xuketa tratamenduak erabiltzen dituzte. Emazte eta seme-alabekin xuketa egiten du, eta hauek berari ere bai. Hiketan senide eta lagunen artean egiten dute. Zaharragoei zuketa egiten die, apezari ere bai. Ez dute beroriketarik erabiltzen.
I-090b B05 Neskekin oso gutxitan hitz egin du hiketan, konfiantza asko duenean bakarrik. Ume txikiekin xuketa erabiltzen dute. Alabek berarekin erdaraz egiten dute.
I-039 A07 Hiketa edonorekin hitz egiten zuen. Gurasoekin zuketan aritzen zen.
I-014 B06 Hiketa senide edo lagun artean egiten zuten. Gurasoei beroriketan edo zuketan egiten zieten. Aiton-amonari eta apaizari beti beroriketan.
I-016b B02 euskara Beroriketa apaizari egiten zioten. Emakumeak ez daki. Baleuka(ke)te. Ni gizona nauk/naun. Inguruko herriekiko ere desberdina da euskara.
I-012 A08 Bere alabei beti zuketan egin diete eta ez dakite hiketan egiten. Gurasoei ezin zaie hiketan hitz egin. Errespetuz hitz egin behar zaie, beraz, zuketan.
I-022b A03 Hiketa eta zuketa tratamenduen erabilera. Berari zuketa da gehien gustatzen zaiona. Hiketa konfidantza asko eta adin berdintsua duen jendearekin bakarrik erabiltzen du. Amerikano batekin tratamenduak zirela eta izandako liskarra. Lehen apaizari beroriketa egiten zioten, baina orain zuketa.
I-023b B05 Hiketa konfidantza duen guztiekin egiten du bera baino zaharragoak direnekin izan ezik. Medikuari, emakumezkoa bada ere, hiketaz hitz egiten dio. Apaizari orain zuketan baina lehen beroriketan egiten zioten.
I-064a B03 Hiketaren erabilera etxeen araberakoa da. Joan bekio (joan zaitez amarengana beroriketan).
I-064a A07 gramatika: beroriketa Ez du inoiz hiketan egin, beti zuketan egin izan du. Beroriketa ere erabiltzen zuen. Etor bedi etxera, egin beza hori, eman beza dirua horri, eman bezate dirua horri, har beza, hartu bezate dirua. Beti erabiltzen zuten tratamendu ahu helduei zuzentzeko. Apaiza eta maisuari beti hitz egiten zieten beroriketan. Jauntsaratsen izan ezik, inguruko herri guztietan erabiltzen zuten hiketa. "joaten banaiz...", "Joaten bagara..." esaerak.
I-036 B04 Ez dakite hiketarik eta beraien artean zuketaz egiten dute. Ama Auzakoa zen eta aita Leazkuekoa. Aita ez zuten ezagutu eta amak euskaraz hitz egiten zuen. Egon diren apaizak beti izan dira erdaldunak, azkenekoa izan ezik.
I-040 B02 euskara Hiketa gazteei egiteko erabiltzen zen. Apaiza eta gurasoei beroriketan egiten zitzaien. Familia guztietan ez zen berdina. Berak zuketan egiten zien gurasoei. Gizonek emakumeek baino gehiago hitz egiten zuten euskaraz. Emakumeek ulertzen zuten baina ez zuten hitz egiten. Azkeneko urteetan etxeetako nagusiak hil egin dira eta hauekin batera baita euskara ere.
IC-003b A05 euskara - gramatika: aditzak - gramatika: aditzak, iragana Iraganaldiko aditz laguntzailearen -n-a ahoskatzen dute. Luzaiden hasten da aldatzen. Frantzia aldeko euskara politagoa da, zuketan aritzen baitira. Zuketa zaharragoei eta hiketa gazteagoei egiten zitzaien. Orain gazteak euskara ikastera joaten dira, baina etxean gaztelaniaz aritzen dira.
I-076b A01 Hiketa eta zuketaren erabilera-maila.
I-055 A03 Euskaraz hiru tratamendu daude eta ezberdina da gizon ala emakume batekin hitz egiten bada. Orain hiketa gutxi erabiltzen da, gehienbat zuketaz egiten da. Guraso, maisu eta apaizari beroriketan egiten zitzaien.
IC-003a A06 Zuketa erabiltzen dute. Iragin hiketan egiten dute, baita apaizarekin ere. Zuketa politagoa da. Aita eta amarekin zuketa egiten zuten. Apaizari berorri, erdaraz "de usted". Gero apaiz gazteak haurrei "de tú" mintzatzen irakasten hasi zitzaien, eta hori ere ez dago ongi.
I-068c A03 Gurasoei euskaraz zuketan egiten diete, eta erdaraz "de tú". Herri batzuetan senar-emaztegaiek hiketan egiten dute, baina ezkonduz gero zuketan.