Gaiak

Gaiak

eskola [59 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-001 A02 kontakizuna Behin eskolan maisuak atera behar izan zuen eta haurrek erlojuaren ordua aldatu zuten.
D-007 A01 kontakizuna - abestia - euskara/gaztelania Eskolako oroipenak. Abesti zati bat maistra eta alabari buruz (00:00:39"). Adina eta sexuaren araberako antolamendua. Hizkuntzarekiko (euskara -gaztelania) zailtasunak. Remigio Múgica gotzainarekin kredoaren kontakizuna
D-007 A06 kontakizuna Gau eskola eta eguberri aurreko eskolako gertaera.
D-044 A04 Bazeuden bi eskola: bat neskentzat eta beste bat mutilentzat. Duela zenbait urte berri bat egin zuten eta orain denak doaz bertara.
D-064 A02 erlijioa: dotrina Eskolako tratu txarrak eta oroitzapen txarrak. Dotrinaren garrantzia.
D-068 A05 jolasa: pilota - jolasa: soka saltua Sei senide ziren eta bi mutilek ihes egiten zuten eskolara ez joateko. Eskolan irakasle bat zegoen haur askotarako, beraz ez zieten kasu gehiegirik egiten. Mutilak eta neskak beti bereiz ibiltzen ziren, batzuk pilotarekin besteak soka saltuan.
D-079 A02 Herrian bertan eskolarik ez eta lau herritakoak Eltsora joaten ziren ikastera.
D-080 A02 Eskolara ahal zutenean joaten ziren. Herriko haur asko joaten ziren adin guztietakoak. Hasieran oso ongi pasatzen zuten maisua lo egoten baitzen eta beraiek txerri hiltzera jolasten.
I-001 A11 Arraratsen zegoen eskola eta hara joan behar zuten Igoakoek. Beraz denak elkarrekin ibiltzen ziren eta ongi konpontzen ziren.
I-001 A12 kontakizuna Eskolan bera eta bere lagunei egiten zizkieten bihurrikeriak.
I-001 A13 Maistra Iruñekoa zen, erdalduna eta ez zien euskaraz egiten uzten. Eraztunen sistema.
I-018 B07 Eltzaburura oinez joaten ziren eskolara. Motxilan janaria hartu eta hara joaten ziren goizez eta arratsaldez eskolara. Geroago egin zuten eskola Auzan. Zenbait herritatik joaten ziren bertara oinez.
IR-005 A11 Herrietan geroz eta jende gutxiago dago. Bera gazte zenean ume asko ziren. Eskolara denak elkarrekin joaten ziren, neskak eta mutilak. Eskolara bakarrik bi orduz joaten zen ilunabarrean eta askok egiten zuten berdin, egunean zehar etxean asko baitzegoen egiteko.
IR-005 B01 bizimodua - abeltzantza: behi saldoak Aurkezpena: aurtengo omenaldietako pertsonaiei elkarrizketa: Brigida hasten da. Haurra zeneko denboretan jende kopuru bikoitza zegoen herrian. Behi saldoak egiten ziren, bi saldotan zeuden elkartuta herriko behi guztiak eta umeek zaintzen zituzten. Bazen unaimaizter bat eta besteak hamar bat urterekin berarekin joaten ziren laguntzeko. Eskolara denbora gutxiz joaten ziren, hamabi urteak arte bakarrik. Beraiek lau anai-arreba ziren.
IR-005 B15 euskara - eliza Eskolan, irakasleak erdaraz hitz egiten zuen, nahiz eta beraien artean euskaraz egin. Elizan dena erdaraz egiten zen. Regina irratian kantatzen eta solasean aritzen dela kontatzen dio baina berak nahiago du isiltasuna irratia baino.
IR-010 A01 Sarrera eta aurkezpena. Hiru bilobek bere lanaren aurkezpena eta bere aitona aurkezten dute irratian. (05.44") Galdera pertsonalak: izena, familia, gurasoen lanari buruz. Eskola: ez zen orain bezala. Zaharrenak hamabi urte zituen eskolan. Idazten, irakurtzen, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten ikasi zuten. Bera bederatzi urteak arte egon zen.
IR-011a A01 euskara - oinetakoak: kloskak Galdera pertsonalak: noiz eta non jaio, zenbat familian, gurasoak nongoak ziren. Euskaraz hitz egiten zuen etxean gurasoekin eta baita semeekin ere bai. Hamalau urteak bitartean joan zen eskolara. Oinez joan behar zuen bi kilometro baino gehiago. Kloskekin ibiltzen ziren: zola zura eta gaina larrua zuten, arras pisuduna. Gero bota atera zen. Eskolan hogeita hamar baino gehiago zeuden.
