sagardogintza [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
N-024 | A01 | Sagardoa nola egiten zen: sagar gozoak: "zizarra" merke saltzen zen, "botxolua", "txori sagarrak", "andre sagarrak". Bizitasuna emateko: "painaburua" eta "patzuluak". Sagarrak lurretik biltzen ziren, ongi gozatuta. Batzuk ustel gorriak zirenean egiten zen, lagun multzo bat bildu eta denak erritmo berdinean oinutsik zapaltzen zuten. Erritmoa galtzen zuenak ostikoa hartzen zuen. Emakumeak ere aritzen ziren pisoiarekin. Bitartean afaria prestatzen zen: bakailaoa tomatearekin eta ogi zopak egosi kanela eta azukrearekin. Hurrengo eguna bitartean uzten zen gozatzen. Prentsak egon aurretik erabiltzen zuten prozedura. Hortik muztioa ateratzen da. Gero kupeletan sartzen zen, irakiten jarri eta aparra ateratzen zen gainean. Orduan ur pixka bat botatzen zioten. Bi kupela zituzten: bat botilatan sartzeko eta bestean sagardo pitarra (ur emana) etxerako. Gelditzen zen muztio lodiena ontzi handi gorri batean sartu eta sutan zortzi egunetan uzten zuten. Azkenean gelditzen zenari intxaurrak botatzen zizkioten eta gozoa zen. Kortxoak, kupelak eta botilak arretaz garbitzen ziren. |