ogibideak: artzaina [40 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-008 | A01 | Amerika | Ameriketara artzai joan zeneko gora beherak. Kalifornia eta Idaho artean lanean egon eta azkenik Euskal Herrira itzuli zen. |
D-055 | A01 | bizimodua - ogibideak: ikazkina | Eguneroko bizitza: artzai bezala hasi zen baina baina horrek diru gutxi ematen zuenez, ikazkin bihurtu zen. Bateko eta beste ogibideko egunak. |
D-064 | B01 | Amerika | Uztailak 3,4,5.eko jaia. Uda guztia mendian pasatu eta gero, irailean bildotsekin jaisten ziren eta saldu egiten zituzten. Beste hilabete baterako ardiekin mendira igo ondoren, berriz jaisteko prestatzen ziren. |
I-028 | A03 | Amerika | Bera Ameriketara joan zela dio. Larrugin ibili zen. Artzain ere egon zen. Bizkaitar asko zeuden. Ongi ulertzen zuten elkar. |
I-028 | A06 | Amerika | Artzain bizitza Ameriketan gogorra zen, batez ere elurte handiak zeudenean. Ardi saldo handiak zituzten. Nagusiarentzat lan egiten zuten, amerikanoak izaten ziren. Bost, zortzi eta bi urte pasa zituen joan zen aldietan. Hogeita hemezortzi urterekin joan zen. Hasieran oso gogorra zen, hizkuntza ere ez baitzekiten. Aireportura heldu eta pasatu zituztenak. Kolore desberdinetako jendea ikustera ez zeuden ohituta. Peruarrak ere egoten ziren artzain. zakur basak otsoak baina okerragoak ziren ardientzat. Orreagaren osabak ere joan ziren eta Fresnon daude. |
I-029 | A10 | bizimodua | Bere gazte denboran ardi esnearekin gazta egin eta saldu egiten zuten. Zaldiz joaten ziren beste herrietara gazta saltzera. Mendian bizi zela etxoletan egoten zen bakarrik. |
I-029 | B01 | elikadura: gazta | (jarraipena) Artzainak. Txakurrei buruzko zenbait galdera: gaixotasunak. Txakurrak deitzeko modua: "toz, toz". Gatza botatzen zuten ardiek hobeki jateko. (04.20") Zimitza. Gatzagia. Gaztanbera. Gatzura. |
IR-011b | A01 | Amerika - ogibideak: kanpero | Aurkezpena. Galdera pertsonalak: noiz eta non jaio, familiari buruz, oraingo eta gaztetako lanak. Ameriketara mila bederatziehun eta hirurogeian joan zen. Bere anaia ere han zegoen. Gogorra izan zen, ez baitzekien ingelerarik. Nevadara joan zen lehenengo aldiz eta bi urte eta erdiz egon zen Kaliforniara joan baino lehen. Artzain lehenengo eta gero kanpero egon zen. Bi lekuetako egoera alderatzen du. Artzainen egun bat nolakoa zen bi mila ardi zainduz. Kanperoaren lana oso bestelakoa da: ogia egin behar dute, bazkaria prestatu eta arratsaldez afaria. Hemen baino gehiago kobratzen zen. Udan dendatan bizi ziren eta neguan karabanatan. Beste artzain eta kanperoak nafar, bizkaitar, giputz eta Iparraldekoak ziren eta beraien artean beti euskaraz hitz egiten zuten. Beraien artean solasean eta kartetan ibiltzen ziren. Ez ziren amerikarrekin elkartzen. Zortzi urte baino gehiago eman zituen han eta zalantzaz etorri zen. |
IR-016 | A04 | Amerika | Gazte asko joan izan da Ameriketara eta denek lortu zuten norbait izatea. Artzain joaten ziren hizkuntza jakin gabe eta mendian ibili zenak ez zuen ikasi ere. |
IR-018 | A03 | ogibideak: mandazain | Abeltzain eta mandazain ibili zen hogei urteak arte. Herriko abereen guarda gisa. Ikatza, trabesak eta barrika oholak mandoen bizkarretan ateratzen ziren errepidera eta bertatik karroetan eramaten zen. Ameskoakoak ziren txondorgileak normalean. |
