Gaiak

Gaiak

ezkontza [34 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-003 A14 eztei-bidaia Bikotea 1951-8-5.ean ezkondu zen. Aldi berean meza eta komunio bat ere ospatu ziren. Iruñean eman zuten zortzi eguneko eztei-bidaia. Geroago gutxitan izan dituzten oporrak kontatzen dituzte.
D-035 A06 bizimodua Ezkontza eta ondorengo bizimodua.
D-062 A06 Ezkontza egunean meza baino zerbait gehiago osaptzen zen baina jende gutxirekin.
D-066 A04 Ezkontzak, berriz ere mailaren araberakoak ziren: goi mailakoa bazen, txuriz jantzita, pobreagoa izanik, beltzez. "Hijas de María" kongregaziokoak beste aldare batean ezkontzen ziren.
I-035 A05 Ezkontzetan Iruñera joaten ziren "galak ateratzera", arropa erostera. Erresak ere eramaten ziren: hamahiru duro. Eztei bidaiak Donostiara edo, izaten ziren gehienez. Ezkontzetan atxeferoak (etxafuegoak) botatzen ziren. Bazkaria etxean egiten zen, hiletetan bezala.
I-038 B18 Ezkondu aurreko asteburuan mutilei afaria ematen zieten. Lehen ezkontzak asteazkenetan izaten ziren. Argitu baino lehen ezkontzen ziren. Beste batek etxean egin zutela bazkaria eta gaua bitartean izan zela dantzaldia dio. Jendea oinez joaten zen. Galak ateratzera ez ziren senar-emaztegaiak bakarrik joaten, amarekin baizik.
IR-005 A07 Errepidea berak hamabost urte zituenean egin zuten. Beti bizi izan da herrian, etxean lan nahikoa baitzuen eta. Hogeita hamahiru urterekin ezkondu zen. Herriko jendearen artean izaten ziren ezkontzak. Inora ateratzen ez zirenez, lehengusu artean ere ezkontzen ziren, bere gurasoak bezala.
IR-010 A05 Lehenengo mezatara joan behar zuten baina gero, lauretan, akordeoi musika zegoen plazan igandero. Horretaz gain, ezkontzak ere bazeuden: denek joan behar zuten elizara ezkontzera. Herrian bertan egiten zen bazkari ona: zopa, barbantzuak, aza zuria, bildotsa, haragi egosia tomatearekin eta postrea: natila, mazapana, kafea, konaka eta rona. Bazkal ondoren akordeoi musika izaten zuten.
IR-015 A02 Bera hogeita bi urterekin ezkondu zen. Baina ez ziren denak gazte ezkontzen. Orreagan ezkondu ziren, biak beltzez jantzita. Herriko jostunak egiten zuen arropa. Ez zuten bidaiarik egiten, inork ez zuen autorik.
IR-018 B02 denetarik Berrogei urterekin ezkondu zen. Aberastu arte itxoin nahi zuten baina ez ziren inoiz aberastu. Lanean jarraitzen du hobeki sentitzen delako. Bera da baratza daramana.
SA-003 A07 kontakizuna Ezkontzak: neskazaharren feria. Mutilaren ama mugitzen zen gehien. Ez zegoen aurkezpenik. Beste etxe batean gertatutakoa eta azkenean denak moja eta fraide joan ziren. Andregaia ikustera bakarrik larunbatetan joaten ziren eta berandu xamar ateratzen baziren, atari gainetik egiten zuten zaratarik ez egiteko.
SR-009 B05 ezkongaiak Bere senarra nola ezagutu zuen: gizona soldadu joan zenean bera hartu zuen amabitxi. Nola sortu ziren bikoteak. Igandeetan joaten ziren mutilak neskak ikustera. Hogeita zazpi urte zituztela ezkondu ziren. Ezkontza Arruazuko elizan izan zen eta bazkaria Sotilenean (bere ezkondu eta geroko etxean) izan zen. Jende asko bildu zen.
I-016b A04 denetarik Herrian ospatutako ezkontza bati buruz.
I-005 B03 Batzuetan gurasoek prestatzen zituzten ezkontzak ferietan eta beste batzuetan gurasorik gabe bilatzen zituzten mutilek. Neskek ere atera beharko lukete gustoko duten mutila. Hau da orain gertatzen dena.
SN-007a A11 Gurasoek beren seme-alaben ezteiak prestatzeko (nor norekin ezkondu) ohitura zegoen. Bere senarra bere lehengusua zen eta lehenagotik hitz eginda zegoen.
