gaixotasuna: listeriosis [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
X-032 | A01 | Edonork eta edozein animaliak izan dezake eritasun hau. Leku epeletan gertatzen da. Listeriosisaren bakteria lurrean edo eta landareetan bizi da. Azienden tripa barruan ere bizi daiteke eta estres baten ondorioz, bai kaka bai esnearen bidez bota dezakete, hauek kutsagarri bihurtuz. Bakteria hiru hilabetez iraun dezake bizirik. Kutsua animalia guztiek hartzen dute baina ez dira denak gaixotzen. Gehienbat kalitate txarreko edo lurra duten silotan hedatzen da, horregatik deritzaio siloen eritasuna. Arrisku gehien siloa bukatzen ari denean dago. Silo bat kutsatuta badago animali guztiak kutsatuko dira, baina ez dira denak gaixotuko. Defentsa gutxi dituzten animaliek hartuko dute errezen, estresatuak daudenak edo beste eritasun bat dutenek. Eritasun honekin edozein animalia hil daiteke. Hiru klase sintoma daude: larrua lehortzen zaie, odol infekzioa eta berehala hiltzen dena, edo, enzefalitis edo meningitisa dute: buruko muinak handitu egiten dira. Ardien lehenengo sintomak jan nahi ez izatea, bueltaka ibiltzea eta erortzea, kalentura handia eta mugitu ezinak dira. Sintomarik nabariena, burua gorputz aldera bueltatua izatea da. Tratatutako animalietatik ehuneko hogeiak besterik ez dira salbatzen. Antibiotiko gehienekin hiltzen da bakteria hau. Baina ez du esan nahi sendatuko denik, utzi dituen lesioak ez baitira sendatuko. Tratamendua luzez egin behar da zerbait lortzeko, jaten jarraitzen duen bitartean esperantza badago. Lehenengo kasuak normalean ez du sendatzerik, hurrengoek aukera gehiago izango dute. Kasuren bat egotekotan siloan gelditzen dena botatzea da hoberena. Prebentzio onena siloa ongi egitean datza: hezetasun gutxiko siloak egin, lurrik ez sartu eta siloari kontserbantea eman. Bada txerto bat baina emaitzak desberdinak dira eta oso gutxi erabiltzen da. Animalia kutsatu baten haragia jateagatik ere kutsatu daiteke pertsona, baina ez kontaktuaren bidez. Frantziako kasua. Hildakoen kasuak. |