erlijioa: hiletak [8 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-062 | A13 | Hiletak desberdinak ziren. Kutxa bizkar gainean eramaten zen hilerrira. Mezan behintzat bi meza-laguntzaile egoten ziren beti. | |
D-066 | A03 | Hiletak hiltzen zenaren mailaren arabera desberdinak ziren, hala nola apaizei egin beharreko ofrendak ere bai. Haurren hileta. | |
D-066 | A06 | Hiletetan denek joan behar zuten kaparekin. | |
I-035 | A06 | Ezkontzetan bezala hiletetan ere bazkaria egiten zen etxean, baina ohitura hura desagertu egin zen. Senide bat hiltzeaz gain horrenbesteko lana egin beharra gehiegizkoa zela eta. Apaizei umerria eman behar zitzaien apezaren etxean jan zezaten eta gainontzeko herriko denak, hildakoaren etxera joaten ziren bazkaltzera. Gainera sarrerako beste janaria prestatu behar zen: zopa, txitxirioak. Izugarrizko gastua zen. | |
I-011 | A06 | Bere gurasoek nola ezagutu zuten elkar. Lau senide hil zitzaizkien: bat Gerran eta besteak gaixotasunez. Oso ohikoak ziren haur hiletak. Lehen ez zegoen autorik eta kanpoko familia abisatzen zenean, bezperan etortzen ziren, hileta goizez egiten baitzen. Etxea lo egiteko jendez beteta, goizean gosaria denentzat eta eguerdian bazkari ederra. | |
I-041 | B06 | Hiletak: norbait hiltzen zenean bizilagunak joaten ziren etxera laguntzera. Kutxa egiten zuten. Etxean beti zegoen zura prestaturik. Gauez umeak errezatzen egoten ziren eta "hilortzaileak" deitzen zituzten. Ahaideak zeuden herrietara joaten ziren, hauek hiletara gonbidatuz. Janari handia egiten zen gero. Norbait gonbidatu gabe uzten bazen, istiluak izaten ziren. Hildakoa etxean egoten zen. Lehen denak herrian hiltzen ziren, ez ziren ospitaletara joaten. Gaixoak zaintzeko beharra bazegoen, besteen etxeetara joaten zen jendea nahiz eta ahaideak ez izan. Lanekin laguntzera ere joaten ziren. | |
I-048 | B13 | ogibideak: ehorzlea | Norbait hiltzen zenean lau ehorzle bilatzen ziren. Mutil gazteak izaten ziren, gorpua zaindu eta zuloa egiten zutenak. Haritz bat ematen zitzaion familiari egurra egiteko, eta egur hura ere, ehorzleek mozten zuten. Zerraldoa zurginak egiten zuen. Orain Aezkoatik eta Iruñetik eramaten dituzte. |
SK-004b | A01 | budismoa | Hiztunaren osaba ospitalean hil zen. Erizainek gorpua garbitu eta arropaz aldatu egiten dute, baina zeremonia etxean hasten da. Gela nagusian burua iparralderantz duelarik jartzen da gorpua. (Ezin da lorik egin burua iparraldera izanik). Zuriz janzten dute eta eskuak elkartzen dizkiote, hatzak gurutzaturik. Eskuak erortzen zaizkionean, lokarriz lotzen dute eta aurpegian oihal zuri bat jartzen diote. Intsentsua eta kutxak. Aldarea batzuetan etxean bertan jartzen da eta beste batzuetan tanatorioan. Aurrezeremonian jendea intsentsua erretzera eta familiakoei doluminak ematera joaten da. Gaua gorpuaren ondoan ematen da, intsentsuaren txotxa itzaltzen utzi gabe. Apaingarriak: ate aurrean koroa handi bat eta pasabide guztia lorez mugaturik. Harrera guztia lorez inguratuta zegoen kasu honetan. Elizako ate aurrean familiakoak egoten dira, mahai luze batean jarrita. Izenak, kuaderno berezi batean, eta dirua jasotzen dute kanpokoek. Gero bazkaria egiten da. Zeremonian hiru monje zeuden. Irakurri beharrean abestu egiten den liburu sainduaren otoitzak eta kantuak bukatzean, doluminak edo agurra egiten da. Hirugarren partean intsentsua erre eta telegramak irakurtzen dira. Kanpoan gelditu den jendea, ilaran joaten da intsentsua erre eta errito berdina egitera. |