Gaiak

Gaiak

aholkuak [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
X-003 B01 medikuntza: erremedioak Birrineztatua kentzeko tipula txapan egin eta olio gordin tanta bat botaz azalari lotu. Hurrengo egunerako lehertu egiten dira. (02:45") Eltxoen ziztadetarako erromero hostoa alkoholean sartu eta horrekin igurtzi. Eskuetatik usain txarra kentzeko ozpina edo limoiaz garbitu. (03:50") Pikuak kutxa batean irina eta paperarekin lehortu. (05:00") Tipula xehatzean negarrik ez egiteko grifoa ireki eta horren ondoan zatitu. (06:30") Ahoko zauriak sendatzeko uretara bikarbonatoa bota eta horrekin egunean birritan gargarak egin. (07:25") Sugeak egin: ile bat hartu erro eta guzti eta ur geldian jarri. Laugarren egunean mugitzen hasten da. (08:52") Zurezko tresnak garbitzeko, ur oxigenatu eta uretan bi orduz eduki. (09:40") Kristalak garbitzeko trapua erabili beharrean egunkaria erabili. (10:10") Erleek ziztatzen dutenean, lurra hezetu eta horrekin ongi igurtzi. (10:45") Bizkar gainean ukitu eta apoek ahoa irekitzen zuten; orduan sartzen zieten zigarroa. (11:40") Urrezko gauzak bikarbonatoz garbitu eta gero uretan pasatu baina lehortu gabe utzi. (12:40") Kobrezko ontziak tomatez garbitzen dira hobekien. (14:12") Tipula ebakitzean negarrik ez egiteko mahaian edo tablan ozpin tanta batzuk bota. (15:45") Sudurra ez ixteko menta belarra gelan jarri. (17:30") Gerezi mermelada egiteko: gereziak tarroetan sartu eta azukrea eta ura bota. Gero Maria bainuan egosi. (18:56") Refreskoek gasa ez galtzeko buruz behera jarri. (20:45") Katarroa izanik, tipula ongi egosi, trapu batera urik gabe atera eta ezti naturalezko bi goilarakada gehitu. Hori bularraren gainean jarri eta gau osoan mantendu. Krisantemoen eskejeak orain lurrean sartzekotan, hurrengo urtean lore ederrak izango dituzte. Kontuz bareekin. (23:10") Ilar gorria lodi gelditzeko, aurreko egunean olio pixka bat eta tipularekin beratzen utzi. Erditik zatitutako patata bat bota eta ilarrak egosi direnean patata atera eta sardexkarekin txikituta berriz bota. (24:35") Kiwiak ontzeko golden sagarren artean jarri. (25:55") Arkakusoak kentzeko giltxaur (intxaur?) hostoak lau litro uretan egosi eta gero bainuak hartu. (26:50") Loreak oraindik berde mantentzeko gernu pixka bat nahastu urarekin.