euskara: euskararekiko jarrera [3 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
IC-006a | A11 | Ez du euskaraz irakurri nahi erdia ulertzen ez delako. Euskara batuaren berririk ez du. Ariako jendeak ez du euskaraz elekatu nahi. Bere bi ilobak Iruñean ikastolara doaz, eta ez zaio ongi iruditzen euskararekin ezin baita ezer egin, horregatik ez du penarik hartzen euskararen galeragatik. Aurizko euskaldunak. | |
N-074 | A01 | Eskolan euskaraz hitz egiteagatik oso gogorki jo zuen maisuak behin, eta sudurretik odoletan bidali zuen etxera. Aitona oso haserretu zen eta debekatu zion maisuari iloba berriz jotzea. Gero, beste maisu batzuekin, nahiz eta erdaldunak izan, oso harreman onak izan zituen, eskola eta ikastea gustatzen baitzitzaion. Gau eskolara joaten zen, eta nahiz eta garai hartan neskarik ez onartu, hura onartu zuten. Eskola garaitik duen oroitzapen txarra da euskaraz hitz egiteagatik zigortua izatea. Apaiza ere, Eritzekoa, haserretzen zen euskaraz egiten entzuten bazien. Apaiz goxoak ere izan dituzte. | |
N-074 | A02 | Gaurko gazteek giro goxoa aurkitu dute orain euskararen gainean. Iluntze ezkilak aurreneko danda entzun bezain laster azkar joaten ziren etxera egiten ari ziren edozein gauza utzita. Jolasak: kuketan, laparriketan, txerri-bistan, soka saltoa. Soka saltoan erdarazko kantatzen zuten, euskarazko kantarik ez baitzekiten. Euskarazko liburu bat ere ez zuten. Oso giro gogorra bizi izan zuten euskararen gainean. |