Gaiak

Gaiak

ikasketak [7 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
N-067 B04 langabezia Gaur egun oso zaila da lana aurkitzea. Unibertsitateko ikasle kopuru handia. Ikastea ia ez da lan ziurtagiria. Ikertzailearen ikasketak eta etorkizuna. Nizetaren ikasteko gogoak lan egitera behartu zuen ordaindu ahal izateko. Agurra eta eskerrak.
N-033 A01 familia Leirek bere buruaren eta bere familiaren aurkezpena egiten du. Bere ama Etxalekukoa da, Txurdanea etxekoa. Amona beste etxe aberats batekoa zen. Aitona Amaiurkoa da. Seminariotik atera eta idazkari ibili zen. Azkenean Etxalekun egon zen eta nonbait bizi behar eta Mainmilineara, amonaren etxean, egon zen pupilo. Etxeko alabarekin ezkondu eta Txurdanera joan ziren bizitzera. Bederatzi seme-alaba izan zituzten, bere ama hirugarrena zen. Etxalekun gaur egun aiton-amonak eta osaba bat besterik ez dute. Osaba da orain idazkaria. Valentzian bizi dena eta Errenterian bizi den beste bat ez beste guztiak Iruñean bizi dira. Herrian aitona idazkari eta amonak denda bat zuen, beraz ez dute azienda edo lurrik. Seme-alabek denek egin zituzten ikasketak. Noiz behinka denak elkartzen dira herrian baina amona zaharturik dagoenez, bakoitzak zerbait eramaten du. Leirek beste bi anaia ditu, bera da zaharrena eta filologia hispaniarra eta euskal filologia ikasi zituen. Fermintxok, anaiak, pedagogia egin zuen euskaraz. Baina gustatzen zaiona marraztea da. Eñautek, beste anaiak, forestal hasi baino ez zuen bukatu. Gerora hemendik hara ibili da.
N-065 A03 Herriko gehienak Iruñera joan ziren ikastera, baina berak ez zuen aukera hori izan.
I-053 A06 Hogei urte zituela Iruñera joan zen ikastera. Egunez etxe batean lan egiten zuen eta gauez eskolara joaten zen. UBI egiten ari zela ikastolan hasi zen lanean. Magisteritza egin zuen gero. Lanean ari zenez ezin zen klasera joan eta Bergarako eskolara joan zen klaseak ostiral eta larunbatetan ziren eta. Oso gustora egon zen han ikasten.
I-004 B05 magisteritza Akademia ordaintzeko lan egiten zuen. Gurasoek esaten zuten ez zutela dirurik bere ikasketak ordaintzeko. Bere ahizpa batek jada lana eta pisua zuen Iruñean eta harekin egon zen. Berehala hasi zen etxe batean lanean eta ahizpak bazkaria ematen zionez bere gastuentzat bazuen. Gau eskolan egin zituen ikasketak. Institutuko giroa ona zen. Denak ziren langileak eta irakasleekiko harremana gisakoen artekoa zen. Magisteritza eskolako giroa, berriz, desberdina zen. Lanik egiten ez zuen jendea zegoen eta hauek oso ponpoxo ibiltzen ziren. Konpetentzia handia zegoen.
I-004 B03 kontakizuna Baina ikastea ere gustatzen zitzaion. Bere ahizpak ikasten ari ziren eta berak ere nahi zuen, baina ez zioten uzten, amarekin gelditu behar zuela esaten zioten. Bere ahizpa batek josten behintzat ikasteko Irurtzunera bere etxera joateko esan zion eta gurasoei, behin Irurtzunera joanda, berdin zitzaien Iruñera joatea eta orduan utzi zioten ikastera joaten. Akademia batean hasi zen ikasten.
SD-009a A04 denetarik Ataunen joan zen eskolara. Maisua ere herrikoa zen eta hark ere ez zekien gauza handirik. Adinekoa zen eta ez zuen metodologia zehatzik, baina bihotz handikoa zen. Abertzalea zen. Euskaraz hitz egiten zien beti. Gerokoek, berriz, euskara hitz egitea debekatzen zieten. Gero seminariora joan zen Donostiara eta bertan hamabi urte eman zituen. Hasieran gogorra zen berak euskara besterik ez zekielako. Hogeita lau urte zituela aurrera jarraitzea erabaki zuen. Ikastea gustoko zuen eta Parisera joan zen. Filosofia eta soziologia ikasi eta Euskal Herriko arazo abertzalari buruzko tesia egin du. Geroztik Baionan bizi da. (20.40") Aita gurea euskaraz.