Gaiak

Gaiak

lana: emakumeen lana [11 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-007 A05 haurdunaldiak Emakumeak gizonak bezala joaten ziren alorrera lanera. Bere semea nola jaio zen: bera lanetik etorri eta bi ordu beranduago. Bere bizia oso gogorra izan da. Borondate handikoa izan da eta beti zegoen prest laguntzeko. Emakumeak ahurdun egonik ere, alorrean lanean egoten ziren. Umea izan eta laugarren egunean trasteak garbitzera altxatu zen.
IR-007 A07 Aziendekin ere ibili da. Artzain gisa ere egoten zen, behiena baino errazago zen ardien lana. Berak etxeko lanak eta alorrekoak ere egiten zituen. Beste andrearen gauzak garbitu behar zituen. Etxeko lanak hamaiketarako egin eta gero alorrera joan behar zuen senarrari laguntzera.
II-088b B19 bertsolariak:Xalbador Haurren sortzea, non sortu ziren. Lehen ez zen urik etxeetan, kanpora joan behar zen bila, baita arropa garbitzera ere, gogorra zen bizitza. Elektrizitatea hamalau urte zituelarik jarri zuten etxean. Xalbadorren amak eta amatxik laguntzen zuten etxeko lanetan. Senarrarekin lanera ere joaten zen, bertsoka joaten zenean bera etxeko lanetaz arduratu behar zen. Berrogaitazazpian irabazi zuen Xalbadorrek Saran egin zen bertso txapelketa. Beste saio bat egin zuten Donibane Lohitzunen eta han gaizki joan zen. Handik goiti bertsuka hasi zen, leku askotatik deitzen zuten.
II-089a A06 bertsolariak:Xalbador Ez zen Xalbadorrekin bertso-emanaldietara joaten, etxean gelditzen zen etxeko lanak egiten. Egun emazteak senarra joaten den lekura joaten dira, lehen ez zen horrela. Xalbadorrek bertso saioa nolakoa izan zen kontatzen zio etxera itzultzean, batzuetan kontent zen baina beste batzuetan ez zen bere buruarekin kontent. Bertsoak ez zizkion berari kantatzen baina apaizak inprimaturik bidaltzen zizkion.Bertso-emanaldi batera joan aurretik ez zituen bertsoak prestatzen, baina normalki, egun guztiz bertsoetan pentsatzen zuen.
II-140b B06 lana: baserriko lanak - lana:auzolana - nekazaritza: artajorra Eskola. Leitzen eta izkiriatzen ikasi zuen. Hamabi urtetan utzi zuen eskola. Askotan ez zen eskolara joaten gurasoak laguntzeko. Gazterik hasia zen etxetik kanpo lanean, beste etxe batzuetan lisatzen,... Sosik ez zen ematen, zerbait ematen zioten, opari bat. Artoa jorratzeko auzokoekin elkartzen ziren. Aitzurrarekin jorratzen zen artoa, zikina ken eta lurra eman artoari. Bigarren jorra handitzean ematen zen. Beti konkorturik ibili behar zen, ez zen gozoa. Gerra denboran eguzki-loreak landatzen zituzten. Olioa egiteko saltzen zituzten.
II-008a A09 jaiak Etxeetan baziren lehen besta gisakoak: txerri-hiltzea, ardi-moztea... Berak lan handia bazuen etxean. Batzuek beren animaliak hiltzen zituzten, baina beraiek buxerra ekarrarazten zuten.
II-005a A02 bizitza - ogibideak: artzaina

Non bizi, non sortu, adina, familia. Senarra hila du, berrogeita bi urtetan hil zen. Bizi guztia laborantxan eta artzaintzan. Senarrarekin hasi zen artzaintzan.

II-005a A08 bizitza - lana:emakumeen lana Ardiak eta zerriak bazituen. Orain ez du zerririk, lan handia ematen baitute. Behiak ere arrazoi beragatik saldu zituen. Ahuntzak ere baditu, baina ez da trebea ahuntz gasna egiten. Berrogeita hamar bat ardi baditu, bazkatu behar dira... lan handia da. Bizia aldatu da, bere denbora ez da berriz jinen, ez du balio kontatzea.
II-005a A10 bizitza - elikadura: gazta - lana: baserriko lanak Uste du familia bat artalde ttipi batekin eta gasna eginez bizitzen ahal dela, gasna untsa pagatua baita. Berak ez du ardientzako bazkarik erosten. Uros bizi izan da, makurrak izan ditu, senarra galdu zuen gazterik. Berak egiten zituen kanpoko lan guztiak. Bere lana maite du, serioski aritu behar da lanean.
II-033a A04 Gerra - ogibideak: sehi - buketa Non sortu, non bizi. Urepelen sortua, bederatzi haurride. Haurra zelarik neguan eskolara joaten zen, udan ez, lan egin behar baitzuen. Sei urtez joan zen eskolara, oinez joaten ziren, oren bat bide bazuten. Karrikan bazkaltzen zuten, kantinan. Gero etxeko lanetan aritzen zen, ardiak, ahuntzak bazituzten. Ttipia zelarik amari laguntzen zion etxeko lanetan, dena eskuz egiten zen. Aita gerran izan zen, eta bi gizon zaharrek laguntzen zuten kanpoko lanetan. Ama bakarrik gelditu zen hamalauko gerran bost haurrekin. Bigarren gerran bere lau anaiak eraman zituzten gerrara, hiru urte preso eta bi zerbitzuan egon ziren. Osorik itzuli ziren denak. Ez zen goxoa izan, gizon guztiak eraman zituzten, etxean ez zen sosik, ahal bezala egin behar ziren gauzak. Artoa eta ilarrak bazituzten, ogirik ez. Ogia beltza zen. Taloak egiten zituzten, arto irina baizik ez zen. Bigarren gerra heldu zenean, hemeretzi urte bazituen. Kanpoan ere lan egiten zuen, sehi izan zen zortzi urtez Bankan. Han gizonekin lanean zen, kanpoan. Buketa nola egiten zen.
II-033a A06 lana: soldata - ogibideak: sehi Sehi izan zen, etxeko andereak haurrak bazituen, bazuen lana. Bera neskato izan zen etxalde hartan, baina mutilak ere baziren, zazpi, zahar eta gazte. Sos pixka bat irabazten zuen. Gero etxera itzuli zen, baina denetan ibili zen lanean gero ere: ostatuetan, etxeetan... Ostatuetan denetarik egiten zuen: zerbitzatu, sukaldatu... Ostatuetan janari arrunta ematen zen: salda, gaztanbera, axurkia. Ardoa ematen zuten edateko. Etxean ere lanean ari zen, artojorran eta guztietan. Mutilak gerran ziren. Oinez joaten zen, aski goiz abiatzen zen. Baigorrirat ezkondu zen. Mendian ibiltzen zen senarra, hor ezagutu zuen. Aski berandu ezkondu zen, gaztaroa alde batetik bestera lanean pasatu zuen.