Gaiak

Gaiak

gaixotasuna: kalitxak [5 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
I-038 B03 Kalitxak kentzeko: hari batekin lotu eta tira egiten zuten. Esaten da Eltzaburuko iturriko ura ona dela horretarako. "Orate frates fuera verrugates" esaten zuten.
I-038 B05 Txikiak zirenean "Orate frates fuera verrugates" esaten zuten.
SD-004b B01 herri sendagintza Olaztiko porlan lantegian lan egiten zuen gizon batek kalitxak kentzen zituen. Berarekin lan egiten zuen Jose Aldazen alargunak, Kaminok, kontatzen du zer egiten zuen: norbaitek nahi bazuen, Josek esaten zion gizon hari haren izenean zenbat kalitxa zeuzkan. Gizona basora joaten zen pertsona bera ikusi ere egin gabe, gorputzeko denak kentzea lortzen zuen.
X-031 B03 medikuntza: erremedioak Behiak erditu du eta errapeak kalitxaz beterik ditu. Berez desagertzen dira, baina batzuetan urte bete irauten dute. Jeizteko arazoak izango ditu. Irtenbideak: txerto bat prestatzea. Pomadak. Produktu homeopatikoak. Errapeak lokartu eta bisturiarekin kalitxak kendu. Tratamendu zaharrak: zapoa pote batean sartu eta hiltzean kalitxak joango ziren. Lau edo bost hilabete behar ditu zapoak hiltzeko eta berez ere joan daitezke kalitxak denbora horretan.
SD-004a A04 herri sendagintza Ziordian bada gizon bat kalitxak sendatzen dituena. Madrilgo bi emakumek kontatu zioten Demetriori gizon hark esan ziena: zer egin behar zuen beraiei kalitxak kentzeko. Basora joango zen eta zerbait egingo luke. Arruazun norberak bere kalitxa guztiak kontatu eta beste norbaiti esaten diote. Basora joaten dira orbeletik hosto bat hartu. Herrira itzuli eta beste mendi batera joaten dira. Hostoa hango harri baten azpian utzi eta hura usteltzen den eran kalitxak joaten direla esaten dute.