elikadura: jakiak kontserbatzeko [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
IR-024c | A01 | Aurkezpena, bere izena eta etxearena. Duela bost edo sei urte jarri zuten hozkailua etxean. Artean ez zuen hozkailurik ikusi. Hozkailurik ez zutenean, sare batekin eginiko moskeretan gordetzen zituzten jakiak. Sareak finak ziren euliak ez pasatzeko. Moskera leihodun gela batean jartzen zen, eguzkiak jotzen ez duen alderdian. Zernahi gorde zitekeen. Haragia bizpahiru egunez mantentzen zen. Ahuntzen izterrak lehortzen zituzten kontserbatzeko. Urdaiazpikoa, artekak eta besoak gatzetan jartzen zituzten. Babak zakuetan gordetzen ziren. Solomoak eta txistorra kontserbatzeko eltzetan sartzen zituzten gantzarekin eta olioarekin, horrela denbora puska batez kontserbatzen ziren. Tripota, gibela eta birika berehala jaten zituzten. Garia eultzitu ondoren zakuetan gordetzen zuten, edo garirako bakarrik ziren biltegi batzuetan sartzen zuten. Urdaia eta txistorrak zintzilikaturik lehortzen zituzten sukaldean. Lehortuta zeudelarik gantzean eta olioan sartzen zituzten. Bi txerri hiltzen zituzten urtean. Oilaskoa jaietan edo eguberrietan bakarrik jaten zuten. Goizean txingarra, eguerdian patatak azarekin, arratsean tortilla patatekin, hori zen jana egun gehienetan. Goserik ez dute pasatu, hala ere gaur egun gauza diferente gehiago dago jateko. Igokundean ziren herriko jaiak. |