euskara: euskalki desberdinak [23 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-068 | A09 | Oraingo euskara ulertzeko zaila iruditzen zaie. Hilabeteak esaten ditu. Herri artean ere desberdintasunak daude. Ardiak zaintzen mugan ibiltzen ziren eta han ere arazoak izaten zituzten. | |
D-079 | A01 | Aurkezpena. Galdera pertsonalak: izen-abizenak, adina, gurasoen jatorria, lana. (1.55") Bere gurasoak herri desberdinetakoak izanik, desberdintasuna nabaritzen zuen bien euskararen artean. | |
I-017 | B03 | gramatika: lexikoa | Joan zaitez aurrera, bidali, aurrea, atzea. Euskara desberdina hitz egiteagatik barre egiten zieten. |
I-021 | A01 | Gizona artzain izan zen. Alkozko emakumea etxe batean egon zen eskolatik atera eta gero haurrak zaintzen eta etxeko lanak egiten Burutainen. Han dena erdaraz egiten zen. Beramendi eta Eratsungo beste batzuk ere badaude. (03.08") Euskararen desberdintasunak leku batetik bestera. | |
I-030 | A01 | Inguruetako euskara desberdinak. | |
I-032 | A08 | Baztan eta Ultzamako euskarak desberdinak dira. | |
I-033a | A01 | Inguruko herrien euskara desberdinak. Doinuak. Arrarats, Beruete eta Igoa dira desberdinenak. | |
I-033a | B01 | Inguruko euskaren arteko antzekotasuna. Momentuko herririk euskaldunena Eltzaburu da. | |
I-038 | A03 | Inguruko euskara desberdinak. | |
I-079a | A03 | Bizkaitarrei gutxi ulertzen die. Gerra garaian han egon ziren gizonek, emakumeei ez ziotela ezer ulertzen esaten zuten. Alferkeria izan ohi da, saiatuz ulertu egiten da. | |
SH-003 | A20 | Uharte eta Irañetako euskara desberdinak ziren, zenbait adibide. | |
I-078b | B3 | Euskara berdintsua egiten dute denek Arraratsen. Igoa eta Berueten desberdina da. Erbiti aldean ere desberdin egiten dute. | |
N-033 | A02 | Etxaleku eta Amaiurko (amona eta aitona)euskararen artean nabaritzen da desberdintasuna. Etxalekun urte askoz bizi izan da eta asko galdu du, baina aitonari nabaritzen zaio kanpokoa dela. "Erran" galdu du eta "j"-ren soinu gogorra hartu du. Baina "bertze", "amaina" (amarena) esaten ditu oraindik. Urritzolako izeba bati ere nabaritzen zaio, ez dela Etxalekukoa. | |
I-073a | A07 | kontakizuna | Behin Durangon bazkaltzen egon ziren eta zerbitzariak "itxoin" esan eta beraiek ez zuten ulertzen. Gipuzkoako euskara errazago ulertzen dute Bizkaikoa baino. |
IC-016a | A04 | Hiztunak grabazioa zertarako den, eta ia ikertzaileak euskalkien "bataz bestekoa" aterako duen galdetzen du. Euskara eskualdez eskualde, herriz herri aldatzen da. Batzuetan pena hartzen dute ezin dutelako elkar ulertu herri hurbiletako euskaldunekin. Herrian euskaldun gutxi daude, hala ere, nahiz eta mintzatu ez, euskaraz ulertzeko gai den jende gehiago dago. Euskarari buruz zein herrirekin ikusten dute ezberdintasuna eta zeinekin berdintasuna adierazten du. | |
IC-012 | A06 | Frantziakoek Aezkoan bezala hitz egiten dute euskara. Bilbokoei gaizkiago ulertzen diete, baina Donostiakoei hobeki. | |
IC-012 | A07 | euskara: galera - euskara: euskararekiko joera | Eskola eta meza erdaraz ziren. Gerra etorri zelarik euskara aunitz galdu zen, euskal doinua somatzean irri egiten baitzieten erdaldunek. Konplexua zuten erdara ez zutelako menderatzen eta euskaraz hitz egiteari utzi zioten. Orain, berriz, seme-alabek zergatik ez dieten euskara erakutsi galdetzen diete, eta pena handia dute seme-alabek ez dakitelako euskaraz. Garraldako eskolan umeek ikasten duten euskara diferentea da. Eugeniaren adineko aunitzek ez dakite euskaraz. Astakeria iruditzen zaie euskara abandonatu izana, jakitea ez baita txarra. Zaraitzun diferente elekatzen dute, itsusia da. |
