Apostuak [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
N-031 | A01 | Lehenengo bizimodua. Egun osoan lanean baserrian. Igandeetan bakarrik libratzen ziren, izan ere mezaren ondoren pilotan aritzen ziren eta bi trago hartzen zituzten. Arratsaldean kalejira edo akordeoia izaten zen. Bizimodu gogorra zen, baina besterik ez zegoenez ohitzen ziren. Jendea ez zen arrenkuratzen konparatzerik ez zuelako. Orain jendeak aukera gehiago ditu. Baserriko lanak polita dirudi, baina gogorra eta zikina da. Jaiak oso politak ziren, orain ere politak dira, baina astebururo da jaia eta jendea asko mugitzen da. Apustuak: sokatira, makila tira, zakutan, pilotan, aizkoran. Garaiak aldatu dira, behi asko kendu dituzte eta landetxe bihurtzen ari dira baserriak. Lehen familia sukaldean biltzen zen eta afaldu ondoren solasean ibiltzen ziren denak. |