IR-022b | B04 | Abaurrepean bi urtez egon zen artzain. Bi hilabetez joaten zen Abodira eta gero herriko mendian egoten zen herriko ardi guztiak zaintzen. Arrapatanarekin ibiltzen zen batzutan baina eskortarik, landa-aterik, ez zuen egin. Denbora batez goizero egiten zuten gazta. Nagusiak joaten ziren eta beraiek egiten zuten. Ez zitzaion lan gogorra iruditzen, ongi zaintzen zuten eta ongi jaten zuten. Baina beste artzain bat hartu zuten bi urte eta gero. Abodin bordan bi hilabetez egoten zen ardiei ilea moztera jaisten zen egunetan izan ezik. | |
SC-002b | A03 | Amerika | Ameriketan lehenengo ezagutu zituen herriak. Kalifornia asko aldatu da: bazkalekuak desagertu dira, bizimodua eta lan egiteko modua aldatu da, jendea lehen bizitzeko aski izanik konformatzen zen. Garai hartako euskaldunak ez ziren herrietara jaisten, mendietan gelditzen ziren. Artzain batek hilabetean 85 peso irabazten zuten, depresio garaian 40etara jaitsi ziren. Nahiz eta nagusiek gehiago ordaindu nahi izan, bankuek ez zieten ematen. |
I-056 | A11 | Amerika | Ameriketan egon zen artzain zazpi urtez. Jabea amerikarra zen baina andrea bizkaitarra. Oso jende ona zen. Maiordomoa iparraldekoa zen. Beste bi behirekin ibiltzen ziren zaldien gainean. |
I-056 | B03 | Amerika | Ez litzateke berriz Ameriketara joango. Dirua irabaztera joaten ziren baina ordaintzen zietena merezita zuten. Hango jendeak ez du ardirik zaindu nahi, behi edo zaldi taldeak nahiago dituzte. Bost egunetan behin ikusten zuten kanperoa eta hori zen ikusten zuten pertsona bakarra, erabat bakarrik egoten ziren. Neguan hotz handia eta udan bero handia egiten zuen. Ekaitzak izugarriak ziren. |
SM-009 | A04 | Amerika | Ameriketan artzaiaren bizitza: artaldeen kopuruak, bildotsak, koioteak. |
SM-009 | A06 | Amerika | Ameriketan artzain zeudela gurdietan egoten ziren. |
SM-009 | A09 | Amerika - elikadura: ogia | Ameriketan artzain zegoenean ogia nola egiten zuten. Azpilaren neurriko zulo bat egiten zuten lurrean. Han txingarra bota eta gero ordu batez uzten zuten ogien azpila barruan. |
SM-010a | A06 | ogibideak: ahuntzaina | Etxe gehienetan baziren ardiak. Hiru etxe ez besteetako ardiak, gutxi baitziren, artzain batek zaintzen zituen denak batera. Artzainari jatez etxeetan ematen zioten. Ahuntzak ahuntzainak ateratzen zituen. Dirua eta jatekoa ematen zitzaion etxe bakoitzeko ahuntz kopuruaren arabera. |
I-092 | A02 | elikadura: gazta | Artzain zebilela batzuetan txabolan egiten zuten lo, baina ez beti. Gazta ere han egiten zuten. |
SC-002c | A04 | Amerika | Bere artzain bizitza Ameriketan. |
II-141b | A01 | abeltzantza: ardiak | Sarrera eta aurkezpena: badira oraindik uda osoa mendian iragaten duten artzainak. (2.30") Mendian sortu eta bizi da. Ahabiak edo ilarre beltzak. Ardi gutxi ditu orain. Hamaika urtetan hasi zen mutil. Otsaila arte egoten zen mendian. Elurrik bazegoen, borda barruan egoten ziren ardiak eta bestela kanpoan. Ardiak eta ahariak. Ibañetako artalde handiak. |