I-091a A02 kontakizuna - eztei-bidaia Bere senarra nola ezagutu zuen: bera Mezkirizkoa zen, baina Zilbetira neskame joan zen etxe batera. Inozenzio ere etxe hartan ibiltzen zen lanean. Inozenzioren bi arrebak ezkondu eta Felipe, anaia, Ameriketara joan zenez bakarrik gelditu zen gurasoen etxean. Burlatan ezkondu ziren. Inozenzioren arreba han bizi zen eta bertan egin zuten bazkaria ere bai. Autobusean joan ziren Iruñera. Eztei-bidaian Donostiara joan ziren.
I-048 B05 kontakizuna Garai haietan gurasoek prestatzen zituzten ezkontzak komeni zitzaien moduan. Behin bere ama ezkontza batera joan zen Leazkuera. Han zegoen senargaia eta bi ahizpak eraman zituzten. Berarekin ezkondu behar zuena zein zen esan ziotenean senargaiak bestea nahiago lukeela esan zuen. Lesakan etxe garrantzitsuenetakoak beraien artean ezkontzen ziren. Odol nahasketak gertatzen ziren horrela. Eta horren ondorioz gaixotasunak.
IR-014b A03 Lorenza beltzez ezkondu zen, lutoz. Etxe onekoek ehun duro dote ematen zuten. Jende gehiena herrikoekin ezkontzen zen. Orain jende gutxiago ezkontzen da. Etxe onenetakoak mutilzar gelditzen ari dira. Lehen neskazar gelditzen zena ez zen proposamenik ez zuelako. Ezkongabea zenak gurasoak zaindu zituen.
X-011a A09 arropa Margarita soineko beltzez eta senarra trajez jantzita ezkondu ziren. Donamarian ezkondu ziren, bazkaria eta dantzaldia. Iruña, Lizarra eta Donostian egon ziren eztei-bidaian. Felipe ere berdin ezkondu zen. Iruñean ezkondu ziren eta Donostia eta Iruñean egon ziren eztei-bidaian.
II-088a A05 erditzea Bera 1946an ezkondu zen Makeako neska batekin, berak hogeita hamazazpi urte eta neskak hogeita zazpi urte zituela. Bere emaztea hiru ahizpetatik gazteena zen. Beraiek ezkondu baino urte bat lehenago hil zen bere ama. Goizean elizan izan zen ezkontza eta gero etxean izan zuten bazkaria. Ez zen musikarik izan, Gerra izan zela eta, apaizari musika egotea ez zitzaiolako ondo iruditzen. Baina auzoan bazegoen familia espainiar bat eta mutilak akordeoia jotzen zuen. Bere bila joan ziren eta hark jo zuen. Hurrengo egunean Baionaraino joan ziren eta Donapaleura erretiratutako mutxurdin bat ikusten egon ziren. (42:05") Sei haur izan zituzten baina lehenengoa bederatzi hilabete zituela galdu zuten. Gero lau neska eta mutil bat izan zituzten. Lehenengo bi haurrak etxean jaio ziren, besteak Baionan. Etxeetan emaginak laguntzen zuen. (44:35") Agurra.
II-116a A03 etxea: etxe-sartzea Lanean aritzeko arropak ere egiten zituzten, hala nola, barruko arropak, mandarrak etab. Etxe-sartzea etxe batetik bestera joatean zetzan. Jendeak opariak ematen zizkien. Akordeoijolea joaten zen beraiekin. Dendariak, ganbaran ezartzen ziren dena antolatu arte. Gero jendea joaten zen ganbara ikustera. Ezteiek egun osoa irauten zuten eta etxe-sartzea aurreko egunean egiten zen. Ezteietan elizara joaten zen eta gero jaia etxean egiten zen.
IR-014a A05 dotea - familia: oinordekoa Zaharrena gelditzen zen etxean oinorde. Besteei dotea ematen zieten. Ezkontzen ez dena etxean gelditzen da, baina ez du eskubiderik lan egitea baizik. Hiztunaren dotea: 4 almadraka, 12 maindire berri, bi ohazal, galtzak eta dirua. Iruñean ezkondu zen. Garai hartan eztei-banketea etxean egiten zen. Ezteia egun bakarrean ospatzen zen, eta lekua izanez gero dantzaldia egiten zen.
II-059b B04 dantza Behin eztei batzuetan goizeko zazpietan hasi ziren eta biharamunean goizeko zazpietan dantzan ari ziren.
II-087a A14 Gerra Gerra. Ezteiak. Bordelen ezkondu zen, gerra garaia zen eta janaria erosteko tiketak behar ziren. Eztei xumeak izan ziren, musikarik ez zen izan, goiz sartu ziren etxera, ezin zen berandu arte egon. Egun goxoa izan zen.