IC-006a | A05 | Xuketa ez da egiten herri hauetan, baina Luzaiden bai. Xuketa Luzaideko mutiko batekin ikasi zuen, gerran. Hiztunak etxerako eskutitzak idatzen zizkion luzaidarrari, ez baitzekien idazten. Adiskidetu ziren eta Luzaideko jaietan biltzen ziren. Luzaideko euskara aise ulertzen da. Gerran bizkaitarrak ezagutu zituen eta ezin zien ulertu. Zurekin elekatzen badute bai, ulertzen da, baina haien artean elekatzen badute ez da ulertzen. Gipuzkera errazago ulertzen da. Bizkaiera gaiztoa da. | |
IC-005a | A04 | Bizkaitarrekin euskaraz egitea makurra da, ezin dute haien euskara ulertu. Bizkaitarrek ere ez dute ulertzen haien mintzoa. Euskarak hori du, leku batetik bestera aldatzen da eta batzuetan ezin dute elkar ulertu. Erdara ez da hala, leku guztietan aise ulertzen da. Euskara ikasteko mintzatu behar da. Odolean eta bihotzean ez duenak ez du bereganatuko. | |
IC-017a | A02 | (Hiztun ezberdina, gizonezkoa). Bizkaitarren euskara zaila da. Aitonak eta horren bi osabak Bizkaian lan egiten zuten. | |
IC-014b | A01 | Gerra baino lehen Abaurrepeko etxe guztietan egiten zuten euskaraz, baina gazteek ez, agian ulertu bai. Ez zuten mintzatu nahi, ez zitzaien gustatzen. Neska batzuek ikasi zuten Luazaidera eta Frantziara joan zirelako zerbitzatzera. Hala ere, Abaurregainera zerbitzura joaten zirenek ez zuten ikasten, han maisuak eta apaizak ez zuten uzten euskaraz mintzatzen. Gerra baino lehen karabineroek modu txarrean eskatzen zieten espainolez mintzatzeko. Abaurrepean eta Garaioan ez da militarrik izan inoiz. Abaurrepean euskaldun bakarra dago, baina zaharrek ulertzen dute. Zaraitzun ere euskaldunak izan dira, beste euskara mota bat zuten. Jende asko etortzen zen Aribeko merkatura Zaraitzutik eta hemengoekin euskaraz mintzatzen ziren zaharrak, beren moduan, baina ongi ulertzen zuten elkar. Mezkiritzetik ere etortzen ziren. Mezkiritzeko euskarak antza handiagoa dauka Aezkoakoarekin Zaraitzukoarekin baino. Zaraitzun "beste denge bat dute". | |
N-049 | A02 | Ezkondutakoan Argentinara joan zen senarrak han anaia zuelako eta berak ere zerbait gehiago nahi zuelako. Ez da joan izanaz damutzen jende ezberdin asko ezagutu zuelako eta oso esperientzia polita izan zelako. Buenos Aireseko Euskal Zentroan euskaldun jendearekin biltzen ziren eta bakoitzak bere euskalki eta bere azentuarekin egiten zuen euskaraz, baina ongi ulertzen zioten elkarri. Hemendik Argentinara joandakoa oso jende langilea eta zuzena zen, aurrera egin nahi zuena. Argentinara joan zenean hemen une ekonomiko txarra zegen, eta han, ordea, ona. Baina gero gauzak alderantziz suertatu ziren, Argentinako egoera gero eta txarragoa zen eta hemengoak pixkanaka-pixkanaka hobera egin zuen. Peronen gobernuak jendeari lan egiten edo ikasten lagundu beharrean, dirua eta makinak banatu zituen horiek erabiltzen ez zekien jendearen artean, eta Buenos Airesera eraman zuen egoera txarra. Horrek, botoak nahi zituen gobernuarekiko menpekotasuna eragin zuen, eta herrialdearen porrot ekonomikoa ekarri zuen. | |
SM-012a | A01 | Euskara amarengandik eta amatxirengandik ikasi zuen. Aita Garaioakoa zen eta beti erdaraz mintzatzen zitzaien. Ez daki solasaldia euskaraz mantentzeko gai ote den. Zurginak dira. Agoitzen zenbait urtez bizi ziren eta gero Errora joan ziren. Txikia zelarik Abaurrepeko umeek euskaraz egiten zuten. Aezkoako euskara garbia da, Jaurrietan, berriz, ezberdina da, xuketan egiten dute. Orain ez da lehen bezala, han ere galdu da euskara. |