erlijioa [27 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-019 | A01 | erlijioa: mezak - eguna: Saindu guztien eguna | Saindu guztien egunean eta beste saindu egunetan egiten ziren mezei buruz. |
D-062 | A05 | erlijioa: meza-laguntzaile | Mezara joateko ohitura galtzen ari da. Meza-laguntzaile bakarrik mutilak izan zitezkeen. |
IR-021 | A07 | denetarik | Bere bilobak intsumiso direlako pozik dago, bakezaleak direlako. Itoizko urtegia ez egitearen alde dago. Oraingo gazteak beraiek baino hobeak direla uste du. Bera gazte zenean istiluak zituzten. Errepublika sartu zen eta bakoitzak alde batera jotzen zuen. Itxaropena du gazteengan. Beraiek bazuten fedea erlijioan, baina beldurra zen gehienbat. Ez da erraza bere adinean gazteria den moduan onartzea. Agurra eta eskerrak. |
SM-002 | A06 | kontakizuna - eguna: animen eguna | Arimen eguna: errotariari eramaten zitzaizkion kilo erdi eta laurdeneko opilak. Gero hauek haurrei ematen zizkieten eskolan. Gaueko mezan batzuk saiatzen ziren elizan lehenengo sartzen. Arratsaldeko bederatzietan izaten zuten dotrina. Berak hemezortzi urte izan arte, apaizari laguntzen zion dotrina irakasten. Kontakizuna: maindireak gainetik jarrita jendea izutzera atera ziren behin hiru anai-arrebak. Esaten zuten arimak otoitz eske ateratzen zirela gau hartan. Hilerrian argi desberdinak ikusten ziren. Baina berak ez du gauza horietan sinisten eta berak fosforoak zirela uste du. |
SM-002 | A09 | kontakizuna - sorginkeria | Arrosakoa: bere bi aitonak kutxetagileak ziren. Neguan menditik kanpora joaten ziren herriren batera. Behin esan zuen bere aitona batek, zortzi egun lehenago Arrosako apaizak sermoia sorginen aurka egin zuela. |
X-006b | A02 | eliza | Mendialde izeneko elizbarrutiko zonaldeko apaizen aldaketak. Apaizen izendapenak. |
S-014b | A03 | abestia | Santa Agataren abestia. (10.35") Abesti hau kantatuz Loiolara joaten ziren trenez eta gero oinez. Sutea gertatu zen aldiko kontakizuna. Lastategi batean lo zeudela hasi zen sua. |
S-014b | A06 | kontakizuna | Jesu kristoren Pasioaren kantua. Gazte guztiak joaten ziren Santo Kristora kanta haiek ikastera. Ostiral Santu egunean elizan abesten zuten. Baziren liburu batzuk abesti haiekin. Bere amaren heriotza abesti haiek kantatzen. Hain triste gelditu zen aita, ezen bera ere hil egin zen eta biak egun berean ehortzi zituzten. |
X-011a | A06 | familia: guraso/seme-alabak | Felipek beti esaten du bere umeak bera baino hobeak direla. Beraiek gazteak zirenean gaurko gazteak baino okerragoak ziren. Lehen gurasoei errespetua baino gehiago beldurra zitzaien. Gauza bera maisu eta apaizari. Apaiza eskolara joaten zen egunero dotrina irakastera. Familian ere otoitz egiten zen. Egun osoan zehar erlijio giroa nabarmena zen. Ez dute erlijiotik kanpo gelditzen zenik ezagutu. Mezatara ez joateko baimena eskatu behar zen. "Hijas de María" delakoak. |
SM-001a | A02 | kontakizuna - Kuba | Gauza magiko eta sineskeriei buruzko museoan Gernikako junten-etxeko eta arbolaren kuadroa. 50 bat erlijio ezberdin daude han. Berak ez du inoiz sinistu sineskeria kontuetan. Hiru eliza zeuden zabalik baina jende gutxi egoten zen. Kuban katolizismo gutxi egon da. |
