Gaiak

Gaiak

gaztaroa [20 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-005 A09 Bere gazte denboran gaizki pasatu zuen. Lau anai ziren eta ama bigarrenez ezkondu zenez bere ugazaitarekin bizi ziren.
IR-006 A02 Gazte zirenean ongi pasatzen zuten nahiz eta hamabietarako etxean egon behar hurrengo egunean lan egiteko. Orain ezin du ahoskatu ere.
IR-015 A01 eskola Aurkezpena. Galdera pertsonalak: etxearen izena, adina. Aita, bera neska txikia zela, hil zen. Bera txikia zenean mandatuak egitera bidaltzen zuten bera. Bailarako herri guztiak ezagutzen zituen. Besteak lanera joaten ziren eta bera mandatuetara joaten zen. Eskolara hamabi urteak arte joaten ziren, baina bera mandatuak egitera joaten zen. Ariatik Nabalara joan zen lanera, hango bi haurrak zaindu eta etxeko lanetan laguntzen zuen.
M-001 A02 Oraingo gazteak askoz hobeki bizi dira baina beraiek baino gehiago kexatzen dira. Bere garaian gutxik ikasten zuten.
N-065 A01 bizimodua Gaztaroa apaiza zen osaba baten etxean eman zuen. Oso harreman gutxi izan zuen senideekin eta dotrina eta gero jolasten ere ezin zen gelditu, etxeko lanak egin behar baitzituen. Idazkariarengana mandatuak egitera mandila jarrita bidaltzen zuten eta lotsatu egiten zen gazte guztien aurrean. Guzti horrek markatu egin zuen. Hasieran zerbitzari batekin zegoen baina joan zen eta hamasei urte zituela bere ardurapean gelditu ziren elizaren eta etxeko eginbehar guztiak.
IC-002b A03 Gazteak zirelarik ez ziren ateratzen herritik oraingo gazteak bezala. Igande arratsaldeetan paseoa egiten zuten. Musika eta dantzaldia Inauterietan, Santiagoetan eta jaietan bakarrik zegoen.
IC-002c A06 Gaztea zenean astelehenetik larunbata arte bordan izaten zen behiak zaintzen. Gaztaroa bordan eman zuen oso pozik.
N-049 A01 Eskola gustatzen zitzaion baina gutxi joan zen etxean lagundu behar zuelako. Nahiz eta gauza gutxi izan pozik bizi ziren. Dibertitzeko unea arrosarioaren ondorengoa zen, han neskak eta mutilak biltzen ziren. Garai hartan orain baino alaitasun handiagoa zegoen eta gehiago baloratzen ziren gauzak. Ongi janztea eta apaintzea gustatu zaio beti. Oso eskerdun dago amarekin asko exijitzen ziolako etxea garbitzeko orduan. Jaietara joatea asko gustatzen zitzaion, baina lehenbizi etxeko lanak eta alor lanak bukatu behar zituen.
II-067b B12 feriak - merkatua - ogibideak:harakina Gazte denbora. Gerra ondorengo denbora. Merkatuetan ibiltzen zen. Arrunt aldatu dira merkatuak, lehen askoz gehiago zegoen.
II-135a A12 Izurako kartier batean sortua da, gero Bunuzera joan zen. Hamahiru urtekin Parisera joan zen serorekin, han lisatzen, sukaldatzen eta etxeko lanak egiten ikasten zuten. Pentsio bat zuten serorek, adineko jendea bizi zen pentsio horretan eta han janaria egiten eta zerbitzen ibili zen, baita lisatzen ere. Lau urtez egon zen han. Igandetan ateratzen ziren, anaia ikustera. Familia bisitan joaten zitzaion. Hamabost egun opor izan zituen etxera joateko. Parisetik itzuli eta Biarritzen bi urte t´erdiz egon zen.
