Gaiak

Gaiak

sukaldeko tresneria: gazta, irazkia [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
IR-001 A04 sukaldeko tresneria: gazta, bezkoa - sukaldeko tresneria: gazta, kotxua Gazta egiteko tresnak: kotxuak, irazkia edo oihala esnea pasatzeko, sortzea (xortea) eta sortzepekoa (txortxapekoa), eta taula bat gazta suaren gainean gorritzeko (gazta gorritzen zen gatzura errazago ateratzeko). Tresna horiek etxean egiten ziren artzain denentzat. Kotxuak zurezkoak ziren hasieran, gero burdinazkoak eta orain aluminiozkoak dira. Irazkia tutu luze bat zuen eta azpian oihala, bertan zikinik handienak gelditzen zirelarik. Bezkoa (lapikoa) kobrezkoa zen. Laratzetik zintzilikatzen zen barrukoa berotzeko. Sortzea eta sortzepekoa: egur oso ona behar da hauek egiteko. Hariak zuzena eta dena pieza batekoa izan behar zuen. Pago hoberenak hautatzen ziren eta haietatik ateratzen ziren. Txortxapekoari bihotza kendu behar zitzaion su eta hezetasunarekin makur ez zedin. Eskuz egiten ziren. Lan handia zuten. Pagoen aukeraketa: lurrean zulo bat egin, ezpal bat atera eta aizkorarekin mozten zuten zer nolako haria zuen ikusteko.