II-034a | A02 | Gerra | Alemanian preso egon zenean urte eta erdiz artzain egon zen. Bazekiten artzaina zela eta horregatik aukeratu zuten. Behi eta ardiak barruan egoten ziren eta apirilean ateratzen ziren. |
II-051a | A01 | ogibideak: artzantza | Aurkezpena. Berrogeita hamasei urte daramatza artzain bordan. Hasieran gehiago ziren eta bakoitzak bere postua zuen. Artzain nagusia, gazta egilea zen; artzain mutila, neskatua, sukaldaria zen; antsozaina. Goian hamazazpi egunez egoten ziren eta horren arabera txandakatzen ziren postuak. "Lukenak". (07:45") Gaztak mandoetan jaisten zituzten. Magdalena arte egiten ziren gaztak. |
II-051a | A04 | jolasa: urdanka | Artzainek ere bazituzten jokoak: pilota, "urdanka". Kantuketan ere aritzen ziren. Bertsolariak ere baziren artzainen artean. |
X-015b | A01 | Amerika | Hemeretzi urte zituela Ameriketara joan zen artzain Gartzaindar batekin eta Arizkundarra zen beste batekin hiru urte eta erdiko kontratuarekin. Bilbon trena hartu zuten Madrilera joateko. Handik hegazkinez New Yorkera joan ziren eta bertatik Los Angelesera. Emakume euskaldun bat joan zen bere bila eta hurrengo egunetik aurrera bakarrik hasi zen lanean. Neguan gehiago elkartzen ziren artzainak, baina udan, astean behin kanperoa besterik ez zuen ikusten. Hasiera gogorra izan zen, bakardadea oso handia zen. Gero gauez ardiak bakarrik utzita beste artzain batzuekin elkartzen zen. Dena egiten ikasi behar izan zuen: garbitu, bazkaria, josi... Kontratua bukatu zitzaion eta etxera bueltatu zen. Etxeko lanetan aritu zen baina aziendarekin ez zuen zorterik izan eta berriro ere Ameriketara joan zen. Kontratu berdintsuarekin baina leku ezberdinera. Oraingoan ezagutzen zuen lana. Beti maite izan ditu ardiak. Kontratua bukatuta paperak egin zizkion nagusiak egoiliar bezala gelditu zelarik. Orduan berriro ere etxera bueltatu zen. Bi urtez etxean egon eta gero, hirugarren aldiz joan zen eta han gelditu zen. Orain lagun gehiago ditu han eta hemen aspertu egiten da. |
X-015b | A03 | Amerika | Ameriketan ardiekin aritzen da baina ez da artzain egoten. Goiz-goizean jaiki eta ardiak bazkatzen ditu. Bederatzietarako lana bukatu du. Ondo gosaldu eta ordubiak arte libre daude. Eguerdian ardiei berriro ere jaten eman eta bostetarako berriro ere libre daude. |
SC-007a | A02 | gaixotasuna - Amerika | Juan Kruz aurreko urtean Euskal Herrian egon zen. Aldaturik aurkitu zuen eta euskara leku askotan galdurik zegoela ikusi ere. 1925ean joan zen Kaliforniara. Ordurako hiru anaia zituen Californian eta asko ziren etxean. Bestalde, bazegoen ohitura Espainiako zerbitzu militarra ekiditzeko. Bi arrazoi hauek zirela eta joan zen Kaliforniara. Lehenengo New Yorkera joan zen eta handik Kaliforniara. Bi anaiak ez zeuden urruti eta bere lehengusuak eraman zuen haiengana. Oso gogorrak izan ziren lehenengo urteak hizkuntza hura ere ez baitzekien. 1950eko abenduan izan zuen lehenengo osasun arazoa. Bihotzekoak jo zuen. Denbora luze eman zuen erabat sendatu arte. 1952an berriro erosi zituen ardiak eta lau urtez jarraitu zuen, baina lan bortitza egitean min sentitzen zuen. Hala ere, medikuak ardiak ez saltzeko esan zion, baina norbait hartzeko lan bortitzak egiteko. Gero artile-erosle bezala aritu zen lanean. |
