ogibideak: kutxetagile [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
SM-006b | A05 | ogibideak: kutxetagilea | Marcosen aurkezpena. Kutxetagilea da. Ikazgintzan eta egurgintzan ere aritu da. Bere gazte denboran hamazazpi familia kutxetagile zeuden herrian. Girona eta Valentziara bidaltzen zituzten kutxetak. Ezpel bila Aezkoara, Orbarara, Garraldara... joaten ziren. Ezpela erabiltzen da gogorragoa delako eta kolorerik galtzen ez duelako. Tresnak: aizkora, zerra, zurezko mailua, "zeilua", "lantzekoa", marraza, ganibeta. Hiru pezeta eta erdi ordaintzen zieten 145 kutxetagatik. Gironara bidaltzen zituzten batez ere. Gero han fabrikan bukatzen zituzten. Itxura pixka bat emanda bakarrik bidaltzen zituzten. Orain kutxeta bat egitea ordu bat eta erdi kostatzen zaio. Tenedoreak ere egiten ditu, baina zailagoa da. Errazagoa da apurtzea egiten diren bitartean. Orain egurra sobera dute ez baitago hainbeste kutxetagile. |