Gaiak

Gaiak

abeltzantza: ardiak [12 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
I-001 A15 Orain bakarrik behiak daude, ez dago jada ardirik. Amak gazta egiten zuenean beraiei gaztanbera gustatzen zitzaien gehiago. Bera ardiekin ere ibili zen. Gaineko Bordan biltzen zituzten gauean. Ardi guztien izenak zekizkien.
I-001 A16 kontakizuna Egun batean hiru ardi falta zitzaizkion. Beste gizon batekin bilatzen ibili zen, baina hiru anaiek hartuak zituzten.
I-001 A18 animaliak: otsoa Bere etxetik gertu ez zegoen otsorik, baina Aralar aldean bai. Ardiak galtzen zirenean mendi batetik bestera oihu eta txistu egiten zieten gainontzeko artzainei.
I-028 B01 gramatika: lexikoa - elikadura: esnekiak Zenbait hitzen esanahi eta azalpena: rekesoia (mamiaren esanahiez), zirikot (rekesoia egin eta gero gelditzen den ura), gatzura, burniarria. Ez zaie ardiak jezterik tokatu. Ameriketan ez dira ardiak jezten. Ardi motak. Urtean bi ume dituen ardiak ez du esnerik ematen. Holandako ardiak. Ahuntzaie (cabrero), artzaiko, primalak (urtekoak) hitzak.
IR-001 B01 Izarren kopurua esne kopuruaren araberakoa da: izar batekoak behintzat eguneko litro bat behar du. Bi izar izateko behar du ehun eta hogei egunez berrehun eta berrogei litro ematen dutenak. Hiru izar izateko bi litro eguneko. ITG-k egiten ditu kontrolak eta mejoranteak ere badira: umeek amak baino hobeak behar dute izan.
I-092 A09 joarea Ardi klaseak: antxuak, bi hortzekoak, lau hortzekoak, zerratuak, hortz motzak. Joale desberdinak: kalaxkak (txikiak), tunpak (handiak). Ardiak norabait eramateko jartzen zitzaizkien tunpak.
II-141b A01 ogibideak: artzaina Sarrera eta aurkezpena: badira oraindik uda osoa mendian iragaten duten artzainak. (2.30") Mendian sortu eta bizi da. Ahabiak edo ilarre beltzak. Ardi gutxi ditu orain. Hamaika urtetan hasi zen mutil. Otsaila arte egoten zen mendian. Elurrik bazegoen, borda barruan egoten ziren ardiak eta bestela kanpoan. Ardiak eta ahariak. Ibañetako artalde handiak.
II-141b A05 gaixotasuna: satarra Atzaparrak garbitu behar zitzaizkien. Lehen ez ziren ardiak bainatzen eta tratatzen. Kasu gehiago egiten zitzaion ihintzari eta izotzari. Satarraren inguruan. Bestelako eritasunak ere ekiditeko egiten zioten kasu ihintza eta izotzari.
II-141b A06 abeltzantza: bazka Jateko artoa eta garagarra ematen zien batez ere. Gatza ere ematen zieten. Edateko ura askatan jartzen zien. Zizareen gaixotasuna ere izaten zuten. Agurra.
II-013a A02 gaixotasuna Ardien eritasun maizena "trilua" zen. Zizareak ere izaten zituzten. Baziren pipulak. "Eskaria" zen beste gaixotasun bat. Konponbidea oliba olioa zen. (32:24") Beste gaixotasuna bat. Zaldietan ikusia zuten. (35:00") Mingaiztoa, satarra. "Zimurra" deituriko gaixotasuna. Begiko gaixotasuna zen. Belar pozointsua. (46:40") Agurra.
II-139b B12 abeltzantza:behiak - Sorogain Urepeleko marka eguna. Egun guztia festa zen. Atsaskaria egiten zen. Behiak eta ardiak Sorogainen izan dituzte, Sorogainera eramaten zituzten, gizona zaldiz eta bera oinez. Behiak maiatzean igortzen zituzten eta urriaren ondarrean sartzen zituzten etxera eta gero berehala ardiak ere sartzen zituzten. Sorogainen marka bazen, ardiak ez zituzten markatzen baina kontatzen zituzten eta pagatu behar zen. Sorogain leku fina da. Behiak eta ardiak ongi itzultzen ziren etxera. Bakoitzak bere txokoa aukeratzen zuen Sorogainen. Udan beti joaten ziren ikustera. Behorrak ezin ziren Sorogainera eraman eta behin bat sartu zuten isilka. Behorrek behien bazka andeatzen dute. Behiak erditzeko etxera ekartzen zituzten. Bere gizonak biziki maite zuen Sorogain. Lehen ez zen biderik.
II-139b B14 Gerra - abeltzantza:ardien erditzea - abereak: bazka Izeba zahar batekin gelditu zen gerra garaian, gizona gerran zuen eta bi seme gazte zituen. Lan handia bakarrik egin zuen gerra garaian. Ardiak jeizten zituen eta esnea Aldudera eramaten zuen zaldiz saltzera. Goizetan laurak aldera jeikitzen ziren ardiak jeizteko. Gizona etxean lanean gelditzen zen eta bera esnea saltzera joaten zen. Lehen urtean behin bakarrik ematen zitzaien pikura (txertoa), egun askoz gehiago ematen dizkiete. Orain beste era batera bazkatzen dituzte ardiak, bazka erosten dute, lehen ez, lehen etxeak emanak ematen genien ardiei. Ardien erditzea, egun hilabete bat lehenago erditzen dira ardiak esnea saltzeko.