II-088b B10 eskola - eskola: ikasketak - euskara: debekatzea Urepelen sortua, gazte denbora Urepelen pasatu. Hamahiru urteak arte eskolan eta gero serorekin. Eskola, . Frantsesez mintzatu behar ziren eskolan, euskaraz mintzo zena zigortzen zuten. Frantsesa eskolan ikasi zuen. Gogotik joaten zen eskolara, etxetik eskolara ordu bateko bidea zuten, oinez joaten ziren. Ortzantza baldi bazen, espartinak kendu eta ortotsik joaten ziren. Zazpi neskato joaten ziren elkarrekin eskolara. Eskolan ongi zebilen baina utzi behar izan zuen. Serorekin josten ikasten zuten.
II-088b B12 lana:emakumeen lana Ostatu batean lana bazuen zerbitzen, sos pixka bat irabazten zuen eta dibertitzen zen, denbora horietan gazteek ez zuten dibertitzeko aukerarik, ezin zen kanpoan dantzan egin. Erretora eta ama oso gogorrak ziren.
II-088b B15 eskola - bertsolariak: Xalbador - gau-eskola Gazte zirelarik uros bizi ziren, ez zuten egun bezainbat gauza, baina besterik ez zutenez ezagutzen, zutenarekin konformatzen ziren.
II-140b B13 dantza - erlijioa - lana:emakumeen lana Gazte denbora. Etxeetan lanean, gero Aldudeko postan. Gero esposatu zen. Aldudeko posta. Telefono deiak jasotzen zituen, jatekoa egin, behar zena egiten zuen. Etxeetan ez zen telefonorik, ez zen orain bezala. Penarekin utzi zuen. Urepeleko ostatuetan ere izan da lanean, janaria zerbitzen. Dantzan aritzea maite zuen. "Mariaren alabak" izenekoan izan zen, baina denbora gutxi, dantzan egiteagatik besteek salatzen zutelako.
II-140b B15 dantza - erlijioa "Mariaren alabak" izenekoan habost bat neskato izanen ziren. Dantza egiteagatik salatzen zuten. Besteak ikusiz eta soinua segitzen ikasten da dantzan. Hiruzpalau dantza egiten ziren, soinulariak baziren.
II-009b B10 bizimodua: konparaketa Neskak sukaldean, etxean eta seroretan kartetan jostatzen izaten ziren. Anitz neska elkartzen ziren, mutilak plazan elkartzen ziren plazan pilotan aritzera. Orain haurrak eta gazteak sobera errespetatuak dira, lehen ez, lehen etxekoek erran bezala egin behar zen.
II-006b B08 dantza - feriak - emakumeak Bizitza, Aintzilan sortua, inoiz ez da herritik mugitu. Gaztea zelarik igandetan bakarrik ateratzen ziren, pilotan jostatu, dantzan ikasi eta kartetan aritzen ziren. Ateraldi guztiak Lourdesera eta Baionara izan dira, baina eriak ikustera eta enterramenduetara joateko bakarrik. Beti etxean egon da, lan guztiak egiten, bai etxe barrukoak eta bai kanpokoak. Gaztea zelarik ezteietan, festetan eta ferietan bakarrik ateratzen ziren, baina etxera goiz itzuli beharra zuten. Feriak. Ez zuten autorik eta oinez ibiltzen ziren. Ferietan ez ziren ostatuetan sartzen pekatua zelako. Emakumeek dantzatzen bazuten, salatzen zituzten.
II-006b B09 dantza - dantza:emakumeak Dantzan ikasi du gaztetan, igandetan mezatara behar zuten joan, gero igandetako arropak kendu eta garbiak jantzi eta plazara joaten ziren. Han dantzan ikasten zuten, gazte guztiak elkarrekin. Moda zaharreko dantzak ikasten zituzten: mazur balsa, ezkotix, polkak... Jauziak ez zituzten neskatoek dantzatzen. Baziren dantzari handiak, libertimenduetan ibiltzen zirenak. Neskatoak libertimeduetara joaten ziren baina iluntzean etxera sartu behar zuten.
ATBO-001 A01 bizimodua - haurtzaroa Haurtzaroko eta gaztaroko bizimodua baserrian. Oroitzapenak.
ATBO-001 A05 herria 16 urtetan herrira etortzen hasi.