Gaiak

Gaiak

euskara [140 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-016 A01 Gerra zibila Gerra zibileko garaiko zenbait oroitzapen: etxeko egoera, gosea, euskararen egoera, elizaren papera, eskola.
I-002a A02 Euskara batua eta euskara zaharra.
I-013 A04 kontakizuna Ultzamako euskarari buruzko Orreagak egin nahi duen lanaren inguruan. Ultzamako herrietan egin dituen grabaketak. Apaizaren grabaketa.
I-018 B04 denetarik - familia: bilobak Bere bilobei buruz ari dira. Etxean denek hitz egiten dute euskaraz. Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek ez ziren eskolara joan, baina irakurtzen badakite.
I-018 A05 Auzan euskara galtzen ari da. Apezarekin euskaraz egiten zuten.
I-019c B06 Arrosarioa euskaraz errezatzen dute Etxalekun. Euskaldunagoa da herria. Urritzolako zenbait jenderi buruz.
I-028 A08 gramatika: tratamenduak Ultzamako euskarari buruz. Euskara desberdinak dira handik kanpokoak. Ameriketetan euskara. Euskal irrati saioak, Idaho-n. Arrebarekin bizi denak, berarekin dena euskaraz egiten du. Zuketa eta hiketa noiz erabiltzen duten. Batek, ez du hiketan egiteko ohiturarik eta ez du zuketarik besterik egiten. Lehenago apeza eta aitari beroriketan egiten zieten. Amari zuketan egiten zion. Amona-aitona nola esaten duten eta zein tratamendu erabiltzen zuten.
I-030 A04 Euskara ez zuten erabiltzen.
I-030 A07 Euskararen inguruan beraien iritzia: ez du ezertarako balio. Herri batetik bestera euskara asko aldatzen dela esaten dute.
I-030 B04 Zenbait herritako euskara nolakoa den.
I-033a A11 Bat, beste bat. Euskara desberdina da Ultzaman eta bertan. Beraienak Etxalekukoarekin antza gehiago dauka.
I-033a A03 Semeekin dena erdaraz egiten du. Semeak ordea badaki eta bere semeari dena euskaraz egiten dio.
I-033a A06 Euskaraz ari direla hitzik ez badakite erdarara jotzen dute. Gartzaron eta Gerendiaingo euskarak nahiko antzekoak dira.
I-033a B03 kontakizuna Zenbait jenderi buruz hitz egiten dute. Kontakizuna: iloba batek bere amonari hiketan hitz egiten zion.
I-033a B08 kontakizuna Euskara oso mezprezaturik izan zen. Kontakizuna: Andre batek denda batean esan zuena nekazariei buruz. Barre egiten zieten euskaraz edo euskara desberdina hitz egiteagatik.
I-057a A07 denetarik Adina: 77 urte du. Eskolan hasi arte ez zekien erdaraz. Ama bertakoa eta aita Beratsaingoa. Bi arreba zaharrenak gaztetan hil ziren. Anaia Gerran hil eta orain Juanita bere arreba eta bera besterik ez dira gelditzen. Aitona Gaskue eta amona Lizasokoa ziren.
I-057b B01 gramatika: beroriketa Desberdintasunak daude zenbait herritako euskararen artean. Beroriketan apezari egiten zioten eta beraiek baino lehenagokoek gurasoei ere bai. Inguruko herri euskaldunenak.
I-076a A05 Ultzaman euskararen egoera. Gaur egun hobekien kontserbatzen duten herriak Auza eta Alkotz dira.
I-079b B03 Ultzamako euskaldunak. Atetz ibarrekoak. Guliako senideak. Basaburuan bertan baino euskara gehiago hitz egiten da.
I-080 A10 kontakizuna Lehen mendietako borda guztiak beteta zeuden jendez, baina orain ia ez du inork mendian lanik egiten. Batere erdararik ez zekien gizon baten kontakizuna.
I-080 A06 Euskararen inguruan: gazte jendeak ez du erabiltzen.
I-080 B02 denetarik Euskararen egoera Ultzaman: gainbehera doa, zaharrek bakarrik egiten dute. Pixkanaka dena galduko da. Behin Bilbon egon zen mendian nonbait eta euskara desberdinez hitz egiten zuen jende askorekin egon zen. Biek ezagutzen duten gizon bati buruz ari dira.
I-090b B01 Euskara eta Iñaki Caminori buruz hitz egiten dute. Luzaideko euskaldunek kanpoan erdarara jotzen dute.
I-095b B20 Gerra aurretik euskara oso gutxi hitz egiten zen.
IR-005 A12 Beti hitz egin dute euskaraz denek. Berak esaten du berea ez zela benetako euskara.
IR-005 B14 Berak beti hitz egin du euskaraz bere semeekin, baina aitak erdaraz hitz egiten zien eta orain semeek ulertzen dute, baina ez dute ongi hitz egiten.
IR-005 B15 eskola - eliza Eskolan, irakasleak erdaraz hitz egiten zuen, nahiz eta beraien artean euskaraz egin. Elizan dena erdaraz egiten zen. Regina irratian kantatzen eta solasean aritzen dela kontatzen dio baina berak nahiago du isiltasuna irratia baino.