IR-015 A01 gaztaroa Aurkezpena. Galdera pertsonalak: etxearen izena, adina. Aita, bera neska txikia zela, hil zen. Bera txikia zenean mandatuak egitera bidaltzen zuten bera. Bailarako herri guztiak ezagutzen zituen. Besteak lanera joaten ziren eta bera mandatuetara joaten zen. Eskolara hamabi urteak arte joaten ziren, baina bera mandatuak egitera joaten zen. Ariatik Nabalara joan zen lanera, hango bi haurrak zaindu eta etxeko lanetan laguntzen zuen.
IR-016 A12 musika - erlijioa: arrosarioa Arratsean lana utzi eta gero arrosario errezatzen zuten. Gazteei ematen zieten eskola arratsaldean. Eta herrian lauzpabost akordeoi baziren eta egunero eskolatik aterata bi orduz dantzatzen zuten. Lanean hogei ordu ematen zituen soldatarik gabe. Dena eskuz egin behar zuten.
IR-018 B03 kontakizuna Lehenengo egunean eskolan alfabetoa irakasten hasi zen maisua. Berak jadanik etxean ikasia zuen anaiekin. Eta "S" letrara ailegatu ziren, baina maisuak zazeiatzen zuen. Eta errepikatzeko eskatu zionean honek bere nahia betetzeko, berak bezala esan zuen hirutan, eta maisua haserretu egin zen eta bera negarrez hasi. Anaia joan eta belarrira ongi nola esaten zen esan zion. Bost edo sei urte zituen.
N-052 A04 ogibideak - Amerika Haurrak zortzi urterekin hasten ziren eskola hamalau urte arte. Eta gero lanera, dirurik ez baitzegoen: mendian, mutil, eta asko Ameriketara joaten ziren artzain.
N-067 A01 euskara Aurkezpena. Nizetak, eskolan hasi zenean, euskaraz bakarrik zekien eta eskolan frantsesez egin behar zuten. Andereñoak gaztigatu egiten zituen: lehenengo euskaraz egiten zuenari ziri txiki bat ematen zion irakasleak. Horrek beste bat euskaraz mintzatzen ikusten bazuen hari emango zion eta egunaren bukaeran ziria zuena, ordu erdi batez gelditzen zen han. Arnegin egon zen eskolan frantsesa ikasi arte, gero Donibane Garazira joan zen eskola handira. Bertan gaztelania edo ingelera ikasi behar zuten gainera. Gaztelania aukeratu zuten beraiek, mugan beti entzuten baitzuten. Berak batxilergoa jarraitu nahi zuen, baina gurasoek ez zioten utzi. Amak esaten zuen neska bat galtzen zela ez bazuen josten eta etxeko lanetan aritzen. Berak askatasuna nahi eta faltan zuen.
N-072 A03 Eltsora joaten ziren eskolara lau herritatik: Zenotz, Gerendiain, Urritzola eta Eltso. Beraz denek ezagutzen zuten elkar. Eskola garaian ezagututako jendeaz aritzen dira.
N-072 A05 Eskolan jarraitzeko balio bazuten ere ez zegoen dirurik. Bazkaltzera etxera joaten ziren. Katezismoa euskaraz ikasi zuten apaizarekin, baina eskolako irakaslea errepublikarra zen eta gurutze guztiak kendu egin zituen.
N-043 A4 Hamaiketan ateratzen ziren jostaldira eta denak korrika joaten ziren eskolatik frontoira. Ordu erdi eta gero klasera itzuli baino lehen elizara joan behar zuten errezatzera. Ordu batetan ezkilak entzun eta bazkaltzera joaten ziren, gero hiruretan berriz bueltatu eta bostak edo seiak arte eskolan egoteko. Berak hamalau urte zituela Jauntsaratsen jarri zuten eskola. Bera orduan Iruñera joan zen ikastera. Bi urtez egon zen BUP ikasten eta gero utzi zuen.
N-043 A1 Eskolan egon zen hamalau urte izan arte. Maistra bakarra zegoen eta erdalduna zen. Baina beraiek eskolatik kanpo euskaraz egiten zuten dena. Orain berriz alderantziz da, euskaraz ikasten dute eta kanpoan erdaraz hitz egiten. Eskolan Igoako umeak bakarrik egoten ziren, denak nahastuta mutil eta neskak. Herriko erdaldun bakarra maistra zen, medikua eta apaiza ere euskaldunak baitziren. Baina emakume ona zen eta ongi moldatzen zen herriko jendearekin.
