Lourdes [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
EE-004b | B1 | Aurreko asteburuan Lourdesera bidaia egin zuten jubilatuek. Jendeari asko gustatzen zaio bidai hori, denek baitugu eskaeraren bat egiteko. Batzuk hamar urtetan joan dira jadanik. Larunbat goizean ailegatu zirenean hotelean banatu ziren eta bazkaldu eta gero prozesioa ikustera joan ziren. Nafarroa, Gipuzkoa eta Asturiasekoek meza Kuba eta Miami-ko jendearekin konpartitu zuten. Afaldu ondoren, Antortxen prozesio suspenditu egin zuten euria etengabean egiten zuelako. Baina arrosarioa errezatu zuten, misterio bakoitza hamar hizkuntzatan. Igandean gosaldu ondoren leizean izan zuten meza berriz ere larunbateko jende berberarekin. Amabirjinaren leizetik ura ekarri zuten. Kalbarioa. Bazkaldu eta gero, irten ziren berriz bueltan. Donezteben afaldu zuten. Bera lau aldiz egon da eta hau izan da hoberena. |