IR-006 A08 Etxean bizi diren hiru emakumeek dena euskaraz egiten dute. Eta bilobek baita ere. Agurra eta eskerrak.
IR-008 A02 Ez daki euskaraz errezatzen. Txikitan ikasi zuten baina ahaztu egiten da.
IR-011a A01 eskola - oinetakoak: kloskak Galdera pertsonalak: noiz eta non jaio, zenbat familian, gurasoak nongoak ziren. Euskaraz hitz egiten zuen etxean gurasoekin eta baita semeekin ere bai. Hamalau urteak bitartean joan zen eskolara. Oinez joan behar zuen bi kilometro baino gehiago. Kloskekin ibiltzen ziren: zola zura eta gaina larrua zuten, arras pisuduna. Gero bota atera zen. Eskolan hogeita hamar baino gehiago zeuden.
IR-011a A14 Bere euskara ikertu zuen jaun batek, esaldi, aditz eta hiztegi galderak egiten. Agurra eta eskerrak.
IR-012 B03 Euskara ere aldatu da. Berak ez du gazte jendearen euskara ulertzen, baina beraien artean erabiltzen dutena ez da ezer aldatu. Lehen dena egiten zen euskaraz.
IR-013 A02 kontakizuna Kontakizuna: bilobak berarekin egin nahi ez baina lagunekin oso ongi hitz egiten du euskaraz. Honoriak euskara norekin eta non hitz egiten duen esaten du. Enekoizkoekin ere euskaraz hitz egin du beti.
IR-013 A04 kontakizuna Ospitalean egon zenean medikua euskalduna zen, Etxegaraikoa. Bilobak koadro bat eraman zion eta denei asko gustatu zitzaien. Erizainarekin kontakizuna. Euskara ikasi behar da inor mindu gabe.
IR-013 B01 Noiz eta nork hitz egiten dion euskaraz.
IR-016 A01 Bera gaztea zenean herri guztiak egiten zuen etxean ikasitako euskara. Inguruko herri guztietan berdin gertatu da, galdu egin da.
IR-022b B05 Iparraldeko euskara berdina iruditzen zaio eta Bizkaia eta Gipuzkoakoa baino errazago ulertzen du. Bizkaikoa ez dela euskara dio, arabiera baizik.
M-006 A02 kontakizuna Ergoiena beti herri euskalduna izan da eta gaur egun ere bada. Baina gaurko gazteek euskara desberdina egiten dute, berak, euskaldun zahar izanik ulertzen ez duela diona. Erdaraz egin zuen bakarra eskolan egindako apurra zen eta hori dela eta zenbakiak eta irakurtzen euskaraz ez daki. Herriko apaizarekin izandako kontuak.
N-023 A01 Adina. Beti herrian bizi izan da. Bertan ikasi zuen euskara eta erdara gutxi daki. Bera eskolan zegoela hasi zen Gerra eta gero ere herrian gelditu izan da beti.
N-035 A02 Gaur egun Etxarrin adineko jendeak euskaraz egiten du, baina gazteek ez. Ikastolara doaz eta euskara batua egiten dute, baina kalean ez dute erabiltzen. Etxarriko euskara galdu egingo da. Berarentzat oso desberdina da bere euskara eta batua.
N-067 A01 eskola Aurkezpena. Nizetak, eskolan hasi zenean, euskaraz bakarrik zekien eta eskolan frantsesez egin behar zuten. Andereñoak gaztigatu egiten zituen: lehenengo euskaraz egiten zuenari ziri txiki bat ematen zion irakasleak. Horrek beste bat euskaraz mintzatzen ikusten bazuen hari emango zion eta egunaren bukaeran ziria zuena, ordu erdi batez gelditzen zen han. Arnegin egon zen eskolan frantsesa ikasi arte, gero Donibane Garazira joan zen eskola handira. Bertan gaztelania edo ingelera ikasi behar zuten gainera. Gaztelania aukeratu zuten beraiek, mugan beti entzuten baitzuten. Berak batxilergoa jarraitu nahi zuen, baina gurasoek ez zioten utzi. Amak esaten zuen neska bat galtzen zela ez bazuen josten eta etxeko lanetan aritzen. Berak askatasuna nahi eta faltan zuen.
N-067 A04 kontakizuna Orain euskara batua ikasi nahi du, Aurizberriko haurrekin. Bere senarrak ez daki euskaraz, baina semeak bai. Alaba Frantziara joan zen frantsesa ikastera eta aitonak irakatsi zion euskara daki, baina berdina ez denez ez du hitz egin nahi Aurizberriko jendearekin. Bera Aurizberrira ailegatu zenean zaharrek bakarrik hitz egiten zuten euskaraz eta beraiekin egiten zuen gaztelaniaz baino hobeki zekielako eta irri egiten ziotelako. Egun batez apaizak, euskalduna zenak, negarrez ikusi zuen bera. Apaiz onak esan ziona.
