ogibideak:dendaria [6 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
II-135a | A13 | Donapaulen dendari batzuekin ofizioa ikasi zuen: atorrak josten,...Gero etxeetan josten zuen, eta josteko makina bat erosi zuen. Neguan emakumeak josten ikastera joaten ziren. | |
II-135a | A15 | ezkontza | Dendarien lana: etxeetara deitzen zuten eta hara joaten zen jostera. Egunak pasatzen zituen etxeetan. Bizikletan joaten zen, josteko makina ere batzuetan bizkletan eramaten zuen. Bizitzeko adina irabazten zuen. Donapaleun baziren hariak eta ohialak saltzen zituzten lekuak. Beranduago hasi zen ezkontzetarako arropa zuriak egiten, lehenago beltzak egiten ziren, beltzak baitziren ezteietako arropak. Arropa beltz horiek lihozkoak ziren. |
II-056b | B09 | Ama dendaria zen eta harekin ikasi zuen josten. Gero Donapaleura joan zen aprendiz. Gero etxera itzuli eta amarekin aritu izan da lanean, ezkondu eta jostuna izaten segitu zuen. | |
II-056b | B11 | Josteko makina bazuten. Josteko arropak eramaten zizkieten etxera. Lana maite zuen. Ohialak metroka saltzen ziren, ohialak erosi eta etxera eramaten zizkieten. Ezkontza jantzietako ohialak erosten laguntzen zuen dendariak eta ezkongaiekin joaten zen dendara ohialak aukeratzen laguntzeko. Dendariak ere ezkonberrien gabineta prestatzen zuen, ezkonberrien arropak xingolaz lotzen zituen eta gabinetan jartzen. Lan gehiegi zutelarik gauez ere lanean ari ziren, lana tenorez bukatu behar baitzen. | |
II-056b | B14 | ezkontza - ezkontza: oturuntza | Aprendiz zelarik Donapaulen izeba baten etxean bizi zen. Gero amarekin lanean hasi zen Bunuzen. Jendeak pagatzen zuen. Ospakizunetarako arropak josten zituzten, baina baita ere egunero eta lanerako erabiltzeko arropak. Haurrentzako arropak gutti josi du. Bera ez zen etxeetara joaten jostera, jendea joaten zen bere etxera. Ezkonberriekin ordea desberdina zen eta etxeetara joaten zen. Herri batetik bestera joaten zen ezkonberria, eta jendeak opariak egiten zizkion:oiloak,.... Andere esposa zen lekura idi pare bat eta orga pare bat eramaten ziren. Orgetan ganbera eramaten zen mutila zegoen lekura. Akordeoiaz lagunduta joaten ziren. Bazkari bat egiten zen. Dendariak ganbara prestatzen zuen, garbitzen. Presenka egiten zen, gero egun bat pausa eta hurrengo egunean ezteia elizan. Etxeko sala edo sabaia dekoratzen zen. Presenka egunean bazkaria egiten zen eta ezkongaien lagunek opilak eramaten zituzten katalanbroxa, mazapanak,.... |
II-056b | B16 | Dendariak ezkontzetan arropak josten eta apaintzen zituen. Zerbitzua ere egiten zuen, zerbitzarien buru zen dendaria. Ezkontza asko lagundu du. Kroxeta ere egin du. Josteari emeki-emeki utzi zion. |