I-007 B14 kontakizuna - eraztuna Euskaraz egiten bazuten eraztuna jartzen zieten. Bizilagunek batzar bat egin zuten eta bertan erabaki zen eraztunarena. Baina beraiek euskara besterik ez zekiten eta batak besteari pasatzen zioten. Maistrak bera ez zuen inoiz jo euskaraz egiteagatik. Baina behin mutil bati makila batzuk ekartzeko esan zion. Berarekin hautsi zuen lehenengo makila. Mutil hura fraide joan zen gero.
I-007 B11 eraztuna Eskolan euskaraz hitz egiten zutenean eraztuna ematen zien maistrak. Eskola Igoan zegoen eta Igoa eta Arraraskoak joaten ziren hara.
EE-005a A2 Eskolara gutxi joaten ziren, berari ez zitzaion gustatzen. Caparrosoko maisua zuten. Oso zaila zen berarekin ulertzen. Ez zekiten erdararik. Behin gaztigatu zuen eta ez zen eskolara gehiago joan. Agurra.
EE-003b B1 Berueten jaio zen, baserriko lan gogorrak egin ditu. Hiru seme izan ditu eta alarguna da. Senarra Tolosakoa zen eta bera orain Iruñean bizi da. Eskola berera joaten ziren neska eta mutilak, berrogeita bost bat ume. Ez zieten euskaraz egiten uzten. Euskaraz hitz egiten zutenean bola bat ematen zieten. Zerbait ikasi behar izan zuten, baina oso erdara gutxi zekiten. Batak besteari pasatzen zioten. Hartu nahi ez bazuten jo egiten zituen maisuak. Han geldiarazi egiten zituen eta etxean gainera jan gabe errazago ikasiko zutela esaten zieten.
I-036 A03 Herrian ez da inoiz eskolarik egon. Bera Olaguera joan zen. Egozkuen ere badago eskola, Leazkue baino handiagoa da.
I-014 A04 gaixotasuna - ogibideak: neskame Bere ama Arraraskoa zen, Mara etxekoa. Familiako zenbait. Hamabi urte izan arte bizi izan zen Beuntzan, orduan Iruñera joan zen zerbitzatzera. Iruñean zegoela, igandeetan monja batzuengana joaten ziren ikastera; hori izan zen bere eskola guztia. Iruñean zerbitzuan zegoela hankako arazoekin hasi zen, lurra zepiluz garbitzearen ondorio. Ospitalean igeltsatuta denbora luzez egon zen. Sendatu zenean, herrira joan zen. Gero Almandozen egon zen zerbitzatzen.
I-026 A06 Haurrak zirenean sei bat urtez egon ziren eskolan. Gero emakumeetako baten aitak irakasten zien zerbait gauez. Beranduago haurrak Oskotzera joan ziren. Batzuek gehiago ikasi zuten, Eritze eta Zigandara joaten ziren gauez, han maisuak zeuden eta. Herriko gizon erren batek ere irakasten zuen. Ez zioten garrantzirik ematen ikasteari. Baten amaren kasua: asko gustatzen zitzaion irakurtzea eta ikastea baina, bost urte zituela, Iruñean ari zen haurrak zaintzen Ezpeleta erlojularien etxean. Handik Añezkarrera zerbitzari eta handik aterata ezkondu egin zen.
I-060a A12 euskara Sei urte zituela hasi zen eskolan, Iruñean. Lehenengo eguneko gertaera. Apaiza euskalduna zen, Gaskuekoa, eta bere etxean beti euskaraz egiten zuten. Herrian ere gehienek euskaraz egiten zuten. Eskolara joan zirenean erdara hartu zuten.
I-024 A10 euskara - ikastola (Birika, txistorra eta tripotak. Bofada.) Ikastolan euskara desberdina erabiltzen dute eta gurasoek ez zieten umeei ulertzen. Ikastolako kontuak.
I-004 B02 Herrian bertan joan zen eskolara eta bost urtetan hasi zen. Ordura arte ez zekien batere erdararik. Maistrak normalean onak ziren, bat izan ezik. Denak erdaldunak ziren. Astean zehar bertan gelditzen ziren bizitzen eta Erriberakoak zirenak oporrak arte. Gogorra izan behar zuen haientzat. Hamalau urteak arte egon zen eskolan eta gero etxean lanean aritu zen. Gehiago gustatzen zitzaion behiak jezten, beheak garbitzen, belarra biltzen eta horrelakoetan aritzea eskola baino.