N-068 A04 kontakizuna - Gerra Hiru urte eman zituen berak Gerran. Marokon eta Espainian egon zen bera. Ezin zen euskaraz mintzatu, kartzelara joan zintezkeen. Don Salvador Napal apaiza izan zuten beraiek herrian eta emakumeei, gizonik ez baitzegoen, euskaraz hitz egitea bekatu zela esaten zien. Eta denek egiten zuten negar, ez baitzekiten erdaraz mintzatzen.
SM-007a A06 Euskaldun gutxi daude herrian, eta ez dute denen artean euskaraz egiten. Herriko txokoa.
SM-011 A16 Lintzoainen euskaraz hitz egiten zen erabat, baina gaur egun dena erdaraz egiten da.
X-006b A04 Frantzisko elizondotarra - erlijioa: Kaputxinoak Frantzisko elizondarra: Pascual Bernardino Biguria Uzta, 1871.ean jaioa. Bere bizitza: ikasketak, lanak, bidaiak. Ez zekien euskaraz baina Lizasora bidali zutenean ikasi egin zuen eta baita euskal idazle bihurtu ere. Euskarazko lau liburu utzi zituen.
N-043 A5 Bere gurasoek erdaraz badakite oraindik herrian bizi badira ere. Baina esaten du bera erdaraz hasten denean denek nabaritzen diotela euskalduna dela. Badute azentu berezia. Bere senarra herri berekoa da eta bere alabari bere herriko euskara erakutsi diote eta horretan aritzen dira. Eutsi diezaion esaten diote. Herrian azkeneko bi urteetan galdu egin da. Herrian bi familia erdaldun sartu ziren eta nahiz eta haurrak euskaraz ikasi berak uste du hori dela ume guztiak kalean erdaraz aritzeko arrazoia. Inguruko herrietan Gerra garaian galdu zen euskara. Beraiek beti egin izan dute euskara. Bere ustez ez da horren erraza galtzea. Bere osabaren kasua: Kanadan hogeita bost urte baino gehiago egon eta poloniar batekin ezkonduta itzuli da hona eta primeran egiten du euskaraz orain ere. Emaztea ari da orain euskara ikasten. Herriko jendea konturatzen da galtzen ari dela, umeek ez dutela egiten. Bere gurasoek entzundakoarekin ikasi dute erdaraz. Beste askok bezala beharrarengatik ikasi dute.
I-033b B3 Bera Gartzarongoa da eta emaztea Erbitikoa, baina euskara antzekoa egiten dute.
I-033b A2 Haurrek euskaraz badakite ere, beraientzat errazago da erdaraz hitz egitea. Beraiek bi hizkeren mugan daude eta gauza batzuk, batzuek bezala eta besteak, besteek bezala esaten dituzte. Inguruko herrietan euskara erabiltzen ote den. Beraien ustez bertan ez da euskara galduko, baina gazteek batua egiten dute. Jendeak asko jotzen du erdarara euskaraz ari denean.
I-010 A3 Emakumeetako batek hitz egiten duen euskara. Hiketan aritzen dira mutil eta nesken artean. Anaia-arreben artean batzuek hiketan eta beste batzuek zuketan egiten dute. Igoako neskek oso ongi dakite hiketan.
I-008a A2 Euskarak asko balio du. Beraiek hori ikasi zuten eta haietaz barre egiten zuten. Iruñera joateko beldurrez egoten ziren, "aldeanas" deitzen zietelako. Orain berriz ordaindu egiten da euskara ikasteko.
I-007 B5 Mariak, Iruñean bizi zenean ere, euskaraz egiten zuen. Baina orain katalanez egiten dute denek bere inguruan. Katalanek beraien artean beti egiten dute katalanez, ez gaztelaniaz. Euskaldunek ordea, erdaraz. Erronkarin euskaldun emakume bakarra gelditzen da.
I-007 A6 Igoako euskara oso polita omen da. Neskek hiketan egiten dute. Arraratsen orain ez dute egiten, baina egiten zuten lehen ere.
I-007 A8 Bere senarrarekin euskaraz egiten zuen, baina haurrei barre egiten zieten euskaldun izateagatik. Orain buelta eman du. Euskararen euskalki batzuk ezin dira ulertu.
I-006 A5 Ultzaman badago orain ikastola bat eta arro daude orain euskaldun izateaz, baina orain arte erdarara jotzen zuten. Iruñetik etorritako jende gehiago dago Ultzaman Basaburuan baino. Mediku eta abarrak ere, erdaldunak ziren.
I-003 A12 Nola esaten duten doluminak eman. Lehengusu guztiak ia erdaldunak dituzte. Baina herrian euskaraz egiten dute.
I-039 A04 Emakumeekin ez zuten euskaraz hitz egiten.
I-036 A14 denetarik Batzuen eta besteen euskararen inguruan. Apaiza ere euskalduna da, Iraizozkoa da. Lehen orain baino lan gehiago egiten zen. Herrian ez dago umerik. Egozkuen galduta dago euskara. Iragin oraindik ere hitz egiten dute euskaraz.
I-036 A06 Egozkuen Leazkuen baino euskara gutxiago hitz egiten da. Bertan ere umeek jadanik ez dakite.