X-020a | A01 | erlijioa: Trinitatea | Trinitate eguna: Goizean elizatik prozesioan ateratzen ziren San Joakin ermitara. Apaiza mandoan eramaten zuten. Ermitara ailegatzean ermitaua bidera ateratzen zen eta prozesioan elizaraino joaten ziren. Gosaldu eta meza izaten zuten. Bazkari ederra egiten zen ermitan bertan. Gero, ermitaren ondoan dantzaldia egoten zen. Gero bezperak egiten ziren, errosarioa errezatuz eta bakoitza bere herrira. Udaletxea eta apaiza joaten ziren eta prozesioan herrira jaisten ziren. Gazteak goran gelditzen ziren eta Bustitz zelaira joaten ziren akordeolari askorekin: Sunbilla, Goizueta, Zubieta, Doneztebekoak... Bertan dantzaldia egiten zen eta arratsaldean bakoitza bere herrira. Mendaurko gainean egiten zen eta oraindik ere egiten da, baina presetara jaisten dira orain bazkaltzera. |
SK-009b | A01 | leizea - historiaurrea - labar-pinturak | Beharbada hor dago erlijioaren sustraia. Marrazkiak ehizarekin lotzeko arrazoia. Marrazkiak dauden harpeetako ezaugarri eta kontakizunak: Zuberoan: Etxeberri, Sasiseroaga. Marrazkiak, ailegatzea zaila den tokietan eginda daude; beraz, ez zituzten besteek ikusteko egiten, beste zerbait egon behar da. Isturitze, Zugarramurditik Urdazubirako bidean, Atxerri (Aia herrian), Ekain (Zestoan), Goikoan (Berrio), Santimamiñe, Laperra (Arantza). Horrelako lekuetan gauzak egiteko gogoeta: batzuk magia zela esaten zuten: aurkitu nahi zuten animaliaren irudia egin, marrazkiak animalia beraiengana eramango zuelakoan. Luzaroan egon den iritzia izan da. Beste batzuek, Totem zela esaten zuten, hau da, marrazkia egiten zuten bertan beraien jatorria zegoela uste baitzuten. Baina zergatik horren leku izkutuan? Orain erlijioarekin zerikusia duela uste da: Jainkoren batekin lotua, otoitz-ikurrak... Berak txikitan marrazki haiek "santoak" zirela uste zuen. Bere ustez orduko erlijioaren sustraia bertan dago: Jainkoen irudiak dira. Gizakiari eta bere lehenengo beharrei zuzendutako zerbait. Duela 5.000 urte Megalitiko garaia zen: harriaren garaia. Hilobiak dira iraun dutenak. Hildakoen bizilekua nahiago zutela dirudi, bizien bizilekua baino gehiago (agian bizitza baten eta bestearen iraupena zela eta). Euskal Herrian Trikuarri asko dago. Cro-Magnon euskal enda bihurtu zen. Bere ustez Euskal Herrian bertan sortu zen euskaldun arraza. Kobazulo batean aurkitutako hezurren arabera, duela 7.000 urteko hezurrak, burezurrak, euskaldunak ziren. Cro-Magnon hemen bizi izan zen eta bilakatuz joan zen. Beraz, euskalduna nondik datorren galdetu beharrean zergatik sortu zen hemen galdetu beharko genuke. Giroa aldatu zen, izotz-garaia bukatu zen, Euskal Herria asko hedatu zen. Ingurunea aldatzean, gizakia harpetatik kanpo ere bizi zitekeen. Ehiza jadanik ez zen horren funtsezkoa baratzak eta fruituak baitzeuden eta animaliak hezitzen baizituzten. Giro berria, toki berriak, elikagai berriak eta egoera hobea. Honek guztiak ekarri zuen gizakiaren aldaketa. 35.000 hasi eta duela 12.000 urtetara arte ezaugarri berdinetako marrazkiak egiten zituzten. Sinesmen berak urte guzti horietan? Baliteke. Bilakaera egon zen baina gauza berdinak ere bazituzten. |
