Olentzero [8 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-057 | A08 | Eguberriak | Olentzero egunean gazteek Olentzeroaren panpina egiten dute eta etxez-etxe joaten dira eskean abesten. Bestalde Gartzainen, gizon bat Olentzeroz janzten da eta aldez aurretik eramaten dizkioten opariak banatzen ditu eta gaztainak eta sagardoa banatzen dira. Urteberri eguna familiarekin ospatzen da. |
SH-003 | A17 | Olentzerorik ez du berak ezagutu Uharten. | |
SN-001b | B8 | Eguberri bezperan gauerdian etortzen zela esaten zuten, tximiniatik. Txokolate pixka bat eskaintzen zioten. Gauerdiko meza garaian sartzen zen etxeetan. Umeak ikaratzeko erabiltzen zen. | |
SN-001a | A5 | "Olentzero begigorri / (...?) etxera etorri/ hemen ez dugu behar (...?) gorri /kontuak esan behar ditugu elkarri", esaten omen zioten. | |
SN-001a | A2 | Berak ez du inoiz ezagutu eta ez zegoen inolako ohiturarik. Erabiltzen zuten haurrak beldurtzeko, baina besterik ez zuten. | |
SN-001a | A4 | Urik eta argirik ez zuten denbora haietan, emakume bat Olli iturrira joan zen eta ez zen gehiago berriz agertu. Olentzeroak pozalea hartu eta etxe hartako tximiniatik bota omen zuen esanez: "hau zuentzako eta Txasoneko alaba guretzako". | |
SN-001a | A1 | Agurra eta sarrera. Eguberri bezperan umeekin ibiltzen dira kantari kaleetan zehar lehengo gisara jantzita. Berak Olentzerori buruz egindako galderak: Noizbait ezagutu zenuen Olentzero? Eguberri egunean zein ohitura izaten ziren? Olentzero tximinian jartzen al zuten? Eguberri eguna barau eguna zen, haustekotan beldurtzeko Olentzero etorriko zela esaten zieten? Olentzerori buruzko bertsorik gogoratzen al duzu? | |
A04 | Eguberriak | Gabonetan aita apaizaren etxera joaten zen denbora pasatzera. Gauerdian meza egiten zen eta afaltzeko bisigua jaten zuten. Olentzero deitzen zuten egur handia sutan jartzen zuten eta bukatu arte ez zela itzali behar esaten zuten. Olentzeroren abestia. Latasan ez zuten Olentzerorik. Olentzero gau hartako egurrari deitzen zioten, baina beraiek ez zuten erretzen. |