I-036 A01 denetarik Etxean berak euskaraz egiten du dena, baina haurrek ez dute ia ikasten. Ahaideak ditu Lintzoainen eta Bizkarreta-Gerendiainen eta jaietara joaten zen. Oinez joan izan zen behin baino gehiagotan, bakarrik ere bai.
I-042 A06 Ultzamako euskara Leitzako euskara baino argiagoa dela uste du.
I-042 A08 Herrian, orain berrogei eta berrogeita hamar urte dituztenak txikiak zirenean euskara galdu egin zuten, Frankoren garaia zen. Eskolan Cadreitako maisu bat zegoen eta euskaraz hitz egiteagatik jo egiten zituen. Berak hamabi urtetan ikasi zuen erdara. Orain haurrak ikastolara joaten dira, bai Larraintzar bai Burlatara. Baina umeek euskara batua egiten dute.
I-015 A07 herri sendagintza Bere anaiak berak baina hobeki hitz egiten du euskaraz. Herri medikuntza zekien emakume batengana, Mikaelarengana, joan nahi zuten grabatzera, baina azkenean beraiek joan baino lehen hil da. Emakume hark gatza eta gurutzeak eginda sendatu zion sarna berari. Erabat eskale baten txakurrak kendu zion. Baina orain hil dira emakume horiek eta gauza horiek galdu egin dira. Badago beste gizon bat ere gazta eta galtzerdiak egiten dakiena, baina tontakeriak direla uste dute eta ez dute baloratzen bere jakituria.
I-015 A05 Hamabi urte zituela atera zen herritik eta hala ere, oso ongi hitz egiten du euskaraz. Baina Iruñean ahal zuen guztietan erabiltzen zuen. Beti egon da aurpegi txarra jarri dionik. Eskaparatean beti jartzen zituen euskarazko liburuak. Jendeak ea beldurrik ez zuen galdetzen zion. Politika liburuekin ere berdin egin zuen. Oraindik ere Nafarroan badago jende asko euskaraz hitz egin nahi ez duena.
I-014 A05 Almandozko euskarari buruz: oso itxia. Olagueko euskara politagoa da. Berak bere alabei jaio zirenean euskaraz egiten zien baina senarrak ez zekien eta azkenean gaztelaniara pasatu zen. Alaba zaharrenak zortzi urte zituela hil zitzaion senarra, baina orduan ez zuen gogorik izan euskara irakasten hasteko.
I-014 A03 Oskozko euskara berea baino hobea da. Ez dute hainbeste erdal hitzik erabiltzen. Muskizkoak beraien euskararekin antza du. Beratsain, Eritze, Eguaras, Auzan... beraiek bezala egiten dute euskara. Gerendiainen euskara gutxi egiten da. Eltson ere ez dute etxe guztietan euskaraz egiten. Beruetekoek hitzak jaten dituzte. Jauntsarasko euskara eta Arrarasko euskarak oso politak dira.
I-026 A09 gramatika: lexikoa Euskararen inguruan. Esan/erran, bost/borzt, Eguberriak, igerria.
I-026 A03 Euskara herri batetik bestera aldatzen da. Orain gaztelania gehiago hitz egiten da. Bere euskara Ultzamako euskararekiko oso antzekoa da. Baina ez ziren haruntz joaten jaietara ere ez. Beuntzan zuten familia eta hara joaten ziren jaietan.
I-069b A03 Inguruko euskarazko hizkeren inguruan.
I-060a A12 eskola Sei urte zituela hasi zen eskolan, Iruñean. Lehenengo eguneko gertaera. Apaiza euskalduna zen, Gaskuekoa, eta bere etxean beti euskaraz egiten zuten. Herrian ere gehienek euskaraz egiten zuten. Eskolara joan zirenean erdara hartu zuten.
I-060a A08 Txikitan euskaraz hitz egiten zuten. Eskolan hasi zirenean erdara errazago iruditu eta euskara ahaztu zuten. Beorburun bertako euskaldunik ez dago jadanik. Inguruko herrietan, eskola egon zen herrietan euskara lehenago galdu zen.
N-033 A03 kontakizuna Bere aita Iruñekoa da eta bere gurasoak erdaldunak dira. Amona Etxaurikoa zen eta euskarazko hitz zenbait erabiltzen zituen erdarazko hizketan. Aitona Garisoaingoa zen. Aitonaren amona Jaizkoa zen eta hark aitonaren arreba bati katezismoa euskaraz erakusten zion. Beraz garai hartan bazegoen euskaldunik Jaitzen.
I-016b B03 kontakizuna Horiek badoaz, horiek joan dira, nik ekartzen dut. Sakanan oso desberdin hitz egiten zuten, forma trinkoak erabiltzen zituzten. Zenbait laguni buruz hitz egiten dute. Zenbait kontu.
I-016b B02 gramatika: tratamenduak Beroriketa apaizari egiten zioten. Emakumeak ez daki. Baleuka(ke)te. Ni gizona nauk/naun. Inguruko herriekiko ere desberdina da euskara.
I-012 A01 denetarik Nor eta norekin aritzen diren euskaraz. Etxean erdaraz hitz egiteko ohitura zuen familia bati buruz.
