Gaiak

Gaiak

erlijioa: erromeria [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-004 A07 Santa Kruz egunean erromeria egiten zen Abaurregainetik San Franziskora. Arrosarioa errezatzen eta letaniak kantatzen joaten ziren. Han alorrak bedeinkatzen ziren. Erramu egunean erramu adar bedeinkatuak eta gurutzetxoak jartzen ziren alorretan. San Joakingo ermitara ere erromeria egiten zuten. Bederatzi herrietako jende guztia joaten zen. Herri bakoitzetik guztientzako askaria zeraman "depositarioa" joaten zen, eta zahagi handi bat ardo ere eramaten zuen. Hizlariaren aitatxiren garaian, San Joakin gauez eta ezkutuan eramaten zuten Azalegira. Orduan uste zuten San Joakin berez joaten zela Azalegira.