SK-010a | A01 | sinesmenak - erlijioa: ehorzketak | Hilobiak bazituzten eta gainera kontu handiz hilobiratzen zituzten hildakoak. Hilobi handiak ziren eta ez zituzten gorpuak lurperatzen, harpean bertan baizik. Harri horiek kutxa gisa zeuden jarrita, sortaldera begira. Gorpuaren burua sartaldera eta oinak sortaldera begira jartzen zituzten. Hezur eta harrizko zintzilikarioak jartzen zizkieten, eta ontziak eta opariak uzten zizkieten aldamenean. Oraingo hilarri borobilak ere aurkitu dira, hildakoen argiaren irudi gisa. Erromatarrek, berriz, geriza edo itzala irudikatzen zuten. Sortaldeko atearen aurrean sutoki handien markak aurkitu izan dira. Araban aurkitu zen lehenengo trikuarriaren sutokia. Hildakoari beti piztu behar zitzaion argia. Erabiltzen zituzten harriak kararriak ziren. Batzuetan urrutitik garraiatzen zituzten. Beraz, hildakoek garrantzi handia zutela esan daiteke. Hura ez zen jan eta edateagatik edaten, hor bazegoen bestelako gogoeta bat. Gero gauza horiek denak erlijioaren izenean heldu dira idaztarora. Horregatik uste da erlijioa bazutela. Baina zein erlijio? Eguzkia gurtzen zuten eta gauzak lerroan jartzeko erabiltzen zuten. Sua, argia, opariak. Laguardiako hilobi batean harrian egindako emaztekien irudiak aurkitu zituzten, baina ez dakite zer diren. Burdin garaian gorpuak hilobiratu beharrean erre egiten zituzten eta gero errautsa harrespilen erdian ehorzten zuten. Etxe barruan ehorzten zituzten. Berak ezagutu izan du ohitura hori Euskal Herrian. Esaera bat dago kristau ona ez denarentzat: "Hori hiltzen denean etxeko teilapean ehortzi beharko da". Honek bi puntu ditu: Alde batetik, teilatua hasi eta etxeko horma hasten den puntura arte gelditzen den lekuan sartzen zuten gorpua. Bestalde haurrak, teila bat gainean eta bestea azpian zutela jartzen zituzten. Erromatarren garaian teilak etxea irudikatzen zuen. Erromatarren garaian harrietan gehiago idazten hasi zen. Lehen ere idazten zen baina gutxi eta beste alfabeto batean. Aurkitu izan dira alfabeto honen aztarnak (Angelun). Alfabeto hura desagertu egin zen erromatarrak etorri zirenean. Euskal Herriko Jaungoiko izenak agertu dira, eta mendiek bazituzten beren Jainkosak, hala nola, iturri eta beste leku batzuek ere. Horrek politeismoa zegoela esan nahi du. Kristauek gero baztertu egin zituzten. "Bada gu eragiten gaituen norbait baina ez dago zuek esaten duzuen lekuan" esaten zuten. Unibertso fisikoaren inguruan. Gizonak sail berriak sartzen ditu unibertsoan. |
SK-010b | A01 | sinesmenak | 35.000tik 12.000 urte bitartekoak dira aztarna gehienak. Horretan dabiltzanek erlijio bat zegoela esaten dute. Baina ezin dute erlijio edo Jainkoa zein zen zehaztu. Ehizetako marrazkietan morfologia ikusten dute baina azalpenik edo arrazoirik ezin dute jakin. Adibideak. Hemen sorginkerian, sorginek beti atal bat faltan zuten animalien itxura hartzen zuten. Kontakizuna. Emakumeak matriarkak ziren eta errespetu asko zitzaien. Hemengo legeetan horrek horrela jarraitu zuen. Gainontzeko Europa osoan, berriz, gizona zen nagusia. Hemen berdintasuna zuten oinordetzan. |