I-016a A04 Euskararen egoera inguruko herrietan.
I-022b A01 kontakizuna - ogibideak: maisua Herriko jendeak ez zuen erdaraz ulertzen. Baina egon zen herrian maisu bat euskaraz egiten uzten ez ziena eta orduan sartu zen erdara herrian. Gerra bukatu eta jarraian izan zen. Oraingo gazteek, ikastolara badoaz ere, erdaraz hitz egiten dute dena. Apaizak "musir" euskaraz nola esaten zen galdetu zien.
I-024 A10 eskola - ikastola (Birika, txistorra eta tripotak. Bofada.) Ikastolan euskara desberdina erabiltzen dute eta gurasoek ez zieten umeei ulertzen. Ikastolako kontuak.
I-004 B04 portaera Erdaraz hitz egitea kostatzen zitzaion. Azentua ere oso desberdina zuen eta farra egiten zioten, lotsa ematen ziolarik hitz egiteak. Idazten bazekien eta ortografian oso ona zen. Idaztea errazagoa zen berarentzat hitz egitea baino. Asteburuetan ere gehiena euskaraz egiten zuten, nahiz eta erdaldunen bat egon. Malloak-era joan eta hango erdaldunekin hitz egiteak ez zien Iruñekoekin hitz egiteak adina lotsa ematen.
I-023a A09 denetarik Eskolan beti maisu erdalduna izaten zuten. Ultzamako euskaldun asko dago Atarrabian eta beraiekin hitz egiten du.
I-023a A01 denetarik Bera Itsason jaio eta bertan bizi izan da duela hamabi urte arte. Orain Atarrabian bizi da alaba batekin, baina erdaraz gutxi daki. Bere semearen haurrek badakite euskaraz, baina amak gutxi. Berak ama txikitan galdu zuen.
I-005 B06 Herriko gazteek gehienbat euskaraz egiten dute. Gaztearekin hitz egiten du.
I-077b B13 Euskara eta erdara nahasian egiten dute. Orain gazteek erdara erabiltzen dute gehiago.
SN-007a A01 kontakizuna Bere adineko inork ez du euskaraz hitz egin herrian. Bere etxean osabak eta amak euskaraz hitz egiten zuten. Osabak euskaraz besterik ez zuen hitz egin nahi eta euskaraz ikasi behar izan zuen berak. Bere aitak ez zekien euskaraz eta berak itzuli egin behar zion.
I-036 B01 Euskararen inguruan zenbait kontu.
I-036 B03 Anaiaren emazteak ez du euskaraz egiten eta beraien semeek gutxiago. Apaizak hitz egiten zuen euskaraz gizonarekin.
I-056 A04 Ultzaman hitz egiten diren hizkerek antza dute baina Basaburukoa desberdina da. Eugi aldean gazteek jadanik ez dute euskaraz hitz egiten. Gazte zirenean Ultzama aldera joaten ziren gehiago, aita hangoa baitzen.
I-056 A06 Bi arreba ditu baina kanpoan daude biak eta euskara galdu dute. Euskararik zailena Basaburukoa da, ingurukoen artean desberdinena.
I-056 A09 Frantzian bezala esaten dituzte gauza batzuk.
I-056 A13 Inguruko euskara berdinak eta desberdinak. Orain hogeita bost bat bizi dira herrian eta zenbaitek badakite euskaraz. Ulertu denek egiten dute. Beraiek hanka sartzearen beldur dira euskara hitz egiterakoan.
I-056 A16 Orreaga lehenago Olaguen egon da eta norekin egon den esaten die. Badaude euskaldunak Olaguen baina euskara asko galdu da.
I-025 A03 Euskara batua ez dute ongi ulertzen. Beraiek txikitan ikasi zuten hango euskara eta ingurukoak ia desberdinak dira. Basaburuko euskararekin antza badu baino Ultzamako euskarak desberdintasun gehiago ditu.
I-046 A02 Nola esaten du: Niri mendira joatea gustatzen zitzaidan. Jende asko egon da euskara grabaketak egiten. Berak euskara eta erdara etxean ikasi zituen. Bere anaia-arrebek ez zuten euskararik ikasi.
I-046 A06 Herrian bi euskaldun bakarrik gelditzen dira. Hiketan bere adinekoekin egiten zuen eta adin gehiagokoei zuketan egiten zien. Ibarrean bere adinekoak, hogeita hamazazpi kinto ziren eta bi besterik ez daude orain.
I-047 A07 Inguruko herrietan euskara berdina hitz egiten dute. Baina ilobek ikastolan euskara batua ikasten dute.
I-047 B03 Bere etxean beti hitz egin dute euskaraz. Orain, gutxi batzuekin besterik ez du hitz egiten. Juliari buruz aritzen dira.
SM-006a A05 Ferminek ez du euskaraz hitz egin berrogei urtez. Perpetuak berriz, beti hitz egin du euskaraz senarrarekin. Ferminek ez zien alabei euskara erakutsi, ez baitzion baliorik ikusten.