I-023a A02 Eskolara Ihabenera joaten ziren herrikoak. Bera ezkondu eta gero egon zen eskolan.
I-005 A12 denetarik Mezkirizko taberna kendu zuten baina gazteek elkartea konpondu zuten eta oso ongi dago. Itsason jadanik ez dago eskolarik, Jauntsaratsera joaten dira haurrak ibar guztitik.
SM-001b A02 herria Mezkiritz herri bildua da. Auzo bat Txorrondo da, bera jaio zen lekua. Eskolako maisu izateko ez zegoen inor eta herriko apaiza, don Maunel Lusarreta Erro, izan zuten maisu hiru urtez. Berrogeita hamalau haur zeuden.
SM-006a A06 kontakizuna - euskara Fermin gutxi joan zen eskolara. Maisuak erreglarekin jo zuen mutil bat eta hil egin zuen. Erreglarekin sorbaldan eman zion eta bihotza bere lekutik atera omen zitzaion. Maisu berak beste mutil bat jo zuen eta hura ere eri gelditu zen. Maisua Aezkoakoa zen eta ez zekien ortografiarik ere. Gero don Manuel, apaiza, izan zen maisua. Hauek biek ez zuten euskararen aurka egin. Hurrengo batek, Martinezek, xigortu egiten zituen euskaraz hitz egiteagatik.
I-041 A01 bizimodua Eskolan euskaraz berrogeita hamalau haur zeuden matrikulaturik sei eta hamalau urte bitartekoak. Denak gela berean zeuden. Beraiek ez ziren Frantzia aldera joaten gaztetan. Beraien bizimodua aziendak ziren.
I-091a A03 euskara Euskara txikitan ikasi zuen, gurasoak euskaldunak ziren eta. Zilbeti oso euskalduna zen. Gero Iruñeko maistra bat izan zuten urte askotan eta ez zuen euskara kutsurik zuen ezer ere entzun nahi. Beraz, asko galdu zen. Bere anaia-arrebek ez zuten euskararik ikasi. Juan Cruz etxekoak ziren.
II-111a A01 bizimodua (00.45") Aurkezpena: Anjelen aurkezpena. Beti bizi izan da bertan eta beti maite izan ditu bertako joko eta ohiturak. Bost urtetik hamabi urteak arte egon zen eskolan. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituen bertan eta asko gustatzen zitzaion eskolara joatea. Eskolan, kateziman eta pilotan aritzen ziren. Eskolara joan baino lehen eta ilunabarrean egiten zituzten etxeko lanak. 1200 bat pertsona bizi ziren Luzaiden 1925 inguruan. Gero gerra izan zen eta gauza asko galdu ziren orduan.
N-042 A04 Eskolan liburu eta koadernoa zuten, baina katixima eta eskulanak egiten irakasten zieten, josten eta brodatzen.
X-011a A04 lana: soldata Oso denbora laburra eman dute eskolan. Neguan batzuetan zihoazen baina udan lan handia zegoen etxean. Gaur egun idatzi eta irakurtzen badakite. Agustin: ardiak jeiztera jaikitzen ziren, segaz belarra ebakitzera joan eta bazkaldu arte aritzen ziren. Hamaika urtetan hasi eta soldadu joan arte horrela aritu zen. Margarita bederatzi urte zituela, maizterrak zirenez, nagusiaren etxean lanak egiten hasi zen eta hiru urtez egon zen. Gero neskame joan zen hogeita bi urte zituela ezkondu zen arte. Orduan ez zen orain bezala ordaintzen, hiru urtetan ez zioten sosik ere eman. Feliperen lehenengo soldata, Diputazioan izan zen, hamabost urterekin. Galtza motzetan joan eta luzeak jartzera bidali zuten etxera. Hamabi pezeta ematen zioten eguneko, Sunbillako kanalean hemezortzi. Mendian gero, mila berrehun pezeta inguruan jasotzen zituen hilean. Felipe hamalau urte izan arte joan zen eskolara. Ikasketekin jarraitzea gustatuko zitzaiokeen baina ezin zuten. Hamazazpi urte zituela joan zen mendira eta han bai pasatu zituela kalamitateak. Agustinek mila pezeta irabazten zuen hilabetean eta nahitaez aurrezten zuten, igande arratsaldea besterik ez baitzuten libre. Felipek behin berrehun eta berrogeita hemezortzi egun eman zituzen mendian behin ere jaitsi gabe. Babak besterik ez zituzten jaten. Igande arratsaldean zerbait jaten zuten askarian: bakailao eta patata frijituak tomate pixka batekin. Handik basati bihurtuta itzultzen ziren. Margaritak ez du miseriarik pasatu. Manuelek ere ez, baserrian egonik, aukera gehiago izaten baitzituen. Ultzamatik astoz ogia ekartzen zuten. Agustinek ere mendian babak besterik ez zituen jaten. Zortzi bat urte aritu zen mendian. Mendian eta Ameriketan dirua egiten zen, ez baitzen gastatzen. Gazte denbora gogorra gogoratzen dute, baina neguan hiru hilabetez egoten ziren etxean goxo-goxo.