II-135a A15 ogibideak:dendaria Dendarien lana: etxeetara deitzen zuten eta hara joaten zen jostera. Egunak pasatzen zituen etxeetan. Bizikletan joaten zen, josteko makina ere batzuetan bizkletan eramaten zuen. Bizitzeko adina irabazten zuen. Donapaleun baziren hariak eta ohialak saltzen zituzten lekuak. Beranduago hasi zen ezkontzetarako arropa zuriak egiten, lehenago beltzak egiten ziren, beltzak baitziren ezteietako arropak. Arropa beltz horiek lihozkoak ziren.
II-135a A16 Ezteiak. Bazkaria egiten zen eta bi egun beranduago ezteiak. Bi egun eztei baziren. Goizetik hasten ziren eta gero aperitifa ematen zuten, ondoren bazkaria eta afaria. Biharamunean langileen bazkaria egiten zen, langileek festa zuten orduan. Ezteiak etxean egiten ziren. Gero hasi ziren kanpoan egiten, ostatuan. Presenka eguna. Gabineta erakusten zen eztei egunean eta dendariak emaztearen arropak ezarri behar zituen han. Gizona baldin bazen atorrak ezartzen ziren, gizonaren arropak ezartzen ziren. Sosa behar zen arropa horiek denak erosi eta josteko. Esposa andere anitz lagundu ditu.
II-135a A19 Eztei egunean orga batean eramaten ziren altzariak, ganberako altzariak. Gabineta montatu eta bazkaltzen zuten. Hori presenka egunean egiten zen, lehen egunean. Bigarren egunean mahaiak prestatzen ziren. Azkenean ezteiek hiru egun irauten zuten:presenka eguna, eztei eguna eta langileen eguna. Bere ezteiak ostatuan egin zituen. Senarra Donaixtikoa zuen. Ez zuten presenkarik egin.
II-135a A21 ezkontza:musika Ezteietan musikariak egoten ziren.
II-056b B12 ezkontza:jantziak Ezkongaiak, bai emakumeak nola gizonak beltzez beztitzen ziren. Ezkongaien jantziak. Amarekin ikasi zuen ezkongaien jantziak josten.
II-056b B14 ezkontza: oturuntza - ogibideak:dendaria Aprendiz zelarik Donapaulen izeba baten etxean bizi zen. Gero amarekin lanean hasi zen Bunuzen. Jendeak pagatzen zuen. Ospakizunetarako arropak josten zituzten, baina baita ere egunero eta lanerako erabiltzeko arropak. Haurrentzako arropak gutti josi du. Bera ez zen etxeetara joaten jostera, jendea joaten zen bere etxera. Ezkonberriekin ordea desberdina zen eta etxeetara joaten zen. Herri batetik bestera joaten zen ezkonberria, eta jendeak opariak egiten zizkion:oiloak,.... Andere esposa zen lekura idi pare bat eta orga pare bat eramaten ziren. Orgetan ganbera eramaten zen mutila zegoen lekura. Akordeoiaz lagunduta joaten ziren. Bazkari bat egiten zen. Dendariak ganbara prestatzen zuen, garbitzen. Presenka egiten zen, gero egun bat pausa eta hurrengo egunean ezteia elizan. Etxeko sala edo sabaia dekoratzen zen. Presenka egunean bazkaria egiten zen eta ezkongaien lagunek opilak eramaten zituzten katalanbroxa, mazapanak,....
II-056a A13 Maestruak eztei bezperan barnea apaintzen zuen, mahaiak ezartzen eta sala prestatzen zuen. Biharamunean, eztei egunean, ogia eta ardoa zerbitzen zituen. Gainerako lana auzoetako adiskideak edo auzoko neska batzuek egiten zuten eta dendaria zen zerbitzarien buru. Maestruak ganbara montatzen zuen, dendariak antolatzen zuen ganbara gero.
II-140b B16 bertsolariak:Xalbador - bertsolariak: Premundo Senarra Amerikatara joan baino lehen ezagutu zuen. Sei urte pasatu zituen senarrak Ameriketan eta etorri zelarik ezkondu ziren. Gizonaren sortetxera joan ziren bizitzera, borda bat konpondu zuten. Osaba bat zuen eta osabarekin bizitzera joan ziren. Eztei eguna. Eztei eguna. Arras untsa pasatu zen. Premundo bertsularia bertsoka izan zen ezteietan. Gero Xalbadorrek fama gehiago izan du. Ezkontzako arropak Baionan eginarazi zituen.
II-057a A23 musika: akordeoia - baile Akordeoia lehen ez zen dantzarako erabiltzen, ezteietan bai. Atabalak erabiltzen ziren.
II-006b B12 lana:emakumeen lana - gaztaroa: konparaketa Beti etxean egon da. Laborantzan ari zen. Behiak ere zituen. Senarrak eta aitak laguntzen zuten. Bi haur izan ditu, bat galdua. Hogeita bost urtetan ezkondu zen. Ezteiak: nolakoak ziren, zer jaten zen... Oraingo gazteak ete lehengoak oso diferenteak dira.