SM-006a A06 kontakizuna - eskola Fermin gutxi joan zen eskolara. Maisuak erreglarekin jo zuen mutil bat eta hil egin zuen. Erreglarekin sorbaldan eman zion eta bihotza bere lekutik atera omen zitzaion. Maisu berak beste mutil bat jo zuen eta hura ere eri gelditu zen. Maisua Aezkoakoa zen eta ez zekien ortografiarik ere. Gero don Manuel, apaiza, izan zen maisua. Hauek biek ez zuten euskararen aurka egin. Hurrengo batek, Martinezek, xigortu egiten zituen euskaraz hitz egiteagatik.
SM-006b A02 Bera gaztea zenean denek hitz egiten zuten euskaraz. Oraindik badira euskaldunak herrian. Bere etxeko gazteak euskara ikasten ari dira. Herriko eskolan apaizak euskarazko ikastaro bat eman du. Beste talde bat ere elkartzen da elkartean. Bere gazte denboran euskara besterik ez zuten hitz egiten etxean. Baina lagunekin kalera joaten hasi zirenean erdarara pasatu ziren. Inguruko herri euskaldunenak.
SM-009 A02 Don Jose apaizarekin dotrina dena euskaraz egiten zuten. Baita konfesioak ere.
SM-010a A03 Bere gazte denboran jadanik euskara galtzen hasia zegoen. Zaharrek hitz egiten zuten baina gazteek ez.
SM-010a A08 Erro herrian ez dago beste euskaldunik. Medikua orain ikasten ari da. Berak gurasoekin ikasi zuen, aitak etxean euskaraz besterik ez baitzuen egin nahi, egin zezatela erdaraz kalean. Berak bakarrik hitz egiten zuen euskaraz, bere haurrideek ez. Orain semeak etortzen direnean joaten da Frantzia aldera, han familia baitute, baina euskaraz ez dakitenez, bera joaten da euskaraz hitz egiteko.
SM-010a A11 Abaurrepean bera txikia zenean denek egiten zuten euskaraz, eta Abaurregainean oraindik gehiago. Orain asko galdu da.
I-041 A04 Gaztetan neskekin elkartzen zen jostera, baina beste inork ez zekien euskaraz eta erdaraz aritzen ziren. Bera gaztea zenean, herria jadanik ez zen euskalduna. Ama bertakoa zen eta ez zekien euskara askorik. Aitak ongi zekien, Eugikoa zen. Hiketan ez zuten egiten. Erron erdaraz egin behar zuten eskolan. Euskara ikasi duen zenbait jenderi buruz. Eugira joaten ziren beste herritara baino gehiago.
I-041 A06 Inguruko herrietako euskararen desberdintasunak.
I-041 A08 Aitak erdaraz ari zirela entzuten bazien beti esaten zien euskaraz egiteko, eta baita beraiek egin ere. Zilbetiko euskarak Erroko euskararekin antza gehiago izango zuen Eugiko euskararekin baino.
I-041 B08 denetarik Mendia eta oihana hitzen ñabardurak. Eskaratzea, leihoa. Alabaren lana. Ahaide euskaldun batzuei buruz. Kalean euskara entzuten dutenean bueltatu egiten dira.
I-091a A03 eskola Euskara txikitan ikasi zuen, gurasoak euskaldunak ziren eta. Zilbeti oso euskalduna zen. Gero Iruñeko maistra bat izan zuten urte askotan eta ez zuen euskara kutsurik zuen ezer ere entzun nahi. Beraz, asko galdu zen. Bere anaia-arrebek ez zuten euskararik ikasi. Juan Cruz etxekoak ziren.
I-091a A07 Inozenziok euskaraz erdaraz baino hobeki hitz egiten zuen, baina berari dena erderaz hitz egiten zion. Bere ilobak ikastolara joaten dira.
I-040 A03 Bere aitaginarreba kutxetagilea zen. Bera Maizterrenean sortua da. Bere emazteak euskara ulertzen du baina ez du hitz egiten. Bera gazte zenean hiru familia ez beste guztiak euskaldunak ziren. Orain bost pertsona euskaldun besterik ez daude. Mezkiritzen euskaldun gutxiago daude.
I-040 A05 Inguruko herri guztietan egiten zen euskara. Bazegoen desberdintasunen bat denen artean. Iragiko euskara oso polita da. Hango batzuei buruz.
I-040 B02 gramatika: tratamenduak Hiketa gazteei egiteko erabiltzen zen. Apaiza eta gurasoei beroriketan egiten zitzaien. Familia guztietan ez zen berdina. Berak zuketan egiten zien gurasoei. Gizonek emakumeek baino gehiago hitz egiten zuten euskaraz. Emakumeek ulertzen zuten baina ez zuten hitz egiten. Azkeneko urteetan etxeetako nagusiak hil egin dira eta hauekin batera baita euskara ere.
I-048 B03 Jadanik ez dira elkartzen eta ez dute euskaraz egiten, beraz, ahaztu egiten zaie.
I-090a A05 Lehen orain baino euskara gehiago egiten zuten. Ama eta arrebarekin dena euskaraz hitz egiten zuen.