SC-007a | A04 | Amerika - animaliak: koiotea | 1930ean hasi zen lanean ardiekin. Urte txarrak izan ziren haiek, txarrena 1934 izan zen. Beste leku batera joan ziren, zortziehun kilometro egin zituzten oinez eta trenez. Gobernuak ardi-kopuruaren portzentaje bat kenduarazi zien, gehiegi zeuden eta. Bidaia hartako lurrak basamortu eta mendiak ziren. Ardiekin joan ziren eta Gobernuaren baimena behar zen zenbait lekutatik pasatzeko. Zeramaten karga neurrian hartu izateagatik lortu zuten bere helburua, beste batzuek atzera jo behar izan zuten, zutena galduz. Nevadako mendiak zeharkatuz Fresno aldera joan ziren eta mahastiak errentatzen zituzten ardiak bazkatzeko. Urte txar asko ezagutu zituzten. Lur lehorrenak aziendarentzat ziren, eta euririk egiten ez bazuen, ez zegoen bazkarik. Azken urteetan kamioiekin eraman izan dute ura ardiak zeuden lekura. Artzainak etsai asko ditu Ameriketan. Lehen kontrolatu egiten zituzten koioteak, pozoia eta tranpak jarri ahal zitzaizkien. Baina orain ez dute uzten eta kopurua handituz doa. Idahora joan zen lagun batek ardiak kendu behar izan zituen ezin baitzuen koioteen aurka ezer egin. Bildotsak jaten dituzte batez ere. Badaude koioteen aldeko elkarte anitz, ardiak ez direla inoiz bukatuko esaten baitute, baina koioteak ordea bai. Behin gertatutakoa. Edonon egoten dira koioteak eta hirietara ere joaten dira. Los Angeleseko kaleetan ikusi izan dira. Askok mereziko lukete, bildots ezean koiote-haragia jan. |
SC-011b | A01 | Amerika | 1957an joan zen artzain. Hasieran gogorra egin zitzaion, batez ere igandeetako festarik eza. Hiru mila bostehun ardirekin hasi zen. Hiru urte eta erdiz egon zen artzain bi nagusi ezberdinekin. Bere kontratua 1956an hasi zen. Hiru urtez egon behar zuen han derrigorrez. Euskaldunak askotan biltzen ziren. Hemezortzi edo hogei mila ardi inguru zeuden zelai haietan eta artzain denak euskaldunak ziren. Bigarren nagusiak gehiago ordaintzen zion. Soldatatik kentzen zizkieten tasak. |
IR-019 | A01 | Amerika | Hamahiru urtez artzain ibili zen Estatu Batuetan, Coloradon. Lehenbiziko bi urteetan gogorra izan zen, gero ohitu egin zen. Bi mila ardirekin zebilen. Hango lurretako zabalera handia. Nagusiek ongi tratatu zuten. Sorterrira itzulitakoan bizitza ona izan du, konpromisorik gabe. |
IC-003c | A01 | Orain hobe litzateke sanferminetan Iruñean egotea neskatoekin. Artzain-lana. Bost urte zituenetik artzain ibili da. Orain inork ere ez du artzain joan nahi eta dauden guztiak zaharrak dira. Larogei urte ditu. | |
IC-014a | A10 | (Gizona mintzo da) Neguan lau hilabete ematen zituen Frantzian ardiekin, eta uda bortuetako etxoletan. Orain ez da Frantziara joaten, arazoak daudelako frantziarrekin. | |
IC-014a | A12 | Artzaintza gogorra da bortxaz baldin bazoaz, gogo pixka batekin joanez gero ongi pasatzen da. Aberastu eta abrastu aldaerak. Erronkari eta Zaraitzuko artzaiak Bardeetara joaten dira negua pasatzera, Aezkoatik, ordea, Frantziara. Aezkoako ardiak latxak dira, Erronkari eta Zaraitzukoak txurrak. Sekula ez dituzte nahasi ardi-esnea eta behi-esnea. | |
