lana [12 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
I-033a | B06 | Herriko jendea ezkontzen zenean etxea eta lurra ematen zieten, herritik joan ez zitezen. Fabrika egin ondoren utzi zioten honi, bertan lana aurkitzen baitu jendeak. Baita golf zelaian eta zaldiekin ere. | |
I-095b | B16 | Iratiko basora joaten ziren lanera. | |
I-095b | B06 | Frantzia | Beti egon dira herrian: ez dira Frantziara joan lanera. Bera baino zaharragoak ziren emakumeak, joaten ziren espartinak eta galtzerdiak egitera. |
IR-005 | A03 | Hogeita hamasei urterekin ezkondu zen. Horren aurretik Orbaitzetan aritu zen lanean, etxeko lanetan, umeak zaintzen, ogiak egin, lixiba egin. Lixiba nola egiten zuten. Jaurrietan ere hiru udatan aritu zen lanean. | |
N-065 | A06 | Lehen eta oraingo gazteen arteko desberdintasunak: lan kontuak. | |
X-015b | A05 | Amerika - gazteak - bizimodua: konparaketa | Han trenez edo autobusez mugitzen dira distantzia luzeak egiteko. Hango jendea arruntagoa da hemengoa baino. Jendea zu agurtzera hurbiltzen da. Aldaketaren inguruan: bera joan zenean auto bakarra zegoen Anizen, medikuarena. Hango gazteek lan gogorrago egiten dute. Hemengo jendeak ez du nekazaritzan lan egiten dirurik ematen ez duelako aitzakiarekin. Gaste jendeak nahiago du lantegian zortzi ordu egin eta bukatu. Hango soldatak ez dira azken urteotan igo. Jadanik ez da hemengo jenderik joaten. Hego Ameriketako jende asko joaten da. Han, lurrak dirurik ematen ez duen arren, ez da saltzen. |
SM-001a | A01 | familia - ekonomia - Kuba | Cubak gauza onak eta txarrak ditu. Zaharrek errazionamendu-liburuxka dute, baina gazteak oso ongi bizi dira, lana badagoelako. Cuban denak pozik bizi dira beraien izaera dela eta. Gazteak politikarekin pozik daude. Zaharrek, berriz, lehengo Gobernuak lapur asko utzi baina kaleak garbitu ere egin zituela esaten dute. Transportistek, erreboluzioa egin zutenek, gero lana gehitu zitzaiela diote. La Habana oso zikina da. Izatez oso ederra izan arren, aurpegi oso itxusia du. Orain hasi dira turismoa bilatzen eta hotel berriak egiten. Cuban ez dago dirurik. Han tabakoa, kafea, azukrea eta lurrak ematen duena dago baina ez dago industriarik eta dirurik ematen duenik. Gazteek ikasketa guztiak debalde egiten dituzte. Batzuek mediku edo abokatu izateko ikasten dute, beste batzuek militarrak izateko eta besteei, ideologia buruan sartzen diete. Errusiarrekiko konparaketa. Bi komunismo dira baina jendeak oso izaera ezberdina du eta horrek egiten ditu ezberdin. Lur guztiak Estatuarenak dira, inork ez du berea den ezer. Kooperatibak sortzen dituzte. Soldata beraiek jasotzen dutenaren ordaina da, ez dute beraientzat ezer biltzen. Soldatek bat-zazpiko aldea dute, zerbitzuan daudenek gutxien irabazten dutelarik. Auzo bakoitzean asanbleak daude eta hauek erabakitzen dute nork zenbat kobratu. Gero Estatuak erabakiak onartu egiten ditu. Ezkontzak dohainik dira. Aspertzen direnean, ehun peso (8200 pezeta) balio ditu dibortzioak. Gizona beste emakume gazteago batekin ezkontzen da. Gehienak banantzen dira. Elkarrekin jarraitzen dutenen haurrak Gobernuak hezitzen ditu. Irakaskuntza guztia debalde da. Familiako bizitza ere badago. Banandutakoen seme-alabez Gobernua arduratzen da baina besteak familiarekin bizi daitezke. |
II-110b | A03 | eskola: ikasketak | Eskolara joan zen eta Bilbon komertzio eskolan egon zen. Han bost urtez lanean egon eta gero Iparraldera joan zen lanera. Hegoaldean oso gutxi irabazten zen eta Iparraldean giroa hobea zen. Ordutik batera eta bestera dabil. (29:05") Hogeita lau urte zituen eta itsasontzien mundan aritu zen. Administraritza, pilota eta Euskal kulturarekin beti izan du lana. Beti Euskal Herriaren alde egin du lan. |
IC-016a | A06 | bizimodua - euskara | Donostian hobeki bizi dira industriak daudelako. Herriko jendea hara joan da lanera. Gazteek kotxea dute eta Iruñera joaten dira. Aurtengo lehortea urtetan handiena da. Artoa ereinen balute azkonarrek janen lukete. Gaur eskolan euskaraz ikasten dute. Haien garaian maisua euskalduna zen, hala ere ez zien uzten euskaraz mintzatzen. Soldaduskan "hablad en cristiano" esaten zieten. Eskola utzitakoan peoi ibili ziren diputaziorako. Herrilanetarako lehenagoko eta oraingo makineria. Lehen ez zegoen lan egiteko ordutegirik, egun osoan egiten zuten lan. Igita eta eultzia. Ardorik ia ez zegoen, igandetan eta ostatuan baizik ez zuten edaten. Urdaia eta bakailao lehorra jaten zuten, esne gutxi eta ia ardorik ez. |
IR-020 | A01 | Behorrak eramaten ziren Frantziara, han martxotik sanferminak arte egoten ziren. Udan herriko mendian zeuden, eta larrazkenean eguraldi ona bazen berriro Frantziara. Akordio bat zegoen Frantziarekin. Emakumeak belar, gari eta egurraren bila joaten ziren mendira. Oraingoa ez da lana garai hartakoaren aldera. Iratin oihaneko lana egiten zen, arbolak bota, egurra egin eta arrastratu, gero kargatu edo uretara bota ugaldeak ekar zitzan. Almadien berri badute baina beraiek ez dituzte ikusi. Iratin gizonek egun osoa ugaldean ematen zuten zura mugitzen, toki askotan egurra ez zelako pasatzen. Oso arriskutsua zen, baina ez dute ezbeharren berri. | |
IC-012 | A03 | Lanik topatzen ez duten bi iloba ikasketadun ditu. Beste bi ilobek erizain lan egiten dute unibertsitateko eritetxean. Donostian errazago aurkitzen da lana lantegi asko dagoelako. | |
IC-005a | A02 | Lanik handiena udan egiten da: patatak landu eta belarrak egin. Udan zazpietan jaikitzen dira eta neguan bederatzietan. Aziendak zaintzea du lana. |