IC-003b A02 Bere garaian gehienek zekiten euskara, baina jendea joan da eta galdu egin da. Donostiako jendea oporretan joaten da baina euskara desberdina da. Donostiara joan denean jendeak gaztelaniaz hitz egiten zuen. Aurizberrin, pertsonaren arabera, euskaraz ala erdaraz egiten du. Auritzen berdin.
IC-003b A05 gramatika: tratamenduak - gramatika: aditzak - gramatika: aditzak, iragana Iraganaldiko aditz laguntzailearen -n-a ahoskatzen dute. Luzaiden hasten da aldatzen. Frantzia aldeko euskara politagoa da, zuketan aritzen baitira. Zuketa zaharragoei eta hiketa gazteagoei egiten zitzaien. Orain gazteak euskara ikastera joaten dira, baina etxean gaztelaniaz aritzen dira.
IC-003b A07 Gazteak Aurizberrira doaz euskara ikastera.
IC-015b A04 Gazteek jadanik ez dute euskaraz hitz egiten. Eskola erdaraz da. Hamar bat euskaldun daude herrian. Lehen euskara ez zuten ikusi ere egin nahi eta erdarara pasatu ziren eta orain berriz euskara nahi da. Bestalde, kuartela dago bertan eta horiek denak erdaldunak dira. Euskara gutxi erabiltzen dute orain beraiek ere. Mezkiritzen euskara gehiago egiten da.
IC-015b A09 Baztan aldean euskara gehiago hitz egiten da, gazteek ere egiten dute. Luzaiden ere denek egiten dute euskaraz. Gerran gipuzkoar edo bizkaitarrekin hitz egiten zuenean ez zien ulertzen.
IC-015b A15 Donostian batzuk euskaldunak dira eta beste batzuk ez. Ez da berdina euskara etxean ama hizkuntza bezala ikastea ala gero liburuekin ikastea. Euskaraz irakurtzen aspertu egiten da.
IC-015b A17 politika Nafarroan mendialdea ezagutzen du, baina Erribera ez. Iparraldea Frantzia ala Euskal Herria den. Tarteko herriak. Euskara politizatuta dago.
SK-006a A01 Euskara idatziaren bilakaera.
N-075 A02 Aezkoako euskarak iparraldeko euskararekin zerikusi handia du. Auritzen beti izan da familiaren bat euskaraz aritu dena. Euskararen lehengo egoera.
N-075 A05 denetarik Auritzen ere egon da. Bertan ere egiten da euskara. Badago iparraldeko emakume bat ezkondu zena eta bertan bizi dena. Bere ahizpa ere han bizi da, senarraren ama bezala, nahiz eta Baztandarra izan. Bera itzultzailea da. Baina euskararekin beste hizkuntzekin baino gehiago kostatzen zaio. Bere ustetan familia da gauzarik inportanteena, eta gurasoek seme-alabei eman diezaieketena beste inork ezin diela eman uste duenez, bera etxekoandrea da.
SC-008a A05 abestia - bertsoa "Euskaldun batek Kaliforniatik" 1967ko azaroan. Euskara batuaren inguruan. Agurra.
I-055 A02 Iruñean urtez egon bada ere, euskara beti mantendu izan du. Eltzaburun eta Auzan euskara asko hitz egiten da. Aita Iraizotz eta ama Donamariakoa ziren, baina berak Ultzamako euskara egiten du. Inguruko herrietako euskararekiko ezberdintasunak.
I-055 A05 denetarik Ez zuten Igoara joateko ohiturarik. Ilarregi, Auza, Larraintzar, Alkotzera... joaten ziren. Ni "aperretxia" naiz horretako (niri asko gustatzen zait hori). Euskara batua eta euskara ezberdinak. Egozkue eta Leazkueko euskara Lantzeko euskararen antzekoa da.
SK-001b A01 Euskaltzaindia Euskararen berpizte aroan gaude. Iparraldeko egoera.
SK-001b A03 euskara: euskaltzaleak Seminario handian ikasi zuen berriro euskara, Jean St. Pierreri esker. Nola ikasi zuen euskaraz: liburu bakar batekin eta horri buruzko bi ideia eman zizkiola: erlijiozko liburua zen eta euskarazko erlijio liburuak beti latinetik itzulita zeuden. Arbelbideren liburuarekin hiru hilabetez buru-belarri aritu zen eta izugarrizko lana egin zuen. Gero, Iturriren gramatika eta Azkueren hiztegia hartzeko esan zion. Hamaika hilabeteren buruan bertsoak argitaratu egin zituen. (20:00") Landeren hiztegian ere parte hartu zuen. Intxausperen liburu guztiak irakurri zituen. Axularren liburuak erakutsi zizkion Jean St. Pierrek, Axularren jarraitzaileak. (24:00") Bere lehenengo liburu argitaratua Iturralderen kantuak izan ziren. Eta lehenego ikerketa, bere herrian egin zituen aditzari buruzko artikuluak. Euskalzaleen biltzarrean zenbait sari ematen zituzten. Berak aditzari buruzko lan luze bat egin zuen. Saria eman zioten baina ez zuten ezer ere ez ulertu. Lacomberi bidali zioten eta asko harritu zen. Honek Etxepare medikuari bidali zion. Geroztik horiek guztiek lagundu eta bultzatu dute. Beraien biltzarretara eramaten zuten. Berarengan influentziarik handiena izan zuena Etxepare izan zen. Hau, bere azken hiru urtetako azteazken guztietan joan zitzaion bisita egitera. Etxeparez gain Hiriart-Urrutik izan zuen ere influentzia berarengan. Joseba Intxaustik bultzatuta, argitaratu egin zituen honen artikuluak.
