Gaiak

Gaiak

musikaria: txistularia [10 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
X-001 A02 Esatariaren aurkezpena.
X-001 A04 Mariano Izeta mintzo da. Maurixio Elizalde sortu zen urte berean sortu zen Mariano. Gazte-gaztetik ezagutu du herriz-herri harat-honat Antonio, aita, txistuarekin eta Maurixio atabalarekin. Harekin ikasi zituen dantzak, batez ere mutildantzak.
X-001 A08 Martin Garde, Baztango udaleko kultura zinegotzia. Maurixioren gaineko ikuspuntua nola aldatu den urteak pasa ondoren. Maurixioren garrantzia Baztango kulturan.
X-001 B02 Esatariaren aurkezpena.
X-001 B03 Mariano Izeta mintzo da. Duela berrogei urte inguru Baztango herri guztietan txistulari bana izaten zen. Elizondon dantza lotua egiten zen eta beste herrietan laxoa. Duela hogei urte dantza laxoko txapelketa (jota eta purrusalda) egiten zuten Elizondon. Gipuzkoatik eta Bizkaitik etortzen ziren batez ere. Maurixio eta Felix izaten ziren txistulari eta atabalari partehartzaile guztientzat. Hirurogei pieza baino gehiago jo behar zituzten. Plazan dantza egin nahi zuen norbait baldin bazegoen Maurixiok ez zion uzten jotzeari.
X-001 B04 Herrietako festetan orkestinak jotzen hasi zirenean, jendeak txistu egiten zien txistulariei aspergarriak iruditzen zitzaiolako. Maurixio ez zen gibeleratzen eta jotzen segitzen zuen. Maurixiori esker dantza anitz ez dira galdu.
X-001 B05 Maurixio gaurko txistularientzako garrantziaz. Aitzinako txistularien bizimodua bizi zuen azkena zen Maurixio. Maurixio tradizioaren irakaslea. Gaurko txistulariek musika-eredu berriak dituzte.
X-002 A01 Grabaketa hau X-001-aren jarraipena da. Aita Donostiak Baztango udaletxean utzi liburu batzuk, dantzak eta doinuak biltzen zituztenak, galdu dira. Jose Telletxeak eta Antonio Elizaldek ika-mikak izan zituzten dantza eta doinu batzuen aldaeren gainean: Zozoarena, xoriarena, biligarroarena. Maurixio Elizaldek ehun doinu inguru idatzi zituen pentagraman. Aita Donostiaren partituren berberak dira. Elkarrekin egin omen zuten lan.
X-002 A03 Maurixio Elizalde dantzak irakasten ibili zen Baztango herrietan 40 eta 50 hamarkadetan. Txistua jotzen ere irakatsi zuen. Leku guztietara oinez joaten zen garai hartan. Maurixiok eta Felix Iriartek herrietara jotzera joaten ziren jaietara eta ospakizunetara: ezteiak, bataioak, inaugurazioak, meza berriak...
X-002 B04 Maurixio Elizalderen hileta elizkizunen iragarkia.