II-069a A01 erlijioa: apaizak Aurkezpena: hiztunak Gerra garai guztia preso eman zuen eta bitarte horretan Mitterrand presidente ohia ezagutu zuen. (01:46") 1907an jaio zen Oztan. Eskolan ibili zen hamabi urteak arte. Aita soldadu zegoen eta sei haurride zirenez eskola utzi behar izan zuen. Nekazariak ziren eta ardiak zituzten. Berrogeita lau haur ziren herrian. Pilotan jolasten ziren. Frantsesez hitz egin behar zuten. Denek jarraitzen zioten apaizari. Baditu haurtzaroko oroitzapen onak. Baina ez zuen inoiz dantza egiten ikasi, pilota-partiduak jolasten zituzten bakarrik, apaiza zerbitzatu behar baitzuten eta honek ez baitzien dantzan egiten uzten.
IC-002a A06 Txikienei herriko apaizak erakusten zien, katixima ere barne. Gero beste maisu batekin ere aritu zen, baina, lan egin behar izan zuen eta orduan bukatu zen eskola.
II-086a A01 Aurkezpena. (01:55") Martin Makean sortu zen 1909an, Iberria etxean. Zortzi urteak arte egon zen han. Gero, 1917an, nagusiak etxea iloba bati eman zion. Oso denbora laburra eman zuen eskolan. Gerra garaia zen eta lan egin behar izan zen. Hala ere, irakurtzen eta idazten ikasi du. Amak erakutsi zion euskaraz irakurtzen katixima ikasteko. Bera eskolara astean birritan edo joaten zen. Laborarien zazpi-zortzi urteko semeek lan egin behar zuten eskolan egon beharrean. Derrigorrez ikasi behar zuten frantsesez , baina berak eskolatik kanpo ikasi zuen.
D-012 A01 kontakizuna Euririk ari ez zuen egun batean, eskolara espartinekin joan behar zuela esan zion amari. Gero elurra hasi eta espartinak ez apurtzeko oinutsik joan zen. Eskola-garaia. Jaunartzea egin zuenean ikasi zituen errezoak eta jasotako opariak. Eskola utzi zuen hamabi urte zituenean. Hamaika urte zituela Urnietara joan zen osaba-izeben etxera eta handik Hernanira joaten zen eskolara. Gero berriro itzuli zen baserrira. Bertako lanak. Karea ere basoan egiten zen.
SK-001b A02 bizimodua Luhusonen jaio zen guraso euskaldunen semea. Aita Baigorrin eta ama Uztaritzen jaio ziren. Berak txikitan ikasi zuen euskara. Ez zen bere gurasoekin hazi ama gaixorik baitzegoen eta medikuak ez zuen nahi berarekin egoterik. Baigorrira bidali zuten eta han familia batean hazi zen. Gero bere aiton-amonarekin egon zen, Uztaritzen. Bertan joan zen eskolara. Aiton-amonek ez zuten inoiz frantsesez hitz egiten. Gurasoak berak zazpi urte zituela hil ziren eta osabarekin bizi izan zen. Hau emakume bearnes batekin ezkondu zen eta etxean Bearnesa besterik ez zuten hitz egiten, euskara ahaztu zuelarik. Gero seminariora joan zen eta han ez zen batere euskararik hitz egiten.