X-004a | A01 | Saioaren aurkezpena. | |
X-004a | A02 | Eritasuna. Eriaren bakartasuna. Eriekiko elkartasuna. Eriei nola lagundu. Eritasuna jainkoaren zigorra delako ustea oso zabalduta dago, eta hori ezabatu beharreko ideia da. Eria edozein sufrimendu daukana da. Oliodura. Oliodura eria jainkoari lotzea da, eria ez dago bakarrik. Oliodura jaso ondoren eria kontsolatua, indartua eta animatua dago. Jaungoikoarekiko lotura hori ospatu behar da. Oliodura Espiritu Santuaren igurtzia da, esperantza ematen du. | |
X-004b | A01 | Zigako elizako obrak. Harlauzak jarri dituzte eta eskailerak garbitu. Diputazioak obrarako laguntza bat eman du, gainontzekoa Mexikon bizi diren zigatarrek pagatu dute. Auzolanean egin dute. Zigako elizak 400 urte ditu. Oraingoa baino lehen, eliza txikiago bat zegoen. Eraikuntzaren gastuen zati handi bat garai hartako erretoreak pagatu zuen. 1821. urtean aire gaizto batek dorrea bota zuen, baina bi urteren buruan konpondu zuten. 1904. urtean orain dagoen erretaula Iruñeko San Nikolas parrokiatik ekarri zuten. | |
X-004b | A03 | ||
X-004b | A03 | Sendotzako sakramentua. Elizondon gazte andana batek hartu behar du sakramentu hori. Anitzek sendotza hartutakoan ez dutela elizarekin zer ikusirik nahi esaten dute. Hala ere, ez egitea herri txikietan gaizki ikusia dago eta gurasoek behartzen dituzte gazteak. Gazteek ausartagoak izan behar dute, eta sinisten ez badute uko egin behar diote hartzeari. | |
X-004c | A02 | Arizkungo klarisen monasterioa. apezpikuaren deia organo-emaile izateko. | |
X-007b | A03 | Gazte katolikoen bilkura eginen da Erroman. | |
X-007b | A04 | Erromako bizitza. Ikasketak eta ijitoekiko lana. Europako “barrakapolis” handiena Erroman dago, eta bertan bizi dira ijitoak oso egoera txarrean. Eliza giroa Erroman, alde batetik Vaticanoko kuria, eta bestetik Erromako elizbarrutiko egoera. | |
X-007b | A05 | Nafarroako elizbarrutiaren egoera munduko beste batzuekin konparatuta. | |
X-007b | A06 | Hiztunaren tesiaren gaia. Fedearen sinesgarritasuna. | |
X-007b | A07 | Iruñeko seminarioko laikoen eskolaren jarduera. | |
II-140b | B13 | gaztaroa - dantza - lana:emakumeen lana | Gazte denbora. Etxeetan lanean, gero Aldudeko postan. Gero esposatu zen. Aldudeko posta. Telefono deiak jasotzen zituen, jatekoa egin, behar zena egiten zuen. Etxeetan ez zen telefonorik, ez zen orain bezala. Penarekin utzi zuen. Urepeleko ostatuetan ere izan da lanean, janaria zerbitzen. Dantzan aritzea maite zuen. "Mariaren alabak" izenekoan izan zen, baina denbora gutxi, dantzan egiteagatik besteek salatzen zutelako. |
II-140b | B15 | gaztaroa - dantza | "Mariaren alabak" izenekoan habost bat neskato izanen ziren. Dantza egiteagatik salatzen zuten. Besteak ikusiz eta soinua segitzen ikasten da dantzan. Hiruzpalau dantza egiten ziren, soinulariak baziren. |