Gaiak

Gaiak

arropa: jantziak [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-062b A01 inauteriak - dantza Aurkezpena: Kaxkarot izandakoa da Robert eta dantzaren inguruan aritzen dira. Aita zapatagilea zen eta bera ere laborantzarekin batera horretan aritu da. Kontabilitatea ikasi zuen. Hamasei urte izan arte eman zuen eskolan, gerra zela eta utzi zuen arte. Ez zen gerran egon, izkutaturik egon zelako. Aita ere dantzaria zen baina osabak erakutsi zien dantzan, aitak lanean bai baina dantzan ez ziela erakutsiko esan baitzien. Gerra aurretik ere baziren dantzariak, Inauterietan dantzatzen zutenak. Etxez-etxe joaten ziren. (12:50") "Bandelari" eta "agintariek" boneta gorria eta besteek txuria zeramaten. Arropa eta espartinak zuriak ziren, zinta gorriz hornituak. "Kaxkarot" izena nondik datorren. Jadanik ez da izen hori erabiltzen bertako dantzariak izendatzeko. Hamalau dantzari ziren eta musikariak ere baziren: atabala, baxua, pistona (balbula edo tronboia) eta klarinetea. Herriko orkestra zen eta beraiei prezio ona egiten zieten. Jantziak nola lortzen zituzten. inauterietan ateratzeaz gain, Baionara joan ziren dantzari jai batean. Bukatzean egin zen fandango txapelketa irabazi zuten. Beste behin Inauterietan dantzan ikusi zituen gizon batek bere herrira eraman zituen jaietan. (21:25") Fandango, arin-arin, kaxkarot martxa... dantzak ematen zituzten. Jauziak ez zituzten egiten jendeari ez zitzaielako asko gustatzen eta ez zegoen ohiturarik. Orduan neskek ez zuten dantzatzen. Beranduago hasi ziren. Gero bestelako dantzak ikasi zituen. Ohitura duenak beste dantzak ere erraz ikasten ditu.