Gaiak

Gaiak

erlijioa: Garizuma [7 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-003 A09 musika - erlijioa: Bezperak Lesakako musika banda. Bezperatan eta Garizuman musika egoten zen baina pekatua zen plazara joatea.
IR-003 A06 erlijioa: Aste Santua Aste Santuan bizpahiru apaiz etortzen ziren eta konfesioak egiten ziren. Santuak tapatzen ziren aste bat lehenago. Garizumako ostiral guztietan kalbario edo Vía crucisa egiten zuten. Mantilak janzten zituzten emaztekiek eta beraiek, gazteagoak, beloak jartzen zituzten. "Hijas de Maria" izan ziren denbora batez. Bijilia egiten zuten eta arrautza, bakailao eta sardinak jaten zituzten. Prozesioan loreak eramaten zituzten eta bidean botatzen zituzten. Aste Santua bukatzean, gauerdian meza egiten zen. Larunbata Santuan ura bedeinkatu eta elizako atarian sua egiten da eta hautsa etxera eramaten da.
IR-007 B09 erlijioa: Aste Santua Aste Santua gaur egun oso desberdina da, denbora batez errezatu besterik ez da egiten. Lehen belauniko kalbarioa egiten zuten pasabide zokotik hasita aldare ondoraino. Garizumako ostiral guztietan vía crucisa ere egin behar zuten. Aste Santuan gauero arrosariora joaten ziren. Ostegun Santuan goizean jendeak lan egiten zuen, eguerdian meza, ezkilak isiltzen ziren eta bazkaldu ondoren funtziora joaten ziren zutargiekin. Ostiral Santuan ere meza eta funtzioa zeuden. Larunbata gauean meza egoten zen. Gaur egun ez dago ohitura eta horrelako sinesmenik.
II-095b A01 argizariak Aurkezpena: Garizumako eta Inauterietako ohiturak. Kandelak erosi, elizan bedeinkatu eta etxeko denei sorbaldan txorta batzuk ematen zitzaizkien Aitarena egiten. Kandelarekin elizara joaten zen eta txorta batzuk botaz bedeinkatzen zen. Berdin egiten zen oilategi, untxitegi eta denarekin. Gauza txarrik gerta ez zedin egiten zen. Gero kandela txikitu eta erre egiten zen. Etxean norbait hiltzen zenean, aste osoan zehar kandela bedeinkatuarekin joaten zen elizara. Meza osoan zehar edukitzen zen piztuta.
II-095b A04 Hausterre-egunean Garizuma hasten da. Gorputzaz gain, arimaz ere garbi izan behar da. Lehen mehe egiten zuten, ostiraletan ezin zen haragirik jan. Legatza eta amuarrainak jaten zituzten. Asteko beste egunetan ez zen gauza berezirik egin behar, otoitz gehiago egitea besterik ez.
II-132b A01 inauteriak Aurkezpena: Gerra aurreko Inauteriak. Mutil gazteentzat asko gozatzeko momentua. (02:30") Mozorratu egiten ziren eta akordeoi batekin asto baten gainean jarrita etxez-etxe joaten ziren puxkak biltzen gero afaria egin ahal izateko. Bere adineko neskak beraiek ezagutzen saiatzen ziren eta irri egiten zieten. Astoarekin sartzen zen etxeetan. (06:25") Mutilak ziren jaia egiten zutenak, neska gazteek ez zuten parte hartzen. Neskak sukaldean kauserak egiten zituzten. Errezeta. (09:30") Orduan jaunartzea egin eta gazte asko joaten ziren neskame edo morroi lanera. Etxean gelditzen zirenak ere, oraingoa ez bezalako modu ezberdinean dibertitzen ziren: mezak, bezperak, serorenean josten... Mutilak pilotan aritzen ziren eta zazpietan etxean egon behar zuten. inauteriak asteartean bukatzen ziren. Hausterre-egunean baraua hasten zen garizuma osorako.
II-009b B11 inauteriak Inauteriak asteartean finitzen ziren, eta asteazkenean barur eta mehe hasten zen. Garizuma guztian barur zen eta astean bietan mehe: asteazkenetan eta ostiraletan. Barur: askaria arina zen, bol bat esne ogi pixka batekin. Mehe: ez zen haragirik jan behar. Penitentzia gisa egiten zen.