SK-006b A03 Bizkaiera eta euskarazko arau berrien inguruan.
II-168a A05 irratia Euskara galtzen ari da. Lehen euskaraz besterik ez zuten hitz egiten familian. (28:40") Jaietako kantuak nolakoak ziren orduan. Orain irratia goiz-goizetik pizten du eta abesti berriak entzuten ditu. Irratien inguruan.
II-168a A07 denetarik Orain dituen lagunak. Erizain zenbaitek badakite euskaraz. Berdin irakurtzen du euskaraz zein frantsesez. Hobe ulertzen du zuberotarrez euskara batua baino. Badu kultur gosea. Berak ez du musikarik jotzen baina dantzaria zen. Gaur egun dantza taldeetan gehienak neskak dira. Bere dantza irakaslea. Pastorala eta jaien inguruan. Maulen frantsesa, euskara eta gaztelera entzuten ziren, bertako lantegietan espainiar asko aritzen baitziren lanean. (45:50") Agurra.
IC-016a A02 Gerra zibila Hiztunetariko bat gerra garaian leku askotan izana da: Donostian eta abar. Nafar jende asko joan zen Frankorekin, eta Gipuzkoako tertzio bat ere bai. Nafar asko hil ziren Donostia inguruan. Beste hiztuna ez zen gerran izan. 1943 urtean joan zen soldadu. Euskaraz mintzatzerakoan erdal zenbakiak erabiltzen dituzte.
IC-016a A06 bizimodua - lana Donostian hobeki bizi dira industriak daudelako. Herriko jendea hara joan da lanera. Gazteek kotxea dute eta Iruñera joaten dira. Aurtengo lehortea urtetan handiena da. Artoa ereinen balute azkonarrek janen lukete. Gaur eskolan euskaraz ikasten dute. Haien garaian maisua euskalduna zen, hala ere ez zien uzten euskaraz mintzatzen. Soldaduskan "hablad en cristiano" esaten zieten. Eskola utzitakoan peoi ibili ziren diputaziorako. Herrilanetarako lehenagoko eta oraingo makineria. Lehen ez zegoen lan egiteko ordutegirik, egun osoan egiten zuten lan. Igita eta eultzia. Ardorik ia ez zegoen, igandetan eta ostatuan baizik ez zuten edaten. Urdaia eta bakailao lehorra jaten zuten, esne gutxi eta ia ardorik ez.
IC-003a A02 Joan den urtean bizkaitar batzuk etorri ziren Eugiko euskara grabatzera. Eugiko euskara ezberdina da. Tolosakoa bai euskara polita. Alde guztietako euskara, arreta jarriz gero, ulertzen da. Haien artean eta herriko beste euskaldunekin beti euskaraz mintzatzen dira. Ikasitako euskara ezberdina da. Gazte aunitzek ikasten dute euskara, baina ez dakite ongi guraso erdaldunak dituztelako. Euskaraz hasten dira mintzatzen, baina ez dakite segitzen. Euskara etxean neba-arrebekin ikasi behar da.
IC-003a A05 Mezak beti erdaraz izan dira. Apaiza euskalduna da eta mezak euskaraz ematen hasi zen, baina jendeak ez zekien erantzuten. Joan den urtean Urepelera joan ziren han bizi zen arrebaren hiletara, dena euskaraz izan zen eta xarmanta.
IC-005a A03 Eskolan hasi zenean utzi zuen euskara alde batera. Dakien euskara eskolan hasi baino lehen ikasi zuen. Erdaraz euskaraz baino aiseago mintzatzen da, euskaraz ez delako ia inoiz mintzatzen, eta horregatik atzentzen da. Aezkoako herri guztietan erdaraz elekatzen du. Abaurregaina eta Aria herri euskaldunenak dira. Duela urte pare bat gau eskola ekarri zuten eta batzuk hasi ziren euskara ikasten, baina debora, lana eta gogoa behar dira ikasteko. Frantzian euskaraz elekatzen du.
IC-003c A02 Seme-alabek ez dakite euskara, ez die erakutsi. Orain hasi dira haur txikiak euskara ikasten Jaurrietako ikastolan, baina etxean hitz egiten ez badute ahazten dute eta ez dute ikasten.
IC-006b A01 Orbaran eta Orbaitzetan bere adinekoak euskaldunak dira, eta haiekin euskaraz mintzatzen da. Gazteagoak ez dira euskaldunak.
II-162b B10 eskola:ikasketak Eskola. Zerbait ikasten zuten, izkiriatzen eta leitzen. Amatxik bazekien euskaraz izkiriatzen eta leitzen eta erakutsi zion. Frantsesez izkiriatzen eta leitzen ez zuen horren aise ikasi.