I-052 | A01 | Etxean jende asko zen eta ez zegoen fabrikarik, horregatik kanpora atera behar izan zuen. Lehenbizi Iratira joan zen eta gero Frantziara, mendian lan egitera, diru gehiago irabazten zelako. Handik Alemaniara pasatu zen fabrika batean lan egitera. Gero Frantzian ezagutu zuen lagun baten aholkuari jarraiki Ameriketara, Kaliforniara joan zen artzain. Hango bizimodua oso gogorra zen, bakarrik zegoen denbora luzez, eta lanarekin asperturik, Los Angeleseko hiltegi batean lan egin zuen han zituen bi anaiekin. Hona itzulitakoan hemengo artzain-lana gustatzen zaio mendiak txikiak direlako eta joan-etorriak motzak. | |
A01 | Etxean jende asko zen eta fabrikarik ez zegoen, horregatik kanpora atera behar izan zuen. Lehenbizi Iratira joan zen eta gero Frantziara, mendian lan egitera, diru gehiago irabazten zelako. Handik Alemaniara pasatu zen fabrika batean lan egitera. Gero Frantzian ezagutu zuen lagun baten aholkuari jarraiki Ameriketara, Kaliforniara joan zen artzain. Hango bizimodua oso gogorra zen, bakarrik zegoen denbora luzez, eta lanarekin asperturik, Los Angeleseko hiltegi batean lan egin zuen han zituen bi anaiekin. Hona itzulitakoan hemengo artzain-lana gustatzen zaio mendiak txikiak direlako eta joan-etorriak motzak. | ||
I-027 | A02 | Cándido artzaina zen eta oso zakur ona zuen. Zer egiten zuen zakurrak eta nola erakutsi zion Candidok. | |
II-164a | A01 | Bortuetako bizia. Artilea. Artile beltzarekin haria egiten zuten bortuetako artzainek, eta hariarekin galtza motzak. Eskuz harrotzen zuten ilea. Trabela izeneko zur bati ilea inguratuz haria egiten zuen. Zolurik gabeko galtza motzak egiten zituzten. Bera baino lehen etxola hartan zegoen artzainak irakatsi zion. | |
II-164a | A03 | Maiatzatik abendura bitarte egoten zen bortuan. Urteko egunik politenak han ematen zituen, baina ez da arrenkuratzen bortuan maite baitu. Zenbait udatan 300 behi zaindu ditu bortuetan. Behiak ez ziren bereak. Bortuan beti oinez, edo astoz ibiltzen zen. Orain ez dago egunero bortuetan. Orain konprenitu du ardiek ez dutela behar artzaina egun osoa haiekin pasatzerik. Batzuetan, gutxitan, beste artzain batzuekin elkartzen zen afaltzera eta jostatzera. Musean gutxitan aritzen ziren. Bera ez da aritu, baina artzainak pilota izeneko lekuetan biltzen ziren pilotan aritzeko, bata besteari pilota botatuz. | |
II-005a | A02 | bizitza - lana: emakumeen lana | Non bizi, non sortu, adina, familia. Senarra hila du, berrogeita bi urtetan hil zen. Bizi guztia laborantxan eta artzaintzan. Senarrarekin hasi zen artzaintzan. |
II-005a | A04 | elikadura: gazta | Artzaintza. Mandoaren gainean joaten ziren mendira gaueko, ardiak jeizten zituzten eta gaua mendian pasatzen zuten. Goizik esnea mandoan kargaturik itzultzen ziren. Eguna etxean pasatzen zuten. Haurrak handituak zirelarik mendira ere joaten ziren, ttipiak zirelarik etxean egoten zen beraiekin. Esnea gasnatzen du. Hamabost urtetan hasi zen gasna egiten, amarekin ikasi zuen. Beti berdin egin izan du. Garbitasuna behar da gasna egiteko, jeiztean ere garbitasuna behar da. Esnea ez da sobera berotu behar. Gero gasna tinkatu behar da, jeitzi eta berehala gatzatu behar da. gero idortzen uzten du baina ez du gorritzeko erretzen. Freskoa behar du egon ongi idortzeko, eguzkirik ez du ikusi behar. |