Gaiak

Gaiak

ogibideak: neskame [5 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-011a A09 Hogei urtetan joan zen Donostiara lanera, familia baten zerbitzuan hiru urtez egon zelarik. Gero, bi urtez Iruñean egon zen beste famili baten etxean. Garai hartan oso gutxi kobratzen zen baina bertan jan eta bizitzen zen. Hamabi orduz egiten zuen lan eta igande arratsaldea zuen libre bakarrik.
SR-009 A03 Eskola hamalau urtetan utzi zuen. Tolosako osabaren etxera joan zen neskame. Hiru urtetan egon zen han txanpon bat ere ikusi gabe. Astean zehar, etxe guztia garbitu eta arratsaldez haurrak kalera ateratzen zituen. Larunbatetan zera eman eta zepiloarekin garbitu behar zuen etxea. Izeba bordatzailea zen eta osaba Kuban egona zen kaian deskargatzen. Larunbatetan urrean ordaintzen zioten. Jadanik erretiraturik zegoen. Berandu ezkondu ziren. Hiru urteen ondoren, herrira itzuli zen eta han soroan aritu zen lanean.
I-007 B2 Herritik Iruñera joaten ziren zerbitzatzera.
I-014 A04 eskola - gaixotasuna Bere ama Arraraskoa zen, Mara etxekoa. Familiako zenbait. Hamabi urte izan arte bizi izan zen Beuntzan, orduan Iruñera joan zen zerbitzatzera. Iruñean zegoela, igandeetan monja batzuengana joaten ziren ikastera; hori izan zen bere eskola guztia. Iruñean zerbitzuan zegoela hankako arazoekin hasi zen, lurra zepiluz garbitzearen ondorio. Ospitalean igeltsatuta denbora luzez egon zen. Sendatu zenean, herrira joan zen. Gero Almandozen egon zen zerbitzatzen.
N-042 A05 Neskame zegoela denetarik egiten zuen: oheak egin, garbitu, lurrari argizaria eman... Nagusi euskaldun eta erdaldunak izan zituen. Nagusi erdaldunaren etxeko egoera. Jaiegun libre bakarra igande arratsaldea zen.