II-135b A01 Aurkezpena: Itsasun izan zen 1963an lehenengo Aberri-eguna. Mixel Labeguerieren inguruan 1962an Aberri egun ez-ofizial bat egon zen. (04:49") Ukazberoa etxean sortu zen Gratien 1914eko urriaren 12an. Bera hirugarren semea zen. Eskolan Itsasun ibili zen hamabi urtetan lan egiteko utzi zuen arte. Gerran hildako senideak. Eskolak ez ziren euskaldunak. Mutilen eta nesken eskolak bananduta zeuden. Ziurtagiria eman zioten. Hamabi urte egin gabe utzi zuen eskola eta jaunartzea hartu zuen, lanean erabat hasi aurretik. Gero soldaduska egiteko denbora heldu zen.
IC-014a A16 Garraldako eskolara Aezkoa, Auritz, Orreaga eta Erroibarreko haurrak etortzen dira. Luzaidekoak hasieran etortzen ziren, baina gero eskola ezarri zuten bertan.
N-064 A02 Eskolara gutxi joan zen etxean lagundu behar zuelako. Anai-arreba gazteenak eskolatuagoak ziren zaharrenak dirua irabazten hasi zirelako.
II-087a A06 euskara: eskolan - haurtzaroa Non eta noiz sortu. Haurrideak. Haur denbora Donibane Garazin, eskola librean hasi zen zazpi-zortzi urte arte, gero eskola laiko batera pasatu zituen aitak. Aita elizan ez zen ibiltzen, ama bai. Apaizak jakin zuenenan eskola laikora eraman zituztela amari jaunartzea errefuxatu zion. Eskolan ez zen euskaraz mintzatzen ahal.
II-056b B06 haurtzaroa - ogibideak:neskame/sehi Bunuzen sortu eta gazte denbora ere Bunuzen pasatu, ez da herritik mugitu. Eskolan ere Bunuzen ibili da. Ikasketak. Jaunartzea egin eta gero, hamabi urtetan sehi bidali zuten Lartzabalera, bederatzi haur ziren etxean. Hamazazpi urteak arte sehi izan zen, bi urte Lartzabalen eta hiru Landeetan. Gero josten hasi zen eta hori izan da bere ogibidea.
II-088b B10 gaztaroa - eskola: ikasketak - euskara: debekatzea Urepelen sortua, gazte denbora Urepelen pasatu. Hamahiru urteak arte eskolan eta gero serorekin. Eskola, . Frantsesez mintzatu behar ziren eskolan, euskaraz mintzo zena zigortzen zuten. Frantsesa eskolan ikasi zuen. Gogotik joaten zen eskolara, etxetik eskolara ordu bateko bidea zuten, oinez joaten ziren. Ortzantza baldi bazen, espartinak kendu eta ortotsik joaten ziren. Zazpi neskato joaten ziren elkarrekin eskolara. Eskolan ongi zebilen baina utzi behar izan zuen. Serorekin josten ikasten zuten.
II-088b B15 gaztaroa - bertsolariak: Xalbador - gau-eskola Gazte zirelarik uros bizi ziren, ez zuten egun bezainbat gauza, baina besterik ez zutenez ezagutzen, zutenarekin konformatzen ziren.
II-162b B08 eskola:ikasketak Urepelen sortua. Eskola. Zazpi urtetan hasi eskola eta hamaika urtetan utzi. Bost haurride ziren, bera zaharrena, horregatik beti lan handia egin izan du. Eskola etxetik aski urrun zen, Urepelen bertan, ordu bete behar zuen joateko, oinez. Herrian izeba baten etxean bazkaltzen zuten. Eskolan ez zuten gauza handirik ikasten, ez egun bezala. Pixkat leitzen ikasi zuten, izkiriatzen. Doi-doia pasatu zen bigarren eskolara, ez zen egunero joaten eskolara, elurrarekin ezin zen joan, ez zen oinetakorik. Espartinak amak egiten zizkion, sosa balio baitzuten. Ez zuten beste oinetakorik, ez botarik ez deus. Galtzerdiak amatxik egiten zituen. Inguruko beste neska-mutil batzuk ere eskolara joaten ziren, elkarrekin joaten ziren eskolara.Ez zituzten asko zigortzen eskolan. Etxera itzultzeko bidea lasai egiten zuten. Oihalezko zaku ttipi bat eramaten zuten, bizpahiru liburu eramaten zituzten eta katixima.
II-060b B10 ogibideak:harakina

Bizia, non sortu. Donibanen bizi izan da, buxergoan aritu izan da. Gazte denboran eskolan, hamalau urtetan aitarekin lanean hasi. Urte batez Pauen ikasten eta geroztik Garazin.